2011/09/13

Henry Matisse

Hona hemen Henry Matisseren lanaren adibide batzuk: gustuko al dituzue?



Eta hemen daukazue bere biografia:

Henri Matisse 1869an jaio zen Le Cateau-Cambrésisen Frantzian. 1887an zuzenbide ikasketak hasi zituen Parisen. Apendizitis krisialdi bat izan zuenean hasi zen margozten lehen aldiz, eta bere hitzetan "paradisu mota bat" ezagutu zuen. 1891an Parisera bueltatu zen Académie Julianen ikasteko William-Adolphe Bouguereau eta Gustave Moreau irakasleen ikasle izan zelarik.
Japoniako artea eta post-inpresionismoaren egileen eragina jaso zuen, hala nola, Paul Cézanne, Gauguin, Van Gogh eta Paul Signac. Matissen garai honetako margoek Signac-en puntilismoaren estiloari jarraiki egin zituen. 1901ean bere lehen erakusketa egin zuen, eta hiru urte beranduago bakarkako lehen erakusketa. Ondoren 1905ean Frantziako Rivierara joan zen André Derainekin batera lan egiteko. Garai honetako margolanetan forma lauak eta linea kontrolatuak dira nagusi, expresaera xehetasunaren gainetik dagoelarik.
Matisseren margolanik bikaienak 1906 eta 1917 urteen artean egin ziren, nahiz eta fauvismoa beherakadan zegoen. Garai honetan Picassoren lagun bilakatu zen, lagun eta arerio izan ziren aldi berean, nahiz eta Matissek naturari gehiago erreparatzen zion inspirazioa lortzeko, Picassok irudimenari erreparatzen zion bitartean.
Matisse Cimiezeko herrian bizi izan zen bere heriotzerarte. 1941ean minbizia diagnostikatu eta ebakuntza baten ondoren gurpildun aulki batean geratu zen. Hala ere, zorigaitz hark ez zuen margoztetik alboratu. Zeuzkan laguntzaileei esker margozten jarraitu ahal izan zuen. Garai honetakoak dira gouaches découpés izenez ezagutzen diren kolageak.
Matissek 1910ean saldu zuen bere lehen margoa. Gaur egun, bere margoak 17 milioi dolarretan saldu daitezke. 2002an egilearen eskultura bat 9 milioi dolar ingurutan saldu zen enkante batean.

Ezagutu Matisseren lana hemen: Matisse for kids

No comments: