2012/09/28

DBH1eko ikasleen lanak: proiektuak pentsatzen

Beno bada, jada aurrera goaz gure plastika lanekin.


Bakoitzak jada pentsatu du egingo duena eta azaldu digu blog sarrera batean.

Oraindik sarrera batzuk hobetu behar badira ere, hemen daukazue ikaslen lanen ideiak

2012/09/24

Marrazki teknikoa

Hemen dauzkazue bista diedrikoak lantzeko ariketa batzuk,  falta diren bistak egin behar dituzue eta eginda daudenak kopiatu beraien adostasuna bermatzeko.


2012/09/21

Kortxoekin dantzan

Kortxoa edo artelazkia artelatz (Quercus suber) eta beste hainbat landarek enbor-adarretan eta sustraietan duen zuraren gaineko ehuna da.
 Material honek, ezaugarri berezi asko ditu: arina da, naturala, isolatzaile ona... eta botilaz estaltzekoz aparte beste mila modutan erabili dezakegu, hona hemen adibide batzuk:


















Ah ze nolako idei politak, ezta?

Ba hau izango da gure hurrengo proiektuaren lana.
Lehenik eta behin aukeratu behar duzue egingo duzuna, izan daiteke hemen agertzen den zerbait edo bururatu zaizuen beste ideia bat.

Aste honetan gure "proiektua" defituko dugu, blog sarrera bana eginez hurrengo irizpideak jarraituz:
  1. azaldu modu laburrean egingo duzuena
  2. proiektuaren marrazki bat (GNU paint edo beste antzeko programaren bat erabiliz)
  3. erabiliko duzuen materialak: zenbat kortxo, lekeda, egurra ...
  4. erabiliko dituzuen erremintak: labana, gureizak,....
  5. argazkiren bat (aurkitzen baduzue zerbait antzekoa dena)
  6. estekaren bat (ideia nonbaitetik hartu baduzue)

2012/09/19

Plastika proiektu berria

Uda honetan ikusi dut artikulo bat El País ( Un vídeo: 3000 retales de juventud)  egunkarian, non azaltzen da nola egin duten Michael Andrews-en bideoklip bat. Proiektuan parte harte dute Goi Mailako Teknologien San Diegoko Nazioarteko Institutoaren ikasleak, 3000 marrazki eginez Bubbles in space abestiari  kolorea emanez. Ideia hau profitatuz, gure ikastolan ere frogatzea erabaki dugu DBH 2, eta 3ko ikasleak jada ari dira bere bideo klipa prestatzen.... ea zer ateratzen den.

Bideo honetan ikusi dezakezu nola egin duten, bideokliparen "making of"-a:



eta hemen daukazue lortu duten emaitza:

2012/09/18

Ubuntu instalatzeko bideo-tutoriala

Ubuntu sistema eragile askea instalatu nahi duzu eta ez dakizu nola egin?

Hemen daukazu bideo tutorial hau pausuz pausu egiteko arazorik gabe....

Erreza ezta?

2012/09/17

Marrazkiekin trebatzen



Hemen daukazue gure lehendabiziko ariketa

  • Ireki zuen libreoffice draw
  • Aukeretan "Sareta" desgaitu
  • Txertatu irudia eredu bezala erabiltzeko
  • Blokeatu geruza hori
  • Sortu geruza berri bat eta hasi marrazten