Ikastolako baratza negurako prestatzen hasi gara
Aurtengo DBH 4ko ikasleak lekukoa hartu dute eta prestakuntzaz arduratu dira.
Beti lez hau izan da jarraitu dugun prozedura:
- egin beharrekoak identifikatu eta zerrendatu ditugu
- ardurak banatu ditugu guztion artean
- Gero esparrua prestratu dugu, horretarako alde batetik lurra eskobatu dugu eta bestetik kupeletatik landare zaharrak kendu ditugu berriei lekua uzteko. Landare zaharrak konpostera bota ditugu, haiekin berriro lurra lortzeko gure zizareen bidez. Beste aldetik lurraren goiko aldea nahastu dugu konpost apur batekin.
- Landare berriak banatu eta landatu ditugu. Honetarako kontuan izan dugu landare bakoitzak duen espazio eskakizunak. Landatu ditugu: alkatxofak, porruak, tipulak, erremolatxak, eskarolak, ziazerbak,....
- Bi pertsona prozesu osoa argazkien bidez dokumentatzeaz arduratu dira. Argazki hauek denbora errealean partekatzen zituzten klasekide guztiekin
- Argazkiaz lagundutaz, beste bi lagun blog sarrera bat egiten zuten beraien gelako blogean.
- Bukatzeko dena jaso eta landare berriak ondo ondo ureztatu ditugu.
No comments:
Post a Comment