2008/10/30

DBH 4: infor tailerra

Oso ongi iragarkiekin bukatu eta gero honekin jarraituko dugu:

1.- prestatu dituzuen elkarrizketak grabatu eta igo. Honetarako gelditu beharko duzue aukeratu duzuen pertsonarekin, eta grabatzeko gailu bat erabili (telefonoa, kaseta,...)
2.- euskaljakintzaren web gunean agertzen diren ipunak entzun eta aukeratu gehien gustatzen zaizuna. Ahozkeran eta doinuan fija zaitez. Jarri zure iruzkinan zein aukeratu duzun eta zergatik.
3.- Aukeratu testu bat grabatzeko, hemendik edo nahi duzun lekutik baina euskaraz.
4.- Irakurri aukeratu duzun testua zuretzako pare bat aldiz ea dena ulertzen duzun. Bestelakoan erabili hiztegiren bat.
5.- Gero grabaketa bat egin eta entzun ea zer hobe daiteken ikusten.
6.- Hasi grabaketak egiten bilatzen duzun emaitza lortu arte.
7.- Grabaketa igo eta jarri hemen zure esteka.

animo eta aurrera

8 comments:

Edurne Azkarate Sobrino said...

Xabier Mendiguren Elizegiren 16 ipuin amodiozko liburuaren 22 ebaki aukeratu dut oso argi eta ondo kontatzen dutelako eta istorioa ere erraz ulertzen da.

nerea said...

Kaixo!!
Ipuina aukeratu dut, Hartz zuria Koldo Amestoy-rena.
Hau aukeratu dut irakurtzeko erraza iruditzen zaidalako.

Unknown said...

josune:
Amestoy Koldo - Martinez Mikel - Carrere Joxemari
AZERI AZKARRA
Testu hau aukeratu dut irakurtzeko oso erraza iruditzen zaidalako eta ulertzeko oso erraza ere bai.

Unknown said...

Katixa Agirreren ipuna aukeratu dut, a+b=c, irakurtzen duena oso ondo ahozkatzen duelako eta doinua ondo jartzen duelako.

Pablo Eusebio said...

Aukeratu dut A+B=C istorioa, gehien gustatu zaidalako eta narratzaileari oso ondo ulertzen zaio eta ez daude soinurik ahotsaren gainetik daudenak; eta primeran entzuten da.

nerea said...

Kaixo!!
Aukeartu dudan ipuina sorgina eta usoa da Koldo Amestoyrena.
Hau aukeratu dut irakurtzeko erraza delako eta gutxi gora behera 2 minutu irauten duelako.

klaudia said...

kresala- domingo agirre
ipini dut nire blogean irakurriko dudan liburu zatia.

klaudia said...

kaixo!
kresala-domingo agirreren liburuaren zati bat aukeratu dut,nire blogan