2012/06/28

MAtematika DBH 3, birpasorako proposamena:


Udan ere birpasorako tartetxoak egon daitezke.

Hemen uzten dizuet matematikan jorratu duguna birpasatzeko fitxa batzuk bere emaitzekin.

Ea datorren kurtsoko erritmoa mantentzeko balio zaizue!

1. unitatea: Zenbakiak eta erabilerak I
2. unitatea: Zenbakiak eta erabilerak II
3. unitatea: Progresioak
4. unitatea: Hizkera algebraikoa
5. unitatea: Ekuazioak
6. unitatea: Ekuazio-sistemak
7. unitatea: Funtzioak eta grafikoak
8. unitatea: Funtzio linealak
11. unitatea: Irudiak espazioan

Ele, zalantzaren bat baldin baduzue idatz iezadazue epostaz eta abuztuaren lehenengo astean saialtuko naiz erantzuten

ONDO ONDO PASA UDAN!!

Matematia DBH 2, birpasorako ariketak

Uda heldu da eta atsedenaldia hartzeko eta ondo pasatseko garaia ere. Dena den hemen uzten dizkizuet ariketatxo batzuk bere emaitzekin matematikak bere tartetxoa izan dezaten zuen plangintzetan. Orokorrean ondo etorriko zaigu guztiz ez deskonektatzea eta kurtsoan zehar ikasi duguna fresko mantentzea datorren kurtsoari begira.

Hemen dituzue ariketak:

1. unitatea. Zatigarritasuna eta zenbaki osoak.
2. unitatea. Zenbaki sistema hamartarra eta sistema hirurogeitarra
3. unitatea. Frakzioak
4. unitatea. Proporzionaltasuna eta portzentajeak.
5. unitatea. Algebra
6. unitatea. Ekuazioak
7. unitatea. Ekuazio sistemak
8. unitatea. Pitagorasen teorema. Antzekotasuna


Eta hemen soluzioak, (gomendatzen dizuet soluzioak ez begiratzea ariketak ganoraz landu eta burutu arte):

1. unitatea. Zatigarritasuna eta zenbaki osoak.
2. unitatea. Zenbaki sistema hamartarra eta sistema hirurogeitarra
3. unitatea. Frakzioak
4. unitatea. Proporzionaltasuna eta portzentajeak.
5. unitatea. Algebra
6. unitatea. Ekuazioak
7. unitatea. Ekuazio sistemak
8. unitatea. Pitagorasen teorema. Antzekotasuna

Beste aldetik, zalantzaren bat baldin badituzue idatzi iezadazue epostaz eta abuztuaren lehenengo astean saiatuko naiz  erantzuten.

ONDO PASA UDAN!!!


2012/06/09

Lurraren erosioa

Lurraren erosioa eta landareen garrantzia ikusteko experimentua:

2012/06/06

Operagailu mekanikoak

  Hemen dakazue Nerea, Garoa, eta Danik egindako txosten bikaina, zorionak!!!
 

 

OPERAGAILU MEKANIKOAK

Daniel, Nerea eta Garoa.

BALDINTZAK ETA DESKRIBAPENA:

Baldintzak:
- Gehienez 40x30 cm-ko taula horizontala.
- Gutxienez 4 operadore mekaniko ezberdin.
- Mugimenduaren 3 eraldaketa ( Norabidea, abiadura, guztia...)

Deskribapena:
- Davidek esan zigun, operagailu mekaniko bat eraiki behar genuela goiko baldintzak betez. Hau ez bagenuen ondo egiten, hurrengo asterako lan bat entregatu behar diogu indibidualki.

PROIEKTUAREN HASIERAKO DISEINUA:





MATERIALAK ETA ERRAMINTAK:

Materialak:
- Egurra.
- Gomak.
- Torlojuak.
-Azkoinak.
-Plastilina.
-Margoak.
-Zirindolak.
-Kola.

Erramintak:
- Giltzak.
-Hari- zerrak.
-Pintzelak.
-Zerra- elektrikoa.
-Eskuko zerra.
-Arkatza.
- Parezko lija.
- Aliketak.

PROZEDURA:

  1. Lehenengo, klaseko guztiak teknologia gelan elkartu ginen. Han, Davidek operagailu mekaniko bat egin edo eraiki behar genuela esan zigun. Gero, taldeak egin zituen eta Dani, Nerea eta Garoa da gure taldea.
  2. Hor, momento horretan nola planteatu edo egingo genuan pentsatu genuen eta Davidek liburu bat utzi zigun operagailu mekaniko ezberdinak zeintzuk ziren ikusteko. Gero, hasierako marrazkia egin genuen eta horretan inspiratu ginen.
  3. Gero, taula Danielek marrazkia ordenagailura pasatu zuen. Bitartean, Nerea eta Garoak, egurrezko taula bat moztu zuten behar ziren neurriekin. Danielek ere behar ziren piezak ordenagailuan marraztu zituen.
  4. Bitartean, Nereak eta Garoak, piezak egurrezko taula txiki batean marrazten hasi ziren, Davidek esan zigulako, denak marraztuak egon harte ezin zirela moztu.
  5. Pieza guztiak taula egurrezko taula txikian marraztuta zeudenean, kuadernoan bista batzuk egin genituen akotazioekin. Gero, hari zerrarekin eta zerra meknikoarekin, egurrezko taula txikian zeuden piezan mozten hasi ginen.
  6. Pieza guztiak moztuta zeudenean, konturatu ginen, triangeluak oso gaizki zeudela eta triangelu errefortzagailuak egin behar genituela. Horretarako, soberan geneuzkan egur zatietan, egur zatiak moztu genituen hari zerrarekin.
  7. Gero, triangeluak eta triangelu errefortzagailuak pegatu egin genituen moztuta geneukan egurrezko taulan. Hori eta gero, teknologia gelan dagoen apal batean legortzen utzi genuen, hor eguzkia ematen duelako, eta azkarrago legortzen delako.
  8. Gero, torlujuak mozten hasi ginen eskuko zerrarekin. Horretarako, neurriak hartu behar izan genituen eta horrela beste baterako iritsiko zitzaigun. Gero, torlujuen eskinak lija berezi batekin lijatu genituen, azkoinak hobeto sartzeko.
  9. Zati bakoitzean azkoinak eta zirindolak sartuta geneuzkanean, konturatu ginen gomak ez genituela sartu behar genituen tokian sartu. Horregaitik, berriro dena soltatu behar izan genuen. Horretan denbora asko galdu genuen beste gauza asko egiteko.
  10. Askatu geneukanean, dena berriro montatu genuen eta Davidek esan zigun, bi azkoin jartzea leku bakoitzean hobeto eusteko eta balantzina gaizki mugitzen hasi zen.
  11. Hor, Davidek esan zigun, plastilina pegote bat jartzeko balantzinaren azpian, horrela pisua duenez, hobeto juango zela suposatzen zen.
  12. Danielek, mueile bat jarri nahi zuen, baina ez zuenez mueilea lortu, beste egun bat pasatu genuen plastilina pegotearekin eta azkenean plastilina pegotea geratu da.
  13. Azkenik, funtzionatzen ez zuenez, Davidek ideia bat eman zigun. Alde batean beste bi txirrika jartzea, eta horrela, balantzina ikutu gabe, hurrengo pausuak bere funtzioa egingo zuen.
  14. Momentu batean sortu genituen txirrikei, beste goma bat jarri genien bueltak ondo emateko. Hau ondo atera zizaigun, baino azkoinak ondo jarri ez genituenez, guztia berriro eraiki behar izan genuen.
  15. Gure klasekideek esan ziguten, pieza guztiak margotzen bagenituen, nota obeagoa edukiko genuela. Kasu egin genien, eta horregaitik orain gure operagialu mekanikoa margotuta dago.
  16. Lehenengo ilara, arrosez margotu genuen. Bigarrena berde kolorez. Hirugarrena morez. Laugarrena urre kolorearekin apaindu genuen eta azkenik, azkenengo pieza, gorriz margotu genuen.
  17. Gero ere, alboetan ganezukan apaingarrian kolorez apaindu genituen. Aldi berean, egurrez egindako taulako base osoa, urdin kolorez margotu edo apaindu genuen. Eta albo batean kolore txuriz, teldekideen izenak jarri genituen.
  18. Hau egin eta gero, dena ondo funtzionatzen zigun, baina teknologiako hurrengo egunean, funtzionatzeari utzi zion. Horretarako, azkoin guztiak ondo jarri genituen eta ere bai azkoin gehiago jarri genituen falta ziren tokietan.
  19. Azkenengo egunean, azkoiank ondo jarri eta gero, berriro ere ondo funtzionzzatzen zigun eta asko poztu ginen.
  20. Hau izan da gure prozedura eta espero dugu, entregatu behar dugunean, arazoak ez izatea.

OPERAGAILU MEKANIKO BAKOITZAREN DESKRIBAPENA:

Biela:
-Biela esaten diogu operadore teknologikoa bira ematen dituen beste bati lotuz gero, honen mugimendu biratzailea hara-honako mugimendu bihurtzen da.















Txirrika:
-Operadore oso erabilia da sistema tekniko askotan, funtsezko mugimenduak igortzeko balio du.














Espeka:
-Espeka deitzen diogu bira egitean bere mugimendua beste operadore bati igortzen dionari.Mugimendu hori, gora eta beherako mugimendua bihurtuz.




 









Balantzina:
-Plataformak, euskarriak eta elementu mugikorrak egiteko ondo moztutako txapol batzuk erabiliz baantzin baten oinarrizko osagaiak eraiki ditzakegu.     








         











BUKAERAKO DISEINUA:


IZANDAKO ARAZOAK ETA IRTENBIDEAK:

- Hasieran, pentsatzen genuen balantzin bat ideia ona zela beste txirrika bat mugitzeko, baina azkenean ez dugu hori egin ez zuelako funtzionatzn era beste bi txirrika jarri ditugu arazo hori konpontzeko.
- Gero ere, azkoinekin arazoak izan ditugu baina Garoak giltza batekin konpondu ditu.



ARGAZKIAK:






2012/06/01

Operagailu mekanikoak



Sale bada, orain datorkigu proiektuen txostenak egiteko momentua.
Horretarako talde bakoitzak sarrera bana egingo du atal hauek izanda:

1.- izenburua
2.- taldekideak
3.- proiektuaren deskribapena eta baldintzak: (puntu 0,5)

  • zer egin behar den
  • nola
  • gutxienez esteka bat
4.- proiektuaren hasierako diseinua: (puntu 1,5)
  • egindako marrazkiak jarri (gutxienez 2 marrazki)
 5.- erabilitako materialak eta erremintak (puntu 0,5)
  •  zerrendatu erabili dituzue GUZTIAK euskarazko izenak erabiliz
6.- proiektu egiteko prozesua: (puntu 2,5)
  • zerrendatu pausuz pausu egin duzuen guztia
  • gutxienez 400 hitz eta 20 pausu
7.- operagailu mekaniko  bakoitzaren deskribapena: (puntu 1,5)
  • zerrendatu operagailu mekanikoak
  • operagailu bakoitzean argazki edo marrazki bat erabili

8.- proiektuaren bukaerako diseinua: (puntu 2)
  • proiektuaren marrazkiak (2 bista, goitik eta albotik)
  • akotazioak erabiliz
9.- izandako arazoak eta aurkitutako irteenbideak (puntu 0,5)
10.- proiektuaren argazkiak  (puntu 1)

"... beldur eszenikoa..."


Hemen daukazue plastika lanak dokumentatzeko irizpideak:

Blog sarrera bana egin beharko duzue
Sarrerak, gutxienez 2 argazki izan behar ditu
Atalak:

   1.- Lanaren izena/izenburua
   2.- Erabilitako teknika
   3.- Argazkiak
   4.- Materialak eta erremintak
   5.- Lana sortzearen prozeduraren deskribapena (gutxienez 150 hitz)
   6.- Zuen lanaren esanahia, abestiarekin daukan lotura (gutxienez 150 hitz)