2011/09/22

Ikuspuntu ezberdinak!!

Hemen dauzkazue bista diedrikoak lantzeko ariketa batzuk,  falta diren bistak egin behar dituzue eta eginda daudenak kopiatu beraien adostasuna bermatzeko.


2011/09/19

Adierazpen grafikoa

Hau gaurko proposamena: Beti bezala kurtso honetan proiektu bat egin baino lehen bere diseinua egin beharko dugu, hau da pentsatu egin beharko dugu nola egingo dugun, zer materialak erabiliko ditugun, zenbat denbora beharko dugu proiektua gauzatzeko,... eta proiektuan egongo diren pieza guztien marrazkia. Honetaz aparte bukatzerakoan proiektuaren adierazpen grafikoa egin beharko dugu honen txostenean, beraz komenigarria dugu marrazkiak ondo egiten ikastea... Gaur ordenagailuarekin marrazten entrenatzeko hau da egingo duguna: behean daukazuen proiektu baten adierazpena kopiatu beharko duzue google-docsen dagoen marrazteko tresna erabiliz. Animo

2011/09/18

Buruhausteak lantzen.



Ea zeintzuk lortzen duzuen buruhauste hau argitzea....



Kikara batean kafea daukagu, eta eraztuna barruan erortzen zaigu. Hala ere, eta kikara beteta badago ere, eraztuna busti  ez dela konturatzen gara. Nola azaldu daiteke hau??

2011/09/16

Zer da software askea?

Baina, Zer da software askea?
Zergatik erabiltzen dugu ikastolan?

Edozein kontratutan bezala, software lizentzien bitartez egileek erabiltzaileek bete beharko dituzten erabilpen baldintzak zehazten dituzte. Alegia, erabiltzaile jakin batek software bat eskuratzen duenean (diruz ordainduta edo ordaindu gabe) ez du produktu horren jabetza automatikoki bereganatzen. Erabiltzailearen eskubidea izango da software horren erabilera baina hau egileak ezarritako murrizketen araberakoa izango da. Murrizketa horiek izango dira lizentzian zehaztuko direnak.


Horrela, ez ditugu nahastu behar software librea izateko aplikazioak bete behar dituen baldintzak eta software horrek izango dituen erabilpen baldintzak (alegia, lizentzia mota). Neurri batean erlazionatuta baldin badaude ere (software askea izateko baldintzen artean, erabilpen motari erreferentzia egiten dion bat baitago), egileek erabakiko dute software librea izanda ere, zein erabilpen baldintzak zehaztuko duten bere lizentzietan.

Baldintzen artean hauek adierazi daitezke:
  • Erabilpena, aldaketa eta banaketa
  • Iraupenaren epea
  • Aplikazio lurraldea
  • Egile eskubideen titularrak (Iturria: Wikipedia)

Aurrekoari lotuta zera aipatu beharra dago. Egile batek bere softwareari (edo bestelako edozein ekoizpen propioari) erabilpen lizentziarik zehazten ez badio, lan horri automatikoki copyright lizentzia ezartzen zaio. Honen arabera, aldakuntza, bikoiztasun eta birbanaketa eskubide gehienak copyright-aren jabearentzat soilik erreserbatzen dira. Aukera hau egokia izan daiteke euren produkzioaren gaineko kontrol osoa izan nahi dutenentzat baina garbi dago ez dela batere egokia euren lana besteekin partekatu nahi dutenentzat.

Kasu batzuetan, egileek sortu duten aplikazioaren jabegoari uko egiten diote, horren gaineko jabetza gizarteari eskaintzen diotelarik. Kasu horretan softwarea domeinu publikokoa dela esaten da.




iturria: Jakintza ikastola

2011/09/15

Zorionak, jada 20 urte gurekin

GNU/linux proiektua jada 20 urte darama gurekin, eta ikastolak egin zuen apostua gero eta sendoagoa da.
Ikaslea askeak hezitzeko, tresnak askeak izan behar dira.

2011/09/13

Henry Matisse

Hona hemen Henry Matisseren lanaren adibide batzuk: gustuko al dituzue?



Eta hemen daukazue bere biografia:

Henri Matisse 1869an jaio zen Le Cateau-Cambrésisen Frantzian. 1887an zuzenbide ikasketak hasi zituen Parisen. Apendizitis krisialdi bat izan zuenean hasi zen margozten lehen aldiz, eta bere hitzetan "paradisu mota bat" ezagutu zuen. 1891an Parisera bueltatu zen Académie Julianen ikasteko William-Adolphe Bouguereau eta Gustave Moreau irakasleen ikasle izan zelarik.
Japoniako artea eta post-inpresionismoaren egileen eragina jaso zuen, hala nola, Paul Cézanne, Gauguin, Van Gogh eta Paul Signac. Matissen garai honetako margoek Signac-en puntilismoaren estiloari jarraiki egin zituen. 1901ean bere lehen erakusketa egin zuen, eta hiru urte beranduago bakarkako lehen erakusketa. Ondoren 1905ean Frantziako Rivierara joan zen André Derainekin batera lan egiteko. Garai honetako margolanetan forma lauak eta linea kontrolatuak dira nagusi, expresaera xehetasunaren gainetik dagoelarik.
Matisseren margolanik bikaienak 1906 eta 1917 urteen artean egin ziren, nahiz eta fauvismoa beherakadan zegoen. Garai honetan Picassoren lagun bilakatu zen, lagun eta arerio izan ziren aldi berean, nahiz eta Matissek naturari gehiago erreparatzen zion inspirazioa lortzeko, Picassok irudimenari erreparatzen zion bitartean.
Matisse Cimiezeko herrian bizi izan zen bere heriotzerarte. 1941ean minbizia diagnostikatu eta ebakuntza baten ondoren gurpildun aulki batean geratu zen. Hala ere, zorigaitz hark ez zuen margoztetik alboratu. Zeuzkan laguntzaileei esker margozten jarraitu ahal izan zuen. Garai honetakoak dira gouaches découpés izenez ezagutzen diren kolageak.
Matissek 1910ean saldu zuen bere lehen margoa. Gaur egun, bere margoak 17 milioi dolarretan saldu daitezke. 2002an egilearen eskultura bat 9 milioi dolar ingurutan saldu zen enkante batean.

Ezagutu Matisseren lana hemen: Matisse for kids

2011/09/12

Uretan marrazten


Hau da Turkian erabiltzen den teknika bat, hasieran uretan margotzen da eta gero paperrera pasatzen da.
Gustuko baduzue ikusi dezakezue ere:


Kurtso berri baten atarian, haurten matematika, plastika eta informatikako kontuak aurkitzeko aukera izango duzue txoko txiki honetan... ea gustuko duzuen