2012/03/30

Land art baten adibidea

Land art baten adibidea

2012/03/16

DBH 1 : gif animatuak








Urak eramango dituen marrazkiak egiten.




Jim Denevan arte lan erraldoi hauek egiten ditu, hondartzetako arean, elurran edo basamortuetan marrazten makil baten laguntzarekin.
Lan hauetan garrantzi handikoa da prozesua eta emaitza ondo dokumentatzea, normalean berehala desagertzen baitira. Horretarako argazkiak eta bideoa erabiltzen dira.


Ikusi Peter Donnelly-ren bideo hau lan hauen prozesua ikusi ahal izateko. Fijatu zaitezte nola dagoen grabatuta: kamara ze lekuetan jarri duen, prozesua osoa dagoen edo zatiak kendu dituen...


ea

2012/03/15

Eguzki-gailuak


Sale bada, hemen daukazuen zuen gailuen txostena egiteko atalak eta ebaluatzeko irizpideak:

1.- izenburua eta egileak

2.- Aukeraturako gailuaren deskribapena:
               Zer da?
               Zertarako bailo du?
               Zerez eginda dago?
               Nondik hartu dituzue ideiak?
    
           irizpideak: galdera guztiak erantzun, gutxienez 150 hitz, irudi bat eta 3 esteka

3.- Erabilitako materialek eta erremintak

               bi zutabeetan antolatu

4.- Eraikitzeko prozesua deskribatu
           Hasiera hasieratik emandako pausuak deskribatu. Beharrezkoa denean erabili irudiak eta argazkiak zuen azalpenak argitzeko

        irizpideak: galdera guztiak erantzun, gutxienez 400 hitz, 3 irudi eta esteka bat




5.- Proiektuaren diseinua eta sekzioa:


        irizpideak: ondo adierazita dago, neurri guztiak ondo akotaturik daude, 2 bista eta sekzio bat gutxienez

6.- Atalen deskribapena:

               Hartu zuen proiektuaren 3 parterik inportanteena, edo adierazgarrienak eta deskribatu, zergaitk egin duzue horrela, zer funtzioa betetzen duen


      irizpideak: atal bakoitzentzako erabili argazki bat eta 50 hitz


7.- Taula eta grafiko bat erabiliz adierazi kanpoko tenperatura, barruko tenperatura eta denboraren iragana

8.- Hobetzeko proposamenak:

      Berriro egingo bazenu zer aldatuko zenuke?


Listo, txostena bukatua eta argitaratua zuen gelako blogean egon behar du martxoak 21erako, animo eta aurrera.

2012/03/14

Zuen ebaluazioen emaitzak



Aurreko egunean irakasgaia eta irakaslearen lana puntuatzeko aukera izan zenuten, guztion artean klaseko iharduera hobetzeko. Hemen daude batazbestekoak:

  • Klaseetan gustora zaude:   7,7
  • klasekideek errespetatzen zaituztela sentitzen duzu:   8,21
  • irakasleak errespetatzen zaituela sentitzen duzu:  8,01
  • zure kezkak adierazteko aukera dagoela sentitzen duzu:   8,15
  • klasean egiten dena interesgarria iruditzen zaizu:  7,48
  • klasean egiten dena erreza iruditzen zaizu:   6,42
  • klasean jorratzen denarekin ados zaude:  7,74
  • klasean daramagun erritmoarekin ados zaude:  7,29
  • ikasgaia ebaluatzeko moduarekin ados zaude:  7,43
  • orokorrean, zer nota jarriko zenioke irakasleari?:  7,19

Mila esker parte hartzeagatik eta kontuan izango ditut proposatu dituzuen hobekuntzak.



2012/03/09

Land art

Lehenengo gizakiak jada arte mota hau praktikan jartzen dute beraien kobazuloen paretak margotzen zituztenean



Lan mota honek kontzeptu ezberdinak uztartzen ditu:
  • natura
  • gizakia eta espazioaren arteko harremana
  • denbora (lan gehienak berehala desartu edo eraldatzen dira)
  • arte lanen inguran dagoen balore komertziala
 Hobeto ikusiko duzue bideo hauek ikusita:





Hona hemen adibide interesgarri batzuk:

Eta hemen aurkituko duzue komentatu dizuen Christo eta Jeanne Clauderen inguruko informazioa


2012/03/08

Jarriozue nota irakasleari


2. ebaluaketa pasa da eta zuen notak jarrita daude jada.

Orain zuei tokatzen zaizue nire lanari eta klasean ikusten dugunari nota jartzea, animo: