2012/12/14

Hormirudi askea

hemen daude San Bizente ikastolako DBH 1ko ikasleak bere irudimena adierazten hormirudi aske eta erraldoi batean.


2012/12/10

Krisialdi garaiak

Garai gogorrak dira hauek, krisialdia dela eta langabezian gelditu zarete eta oraingoan bakarrik  langabetuentzako dirulaguntza kobratuko duzue, guztira 800 euro hilero.

Kontuan izanda 7000 euro aurreztua duzuela, noiz geldituko zarete dirurik gabe?? Hau kalkulatzeko kalkulo orri bat egin libreoffice erabiliz.



Hauek dira hilabetero dituzuen gastu finkoak:
  • etxeko alokairua: 500 euro
  • telefonoa: 20 euro
  • interneta: 40 euro
  • kotxeko gasolina: 350 euro
  • janaria: 200 euro
  • ura: 10 euro
  • argindarra: 20 euro
  • gasa: 20 euro
  • beste gastuak (arropa, ...) 30 euro
  • extrak (afariak, zinea, antzerkia, ....) 30 euro