2008/11/25

DBH 3: klima-aldaketa



Beno bada, gure hurrengo lana openoffice-ko kalkulo orrientzako aplikazioarekin egingo dugu.
Hau da egin behar duzuena:
Zuetariko bakoitzak prestatuko ditu 10 galdera klima-aldaketa-ren inguruan eta epostaz eskatuko dizkiozue erantzunak niri eta zuen klasekideei.
Datu guztiekin kalkulo orri bat prestatu eredu hau jarraituz:


kontuan hartu:

1.- baloratuko dut galderen edukiera
2.- grafikoek- eunekoak adierazi behar dute
3.- lana bukatzen duzuenean zuen web gunean argitaratu argazkien bidez
(applications-gehigarriak-eginkaptura)
4.- lana bukatzeko epea abenduak 5
5.- bukatzerakoan jarri iruzkin bat hemen estekarekin.
6.- denek erantzun behar dituzue zuen klasekideen galdetegiak, epostaz jasoko duzue eta epostaz erantzungo duzue beraiei eta niri. Gogoratu asuntoaren hasieran "ikastola" hitza jartzea.

2008/11/20

DBH 3: zuen guneak

Hauek dira zuen web guneen ebaluazio irizpideak:

hasierako orria: (4)
alboko barra: (1)
ikastolako egitura eta lanen islada, atalen argazkiak...: (4)
ikastolako blogarekin lotura (1)
atal pertsonala (3)
gimp atala, ariketa guztiak (informatika barruan) (5)
iazko atalaren estekak (1)

Epea 2008/11/27

Audio lanak: azken aukera


Ebaluaketa honetako notak igotzeko aukera duzue zuen lanak hobetzen eta sarrera honetan iruzkinak jartzen. Hauek dira egin behar diren lanak:
  • web gunea
  • iragarkia
  • irakurketa
  • elkarrizketa

2008/11/18

DBH 3: Mate bizitzarako trenaren azken deia!!

Jada ikusi dituzue ebaluaketa honetako behin behineko notak, zuen emendakinak eta errekuperatzeko proposamenak egiteko, jarri sarrera honeta iruzkin bat.
Jada ez ditut onartuko epostaz bidalitako erantzun gehiago, hau da, hemendik aurrera egiten duzuen lan guztia zuen web guneetan eskegi egin beharko duzue eta sarrera honetan esteka jarri.
Argitaratzen duzuenean kontuan hartu zuen web gunearen nabigabilidadea, orrialde guztietan gutxienez egon behar du: zuen orri nagusira joateko esteka eta "ikastola" hitza ikastolako blogarekin estekatua.
Animo eta aurrera.

2008/11/17

DBH 2: google sites


Google sites-ekin gure lehendabiziko frogak egiten ari gara.
Jarri hemengo iruzkinetan sortu dituzuen webguneen estekak.

2008/11/14

DBH 3: azterketa moment

Beno bada, hau da neurtu behar duzuena, hartu irudia, geruza bat sortu, hirukietan deskonposatu, neurriak mm-etan jarri, pintzelaren
lodiera 0,15-irudia ean jarri, hirukietan deskonposatu, azalerak kalkulatu eta emaitza hemengo iruzkin batetan jarri.
Lortutako irudia jpg bezala gorde eta epostaz niri bidali.
Aurrera

2008/11/13

DBH 3: animazioak gimparekin

Gimp programa erabiliz animazioak egingo ditugu. Horretarako 100x200 pixeleko dokumentua sortu, testu bat idatzi eta mugimendua eman textuari bertikalki geruzak erabiliz. Gero gorde GIF formatoan eta animazio aukera markatu. Emaitzak bidali epostaz. Epea 2008/11/27. Adibide bezala jartzen dizuet Arantzak egindakoa.

DBH 4: Hona hemen gure ipuinak

Sale bada, aste honetarako zuen irakurketak bukatu eta zuen web guneetan eskegi behar duzue. Gero jarri hemen esteka, gurekin partekatzeko, ok?.
Ez utzi azken mementurako sortuko zaizkizuen arazoei aurre egiteko aukera izateko. Animo eta aurrera

2008/11/10

DBH 2: musika taldeari buruzko lana aurkezten

Beno bada, aste batzuk "page creator" horrekin lan egin eta gero, oraingoan zuen web guneak aurkezteko mementua heldu da.
Jarri iruzkin batetan zuen web gunearen esteka. (bermatu ongi dagoen)
Zientzi astean parte hartu behar duzuenok gogoratu argazkien izenburuak eta azalpenak bidali behar duzuela epostaz. Asteazkeneko patio orduan biduko gara.
animo eta aurrera

DBH 4: Chipset eta Ordenagailuaren banaketa

Chipset-a jorratu eta gero, adierazi ikasi duzuena zuen aurkezpeneko diapositibera batean zehazten northbridge eta southbridge-ren arteko ezberdinatasuna.
Gero ordenagailuaren banaketa azaltzen duen marrazki adierazgarri bat egin hurrengo atalak isladatzen: ama plaka, chipseta, RAM, ROM, serial/com USB eta PS/2 portuak, prozesagailua, SLOTak, Zabalkunde txartelak, unitateak, elikadura iturria... Hau dena egiteko Gimp irudi editorea erabili.
Bukatzen duzuenean jarri iruzkin bat hemen zuen web gunea estekatuz.

2008/11/07

DBH 3: Geometria praktikoa



Hau da gure hurrengo erronka: ikastola ondoan dagoen partzela hau neurtuko dugu. Horreratako hirukietan zatitu beharko duzue, gero hiruki bakoitzaren azalera kalkulatu eta idatzi eta gero batuketa egin. Animo eta aurrera.



2008/11/06

DBH 3: ...kristalak lausotzen duen, lurrina kendu gabe...

Aukeraketak, lausotze prozesuak, Gauss-aren erradioa, loreak, .... eta hau dena Gimp-arekin jolasten.

Ea zuen larrosak moldatzen dituzuen... gero igo zuen web guneetara eta jarri hemen esteka. (erabili kodea estekarako)

2008/11/03

DBH 4: Ordenagailuaren arkitektua.


Ikastolako ordenagailuak desmontatu eta gero hau da egin behar duzuen lana.
Sortu aurkezpen bat google docs-en atal hauekin:
  • 1.- Definizioak
  • 2.- Hardware/Software
  • 3.- Ordenagailuaren atalak
  • 4.- Ama plaka
  • 5.- Prozesagailua
  • 6.- Bideo txartela
  • 7.- Sare txartela
  • 8.- Soinu txartela
  • 9.- RAM memoria
  • 10.- Elikadura iturria
  • 11.- Pila
Bukatzen duzuenenan argitataru zuen web guneetan eta jarri esteka bat hemen egitura bidali dizuet epostaz. Animo eta aurrera