Hartu behar duzue hemen daukazuen irudia eta hondoa ezabatu, agertzen diren pertsonaiak utziz.
Bukatzen duzuenean gorde jpg formatuan eta bidali epostaz niri.
Ondoren honetan arituko gara:
Zine kartel bat egin behar duzue, horretarako benetako kartel bat hartuko duzue, eta pertsonaiak ordezkatuko dituzue zuen argazki batzuekin.... Hemen ikusi dezakezue prozesu osoa:
- Bilatu hemen gustuko duzuen zine kartel baten bat, eta gorde mahaigainean.
- Txertatu kartel hori gure dokumentuan, kapa berri batean eta egokitu tamaina.
- Hartu hemendik argazkiren bat montaia egiteko eta berdin jokatu (geruza berri batean). Eskatu baimena agertzen direnei.
- Ezabatu soberan dagoena eta mugitu/tamaina aldatu elementuei irudi bat osatzeko.
- gorde dokumentua gimp formatuan eta jpg formatuan eta epostaz niri biladi biak
- zuen blogetan argitaratu jpg formatuan egindako montaia eta azaldu zergatik aukeratu duzuen kartela hori, nola egin duzuen...
No comments:
Post a Comment