2012/12/14

Hormirudi askea

hemen daude San Bizente ikastolako DBH 1ko ikasleak bere irudimena adierazten hormirudi aske eta erraldoi batean.


2012/12/10

Krisialdi garaiak

Garai gogorrak dira hauek, krisialdia dela eta langabezian gelditu zarete eta oraingoan bakarrik  langabetuentzako dirulaguntza kobratuko duzue, guztira 800 euro hilero.

Kontuan izanda 7000 euro aurreztua duzuela, noiz geldituko zarete dirurik gabe?? Hau kalkulatzeko kalkulo orri bat egin libreoffice erabiliz.



Hauek dira hilabetero dituzuen gastu finkoak:
  • etxeko alokairua: 500 euro
  • telefonoa: 20 euro
  • interneta: 40 euro
  • kotxeko gasolina: 350 euro
  • janaria: 200 euro
  • ura: 10 euro
  • argindarra: 20 euro
  • gasa: 20 euro
  • beste gastuak (arropa, ...) 30 euro
  • extrak (afariak, zinea, antzerkia, ....) 30 euro

2012/11/28

Paperrezko egiturak frogatzen

Ebaluaketa honetan paperrezko egiturak egiten egon gara, eta hona hemen froga eguna: 5 proiektuetatik, 2 jasan egin dute 10 kgrko karga. Ez dago gaizki, ezta?

2012/11/27

Guraso IKT eskola



-->
Ekimen honen bidez teknologi berri eta gurasoen artean dagoen tartean zubiak eraiki nahi ditugu, honengatik sortzen diren gatazka eta frustrazioei irtenbide bat eskainiz.

Ikasleak normaltasun osoz jaio eta bizi dira mundu batean non teknologi berriek harremanak izateko moduak nagusitzen duten. Aldaketa handia eta sakona izan da eta guraso asko sentitzen dira galduta errealitate honen aurrean, batetik seme-alabak bizitzako esparru honetan laguntzeko beharra, bestetik ezjakintasuna, beldurra eta askotan, azken bi hauetatik sortutako gorrotoa.

Ikastolan egoera hau lehuntzeko guraso IKT eskola bat egitea proposatzen dugu, non ikastolako irakasle eta ikasleen eskutik gurasoentzako saio batzuk egitea proposatuko ditugu hurrengo helburuekin:
  • elkarrizketa gune bat sortu gure zalantzak plazaratzeko eta besteekin partekatzeko
  • gurasoei hurbildu teknologi berrien mundua, zer egiten dute gure seme alabek ordenagailuarekin? Ze punturaino inportantea da beraientzako?
  • Internetek izan ditzaken arriskuak eta aukerak hezkuntzarako eta familia barruan
  • gurasoentzako oinarrizko ezagupenak eskaini, familien barruan IKTen inguruko elkarrizketa normalizatuak bultzatzeko
  • Gurasoengan IKTekiko jarrera positiboak suspertu.
  • ikasleak gurasoen lekuan jar ditzaten beraien beldurrak ere ulertzeko

Kurtso honetan proiektua abiatzeko 3 saio proposatzen ditugu, arratsaldeko 19:30tan ikastola urdineko IKT gelan (ikusi kartela)

-->
Escuela de nuevas tecnologías para padres y madres



Mediante esta iniciativa pretendemos ayudar a salvar el salto que hay entre alguna familias y las nuevas tecnologías, fuente de numerosas frustraciones y conflictos.



L@s alumn@s han nacido y viven en un mundo en el que estas nuevas tecnologías impregnan las formas de comunicación. Ha sido un cambio brusco y profundo que ha provocado que en muchos casos l@s padres y madres se sientan perdid@s ante esta desconocida realidad, en una suerte de dilema que plantea por un lado el sentimiento de que querer educar y proteger a l@s hij@s por un lado, y el desconocimiento, el miedo y muchas veces la aversión provocada por estos dos últimos, por otro.



Desde la ikastola queremos ayudar a suavizar estas asperezas y proponemos una escuela de nuevas tecnologías para padres y madres, en la que de la mano de l@s profesor@s de la ikastola y de l@s alumn@s propondremos una serie de sesiones con los siguientes objetivos:



  • crear un espacio de diálogo en ql que poder expresar nuestras dudas y compartirlas con el resto

  • acercar a padres y madres el mundo de las nuevas tecnologías; qué hacen nuestros hij@s cuando se sientan al ordenador? ¿hasta qué punto es importante para ell@s?
  • Identificar los riesgos y oportunidades que ofrece internet, tanto en el ámbito de la educación como para la familia
  • ofrecer unos conocimientos básicos para padres y madres que permitan un diálogo natural dentro de las familias entorno a las nuevas tecnologías, superando los miedos a lo desconocido
  • promover actitudes positivas de l@s padres y madres hacia las TIC.
  • Poner a l@s alumn@s en el lugar de padres y madres para que puedan comprender sus miedos y preocupaciones.



Este curso proponemos 3 sesiones para poner en marcha este proyecto que se realizarán en horario de 19:30 en el aula de TIC de la ikastola azul (ver cartel)



2012/11/15

Ordenagailuaren arkitektura

Bada hemen ibili dira DBH 4ko ikasleak ordenagailu baten tripak ikertzen.

2012/11/09

Fernando Botero

Sale bada hau izango da hurrengo erronka: Fernando Boteroren lana aztertzea.

Hau da aste honetan egin behar dena:
  • aukeratu Fernando Boteroren lan bat
  • jarri sarrera honetan lan horren izanburua erreserbatu ahal izateko
  • egin blog sarrera bat lan horren inguruan, horretarako jarraitu dezakezu gida hau.
Animo eta aurrera.


Lehendabiziko sketchup diseinuak

Adierazpen grafikorako den Sketchup programa erabiltzen ari gara. Hona hemen DBH 2 eta 3ko ikasleak egindako lehendabiziko diseinuak:


2012/11/08

Marrazkiekin egindako animazioa

Bada bideo honetan oinarrituta hau da egin dugun lana, guztira 400 marrazkiak elkartuz....


Hemen ikusi dezakezue ikasleek egindako marrazki guztiak:


Sketchup ariketa

2012/11/07

Irudigintza lantzen

Ba oraingo honetan jarraituko dugu irudien edizioarekin. Hau da proposatzen dizuedana:
  • jarri bikoteka
  • hasi azalpenak ikusten hemen aurkituko duzuen bideoan
  • jeitsi hasierako irudiak eta gorde zuen mahai gainean
  • ireki Gimp programa eta txertatu zuen irudiak
  • deskargatu internetetik irudi gehiago eta txertatu marrazkian geruza ezberdinetan
  • gutxienez zuen marrakiak 20 geruza izan behar ditu eta istorio bat kontatzeko gai izan behar duzue agertzen denaren inguruan
  • bukatu duzuenean gorde dokumentua gimp formatuan eta jpg formatuan (ikusi nire bideo azalpena) eta txertatu blogean adieraziz izenburuan bikotekideen izaneak eta asmatu duzuen istorioa (gutxienez 100 hitz)
Ebaluatzeko irizpideak:
  • irudia  ondo dago:
    • estetikoki: 2 puntu
    • elementuak ondo eskalatuak eta inguruak ezabatuak: puntu 2
    • geruza kopurua:
      • <20: -4 puntu
      • 20tik 25era: puntu 1
      • >25: 2 puntu
    •  blog sarrera:
      • estetikoki ondo: 1 puntu
      • edukiera, istorioa ondo dago: 3 puntu
Sale bada, animo eta aurrera

2012/10/19

Haurrak eta gudak

Haurrak eta guden gaia jorratzen ari gara datorren asteko antzezlana prestatzeko.
Horretarako "Turtles can fly" filmea ikusten ari gara.
Pelikula osoa ikusteko aukerarik izan ez dugunez, hemen duzue esteka etxean ikusten bukatzeko.








Gero iruzkin baten bidez erantzun hurrengo galderak:
  • 1.- Non gertatzen da pelikulan agertzen dena?
  • 2.- Zertan nabaritzen da guda bat bizi izan dutela?
  • 3.- Pelikulan azaltzen dira ume asko, baina ez dira agertzen beraien gurasoak. Zergatik?
  • 4.- Zergatik daude horrenbeste ume hanka edo besorik gabe?
  • 5.- Eskolara joaten dira pelikulan agertzen diren umeak? zergatik?

Arlelazkiekin egindako lanak:

Sale bada hona hemen gure proiektuaren azkeneko pausua, hau da: gizarteari aurkeztea egindakoa.







Orain honekin bukatzeko blog sarrera bana egin behar duzue hurrengo atalak jarraituz:

   1.- Lanaren izena/izenburua
   2.- Erabilitako teknika
   3.- Argazkiak (gutxienez 2)
   4.- Materialak eta erremintak
   5.- Lana sortzearen prozeduraren deskribapena (gutxienez 150 hitz). Bertan azaldu ditzakezun kontuak: zergatik erabaki zenuen hori egitea, nondik hartu zenuen ideia, nola bildu zenituen materialak, ze arazoak izan dituzun lana burutzeko orduan eta nola konpondu dituzun....
   6.- Proiektuaren balorazioa: gustatu zaizu, gustura gelditu zara emaitzarekin....

Blog sarrerak eginda daudenean EZ AHAZTU: SARRERA HONETAN IRUZKIN BAT JARRI ESTEKAREKIN!!!

2012/10/18

Etxe bat marrazten: sketchup

Gure marrazkiak egiteko hau da erabiliko dugun beste baliabide bat.
Hemen ikusi dezakezue ze erraz marraztu daitekeen etxe bat:



Hurrengo asterakio egin behar dena: Marraztu etxe sinple bat eta egiozue argazkiak blog sarrera bat osatzeko.

2012/10/17

Aza tximelearen bisita

Aurreko asteko zubitik bueltatzerakoan sorpresa bat izan dugu:aza tximeleta batek (tximeleta zuria edo Pieris brassicae) gure aza landareetan bere arrautsak jarri zizkigun eta arrak egun gutxitan ia ia landare osoa jan digute.

Egoera honi buelta emateko hau da egin duguna:

  •  harrak kendu ditugu
  • ezkaia (thymus sp.) landare batzu hartu ditugu
  • infutsio bat prestatu dugu hartutako ezkaiarekin
  • infutsio hori bota dugu gure aza landareetan harrek ez baitute batere gustoko


2012/10/14

Erregistro fitxak

Bada ikastolan jada jarri ditugu martxan gure erregistro fitxa berriak DBHn.
Honelako itxura daukate:



Bertan bai gurasoak bai ikaslean jarraitu ahal izango dute beraien ebaluazio prozesua denbora errealean, eta ondorioz, ebaluaketa bukaeran lortzen den nota ez da sorpresa bat izango inorentzat.

Trena honen heburuak:
  • ikasleen ardura bultzatzea, 
  • guraso eta ikastolen arteko harremana hobetzea
  • irakasleon ebaluazio irizpideak modu garbi batean adieraztea
  • benetako ebaluazio jarrai bat sustatzea
Ya están en marcha las nuevas hojas de registro de l@s alumn@s de secundaria, accesibles tanto para l@s alumn@s como para las familias, de forma que se pueda consultar en tiempo real el proceso de evaluación de cada asignatura en el día a día. de esta forma la nota obtenida al final de cada evaluación, ya no será nunca más una sorpresa para nadie.

Los objetivos que pretendemos lograr con ello son:
  • fomentar la responsabilidad de l@s alumn@s
  • mejorar la comunicación entre la ikastola y las familias
  • dejar patente de forma clara cuáles son los criterios de evalución de cada profesor/a
  • impulsar una evaluación continua real

2012/10/13

DBH 1eko ikasleen oporrak

Bada hona hemen DBH 1eko ikasleak egin duten blog sarrerak beraien oporretan egin dutena kontatzeko. Horretarako esteka, argazki, mapa eta bideotaz baliatu dira.
Hemen ikusi ditzakezue haien emaitzak.

2012/10/11

Instalazio elektrikoak

Hona hemen iazko DBH 4ko ikasleak egindako lana instalazio elektrikoen inguruan.

2012/10/08

Operagailu mekanikoak

Hemen dituzue bideo batzuk ideiak hartzeko zuen proiektuetarako.

Aste honetan egin behar dena:

  • 1.- proiektua azaldu
  • 2.- taldekideak eta idazkarien txandak:
  • 3.- proiektuaren baldintzak
  • 4.- erabiliko duzuen materialak eta erramintak (eta arduradunak)
  • 5.- proiektuaren bistak
  • 6.- proiektuaren piezak marraztuta akotazioekin.
Honekin guztiarekin sortu blog sarrera bat zuen blogetan eta jarri esteka hemen.

Bista diedrikoen emaitzak



aurkituko dituzue hemen:
ariketen emaitzak

2012/10/05

Elkarbizitza lantzen



bideoa ikusi eta erantzun hurrengo galdereei:
  • noizbait ikusi duzu antzeko egoera bat?
  • noizbait sentitu zara txori handiaren paperran?
  • zure ustez, nor bizi da alaiago, txori handia edo txori txikiak?
  • lagun bat aukeratu beharko bazenu, nor nahiago zenuke zure ondoan, txori handia ala txori txiki bat?
  • zerbaitik uste duzu txori txikia baztertzen dutela?

2012/09/28

DBH1eko ikasleen lanak: proiektuak pentsatzen

Beno bada, jada aurrera goaz gure plastika lanekin.


Bakoitzak jada pentsatu du egingo duena eta azaldu digu blog sarrera batean.

Oraindik sarrera batzuk hobetu behar badira ere, hemen daukazue ikaslen lanen ideiak

2012/09/24

Marrazki teknikoa

Hemen dauzkazue bista diedrikoak lantzeko ariketa batzuk,  falta diren bistak egin behar dituzue eta eginda daudenak kopiatu beraien adostasuna bermatzeko.


2012/09/21

Kortxoekin dantzan

Kortxoa edo artelazkia artelatz (Quercus suber) eta beste hainbat landarek enbor-adarretan eta sustraietan duen zuraren gaineko ehuna da.
 Material honek, ezaugarri berezi asko ditu: arina da, naturala, isolatzaile ona... eta botilaz estaltzekoz aparte beste mila modutan erabili dezakegu, hona hemen adibide batzuk:


















Ah ze nolako idei politak, ezta?

Ba hau izango da gure hurrengo proiektuaren lana.
Lehenik eta behin aukeratu behar duzue egingo duzuna, izan daiteke hemen agertzen den zerbait edo bururatu zaizuen beste ideia bat.

Aste honetan gure "proiektua" defituko dugu, blog sarrera bana eginez hurrengo irizpideak jarraituz:
  1. azaldu modu laburrean egingo duzuena
  2. proiektuaren marrazki bat (GNU paint edo beste antzeko programaren bat erabiliz)
  3. erabiliko duzuen materialak: zenbat kortxo, lekeda, egurra ...
  4. erabiliko dituzuen erremintak: labana, gureizak,....
  5. argazkiren bat (aurkitzen baduzue zerbait antzekoa dena)
  6. estekaren bat (ideia nonbaitetik hartu baduzue)

2012/09/19

Plastika proiektu berria

Uda honetan ikusi dut artikulo bat El País ( Un vídeo: 3000 retales de juventud)  egunkarian, non azaltzen da nola egin duten Michael Andrews-en bideoklip bat. Proiektuan parte harte dute Goi Mailako Teknologien San Diegoko Nazioarteko Institutoaren ikasleak, 3000 marrazki eginez Bubbles in space abestiari  kolorea emanez. Ideia hau profitatuz, gure ikastolan ere frogatzea erabaki dugu DBH 2, eta 3ko ikasleak jada ari dira bere bideo klipa prestatzen.... ea zer ateratzen den.

Bideo honetan ikusi dezakezu nola egin duten, bideokliparen "making of"-a:



eta hemen daukazue lortu duten emaitza:

2012/09/18

Ubuntu instalatzeko bideo-tutoriala

Ubuntu sistema eragile askea instalatu nahi duzu eta ez dakizu nola egin?

Hemen daukazu bideo tutorial hau pausuz pausu egiteko arazorik gabe....

Erreza ezta?

2012/09/17

Marrazkiekin trebatzen



Hemen daukazue gure lehendabiziko ariketa

  • Ireki zuen libreoffice draw
  • Aukeretan "Sareta" desgaitu
  • Txertatu irudia eredu bezala erabiltzeko
  • Blokeatu geruza hori
  • Sortu geruza berri bat eta hasi marrazten

2012/06/28

MAtematika DBH 3, birpasorako proposamena:


Udan ere birpasorako tartetxoak egon daitezke.

Hemen uzten dizuet matematikan jorratu duguna birpasatzeko fitxa batzuk bere emaitzekin.

Ea datorren kurtsoko erritmoa mantentzeko balio zaizue!

1. unitatea: Zenbakiak eta erabilerak I
2. unitatea: Zenbakiak eta erabilerak II
3. unitatea: Progresioak
4. unitatea: Hizkera algebraikoa
5. unitatea: Ekuazioak
6. unitatea: Ekuazio-sistemak
7. unitatea: Funtzioak eta grafikoak
8. unitatea: Funtzio linealak
11. unitatea: Irudiak espazioan

Ele, zalantzaren bat baldin baduzue idatz iezadazue epostaz eta abuztuaren lehenengo astean saialtuko naiz erantzuten

ONDO ONDO PASA UDAN!!

Matematia DBH 2, birpasorako ariketak

Uda heldu da eta atsedenaldia hartzeko eta ondo pasatseko garaia ere. Dena den hemen uzten dizkizuet ariketatxo batzuk bere emaitzekin matematikak bere tartetxoa izan dezaten zuen plangintzetan. Orokorrean ondo etorriko zaigu guztiz ez deskonektatzea eta kurtsoan zehar ikasi duguna fresko mantentzea datorren kurtsoari begira.

Hemen dituzue ariketak:

1. unitatea. Zatigarritasuna eta zenbaki osoak.
2. unitatea. Zenbaki sistema hamartarra eta sistema hirurogeitarra
3. unitatea. Frakzioak
4. unitatea. Proporzionaltasuna eta portzentajeak.
5. unitatea. Algebra
6. unitatea. Ekuazioak
7. unitatea. Ekuazio sistemak
8. unitatea. Pitagorasen teorema. Antzekotasuna


Eta hemen soluzioak, (gomendatzen dizuet soluzioak ez begiratzea ariketak ganoraz landu eta burutu arte):

1. unitatea. Zatigarritasuna eta zenbaki osoak.
2. unitatea. Zenbaki sistema hamartarra eta sistema hirurogeitarra
3. unitatea. Frakzioak
4. unitatea. Proporzionaltasuna eta portzentajeak.
5. unitatea. Algebra
6. unitatea. Ekuazioak
7. unitatea. Ekuazio sistemak
8. unitatea. Pitagorasen teorema. Antzekotasuna

Beste aldetik, zalantzaren bat baldin badituzue idatzi iezadazue epostaz eta abuztuaren lehenengo astean saiatuko naiz  erantzuten.

ONDO PASA UDAN!!!


2012/06/09

Lurraren erosioa

Lurraren erosioa eta landareen garrantzia ikusteko experimentua:

2012/06/06

Operagailu mekanikoak

  Hemen dakazue Nerea, Garoa, eta Danik egindako txosten bikaina, zorionak!!!
 

 

OPERAGAILU MEKANIKOAK

Daniel, Nerea eta Garoa.

BALDINTZAK ETA DESKRIBAPENA:

Baldintzak:
- Gehienez 40x30 cm-ko taula horizontala.
- Gutxienez 4 operadore mekaniko ezberdin.
- Mugimenduaren 3 eraldaketa ( Norabidea, abiadura, guztia...)

Deskribapena:
- Davidek esan zigun, operagailu mekaniko bat eraiki behar genuela goiko baldintzak betez. Hau ez bagenuen ondo egiten, hurrengo asterako lan bat entregatu behar diogu indibidualki.

PROIEKTUAREN HASIERAKO DISEINUA:





MATERIALAK ETA ERRAMINTAK:

Materialak:
- Egurra.
- Gomak.
- Torlojuak.
-Azkoinak.
-Plastilina.
-Margoak.
-Zirindolak.
-Kola.

Erramintak:
- Giltzak.
-Hari- zerrak.
-Pintzelak.
-Zerra- elektrikoa.
-Eskuko zerra.
-Arkatza.
- Parezko lija.
- Aliketak.

PROZEDURA:

  1. Lehenengo, klaseko guztiak teknologia gelan elkartu ginen. Han, Davidek operagailu mekaniko bat egin edo eraiki behar genuela esan zigun. Gero, taldeak egin zituen eta Dani, Nerea eta Garoa da gure taldea.
  2. Hor, momento horretan nola planteatu edo egingo genuan pentsatu genuen eta Davidek liburu bat utzi zigun operagailu mekaniko ezberdinak zeintzuk ziren ikusteko. Gero, hasierako marrazkia egin genuen eta horretan inspiratu ginen.
  3. Gero, taula Danielek marrazkia ordenagailura pasatu zuen. Bitartean, Nerea eta Garoak, egurrezko taula bat moztu zuten behar ziren neurriekin. Danielek ere behar ziren piezak ordenagailuan marraztu zituen.
  4. Bitartean, Nereak eta Garoak, piezak egurrezko taula txiki batean marrazten hasi ziren, Davidek esan zigulako, denak marraztuak egon harte ezin zirela moztu.
  5. Pieza guztiak taula egurrezko taula txikian marraztuta zeudenean, kuadernoan bista batzuk egin genituen akotazioekin. Gero, hari zerrarekin eta zerra meknikoarekin, egurrezko taula txikian zeuden piezan mozten hasi ginen.
  6. Pieza guztiak moztuta zeudenean, konturatu ginen, triangeluak oso gaizki zeudela eta triangelu errefortzagailuak egin behar genituela. Horretarako, soberan geneuzkan egur zatietan, egur zatiak moztu genituen hari zerrarekin.
  7. Gero, triangeluak eta triangelu errefortzagailuak pegatu egin genituen moztuta geneukan egurrezko taulan. Hori eta gero, teknologia gelan dagoen apal batean legortzen utzi genuen, hor eguzkia ematen duelako, eta azkarrago legortzen delako.
  8. Gero, torlujuak mozten hasi ginen eskuko zerrarekin. Horretarako, neurriak hartu behar izan genituen eta horrela beste baterako iritsiko zitzaigun. Gero, torlujuen eskinak lija berezi batekin lijatu genituen, azkoinak hobeto sartzeko.
  9. Zati bakoitzean azkoinak eta zirindolak sartuta geneuzkanean, konturatu ginen gomak ez genituela sartu behar genituen tokian sartu. Horregaitik, berriro dena soltatu behar izan genuen. Horretan denbora asko galdu genuen beste gauza asko egiteko.
  10. Askatu geneukanean, dena berriro montatu genuen eta Davidek esan zigun, bi azkoin jartzea leku bakoitzean hobeto eusteko eta balantzina gaizki mugitzen hasi zen.
  11. Hor, Davidek esan zigun, plastilina pegote bat jartzeko balantzinaren azpian, horrela pisua duenez, hobeto juango zela suposatzen zen.
  12. Danielek, mueile bat jarri nahi zuen, baina ez zuenez mueilea lortu, beste egun bat pasatu genuen plastilina pegotearekin eta azkenean plastilina pegotea geratu da.
  13. Azkenik, funtzionatzen ez zuenez, Davidek ideia bat eman zigun. Alde batean beste bi txirrika jartzea, eta horrela, balantzina ikutu gabe, hurrengo pausuak bere funtzioa egingo zuen.
  14. Momentu batean sortu genituen txirrikei, beste goma bat jarri genien bueltak ondo emateko. Hau ondo atera zizaigun, baino azkoinak ondo jarri ez genituenez, guztia berriro eraiki behar izan genuen.
  15. Gure klasekideek esan ziguten, pieza guztiak margotzen bagenituen, nota obeagoa edukiko genuela. Kasu egin genien, eta horregaitik orain gure operagialu mekanikoa margotuta dago.
  16. Lehenengo ilara, arrosez margotu genuen. Bigarrena berde kolorez. Hirugarrena morez. Laugarrena urre kolorearekin apaindu genuen eta azkenik, azkenengo pieza, gorriz margotu genuen.
  17. Gero ere, alboetan ganezukan apaingarrian kolorez apaindu genituen. Aldi berean, egurrez egindako taulako base osoa, urdin kolorez margotu edo apaindu genuen. Eta albo batean kolore txuriz, teldekideen izenak jarri genituen.
  18. Hau egin eta gero, dena ondo funtzionatzen zigun, baina teknologiako hurrengo egunean, funtzionatzeari utzi zion. Horretarako, azkoin guztiak ondo jarri genituen eta ere bai azkoin gehiago jarri genituen falta ziren tokietan.
  19. Azkenengo egunean, azkoiank ondo jarri eta gero, berriro ere ondo funtzionzzatzen zigun eta asko poztu ginen.
  20. Hau izan da gure prozedura eta espero dugu, entregatu behar dugunean, arazoak ez izatea.

OPERAGAILU MEKANIKO BAKOITZAREN DESKRIBAPENA:

Biela:
-Biela esaten diogu operadore teknologikoa bira ematen dituen beste bati lotuz gero, honen mugimendu biratzailea hara-honako mugimendu bihurtzen da.















Txirrika:
-Operadore oso erabilia da sistema tekniko askotan, funtsezko mugimenduak igortzeko balio du.














Espeka:
-Espeka deitzen diogu bira egitean bere mugimendua beste operadore bati igortzen dionari.Mugimendu hori, gora eta beherako mugimendua bihurtuz.




 









Balantzina:
-Plataformak, euskarriak eta elementu mugikorrak egiteko ondo moztutako txapol batzuk erabiliz baantzin baten oinarrizko osagaiak eraiki ditzakegu.     








         











BUKAERAKO DISEINUA:


IZANDAKO ARAZOAK ETA IRTENBIDEAK:

- Hasieran, pentsatzen genuen balantzin bat ideia ona zela beste txirrika bat mugitzeko, baina azkenean ez dugu hori egin ez zuelako funtzionatzn era beste bi txirrika jarri ditugu arazo hori konpontzeko.
- Gero ere, azkoinekin arazoak izan ditugu baina Garoak giltza batekin konpondu ditu.



ARGAZKIAK: