Baina, Zer da software askea?
Zergatik erabiltzen dugu ikastolan?
Edozein kontratutan bezala, software lizentzien bitartez egileek erabiltzaileek
bete beharko dituzten erabilpen baldintzak zehazten dituzte.
Alegia, erabiltzaile jakin batek software bat eskuratzen duenean (diruz
ordainduta edo ordaindu gabe) ez du produktu horren jabetza
automatikoki bereganatzen. Erabiltzailearen eskubidea izango da software
horren erabilera baina hau egileak ezarritako murrizketen araberakoa
izango da. Murrizketa horiek izango dira lizentzian zehaztuko direnak.
Horrela, ez ditugu nahastu behar software librea izateko
aplikazioak bete behar dituen baldintzak eta
software horrek izango dituen erabilpen baldintzak
(alegia, lizentzia mota). Neurri batean erlazionatuta baldin badaude
ere (software askea izateko baldintzen artean, erabilpen motari
erreferentzia egiten dion bat baitago), egileek erabakiko dute software
librea izanda ere, zein erabilpen baldintzak zehaztuko duten bere
lizentzietan.
Baldintzen artean hauek adierazi daitezke:
- Erabilpena, aldaketa eta banaketa
- Iraupenaren epea
- Aplikazio lurraldea
- Egile eskubideen titularrak (Iturria: Wikipedia)
Aurrekoari
lotuta zera aipatu beharra dago. Egile batek bere softwareari (edo
bestelako edozein ekoizpen propioari) erabilpen lizentziarik zehazten ez
badio,
lan horri automatikoki copyright lizentzia ezartzen zaio. Honen arabera,
aldakuntza, bikoiztasun eta birbanaketa eskubide
gehienak copyright-aren jabearentzat soilik erreserbatzen dira.
Aukera hau egokia izan daiteke euren produkzioaren gaineko kontrol osoa
izan nahi dutenentzat baina garbi dago ez dela batere egokia euren lana
besteekin partekatu nahi dutenentzat.
Kasu batzuetan, egileek
sortu duten aplikazioaren jabegoari uko egiten diote, horren gaineko
jabetza gizarteari eskaintzen diotelarik. Kasu horretan
softwarea domeinu publikokoa dela esaten da.
iturria:
Jakintza ikastola
No comments:
Post a Comment