2008/09/30

Teknologia berriez baliatuz irakasleen blogak

Aurten IKT planean indar berezia eskaini diogu teknologia berrien gaineko trebakuntzari. Horretarako Dabid irakaslearen formakuntza saioak jasotzen ari gara. Hasierako saioan Google tresnak irakatsi zizkigun eta poliki poliki irakasle bakoitza geure bloga sortzen hasi gara. Eskuineko barran dituzue irakasleon blogak. Zuen haurrek jadanik ezagutzen dituzte, zuek ere anima zaitezte beraietan sartzera.
Este año va a ser un año especial en cuanto a las nuevas tecnologías en esta ikastola. Dabid nos instruye a los profesor@s en el mundo de los ordenadores. Primero nos enseñó las herramientas de Google, y ahora estamos inmersos en la creación de nuestro propio blog. Estos blogs los tenéis en la barra de la derecha (irakasleen blogak). Vuestr@s hij@s ya entran en estos blog, animáos vosotr@s también.

DBH 3: ura aurrezten gure hotelean


Munduan geroz eta ur geza gutxiago dago, beraz zuen hoteleko iturrietan jario mugatzaileak jartzea erabaki duzue.


Hona hemen behar ditugun datuak:


  • jario murriztatzaile baten prezioa: 15 euro
  • hotelak 100 gela ditu
  • uraren kontsumoa: egunean iturria irekita dago 5 ordu.
  • uraren kostea: 1.33 euro metro kubikoa
  • jarioa: 20 litro minutero
  • jarioa murriztua: 15 litro minutero
  • zenbat denbora behar dugu egindako inbertsioa errekuperatzeko???
Bada, arazo honi irteenbidea aurkitzea ez da gure ariketaren helburua, egin behar duzuena zera da:
google docs erabiliz sortu eta programatu kalkulo orri bat emaitza ematen diguna

gogoratu, kalkulo orriak formulen bidez programatu beharko beharko duzue, eta noski, nirekin partekatu dokumentua.
gure kalkulo orriak frogatzeko, datuak aldatuko dizuet datorren egunean eta minutu bat izango duzue emaitza kalkulatzeko, beraz... lanera!!!

2008/09/29

DBH 4: Gnu/linux



Egun hauetan microsoft eta apple-en sorrera ikusi dugu, gaurko saioan etorkizunari buruz hitz egingo dugu.

Hona hemen beste bideo batzuk:


Hau da egin behar duzuen lana:
Orain google docs erabiliz aurkezpen bat sortu "GNU/linux" izenarekin, eta hurrengo aurkibidea jarraitu:

  • 1. diapositibera.- Azala, izenburua
  • 2. diapositibera: zer da software librea
  • 3. diapositibera: Richard Stallman
  • 4. diapositibera: Linus Torvalds
  • 5. dispositibera: Gnu/linux banaketa nagusiak.
  • 6.tik aurrera: zergaitik erabili software librea.

2008/09/26

irakasleen blogak

"one man teacher, one vote blog"
Bada bai, hori da gure asmoa eta alboan ikusi dezakezuenez jada lanean jarri gara. Blog hauek oso tresna potenteak dira, izan ere bertan klaseko lana, argazkiak, helburuak, material osagarriak, bideoak, azterketen datak, eta beste mila kontu aurkituko baitituzue.
Honetaz aparte, zuen proposamenak, zalantzak, txaloak eta abar adieraz ditzakezue bai ikasleek bai gurasoek; ausartuko al zarete? Ikusi nahi badituzue bilatu eskumako barran...

"one man teacher, one vote blog" Pues sí, en esa dirección hemos echado a caminar con el objetivo de aprovechar esta potente herramienta que son los blog de aula en los que podréis encontrar materiales complementarios, fotos, trabajos de l@s alumn@s, objetivos, videos, fechas de exámenes y un montón de cosas más. Por supuesto, además de todo esto también tendréis la oportunidad de expresar, tanto madres/padres como alumn@s, vuestras dudas, propuestas, felicitaciones y demás; ¿os atrevéis? Si queréis echarles un ojo, buscad los enlaces en la barra de la derecha...

DBH 3: dont worry, be happy


Mate bizitzarako lehengo bi ariketeen zuzenketa egin eta gero, batzuk bigarren aukera behar duzuela iruditzen zait, ezta? Beno bada, irailak 30 arte daukazue bigarren aukera hau profitatzeko, gogoratu begiratzea helburuak hemen eta hemen; eta jarraitu abestiak diona:
Dont worry, be happy.

2008/09/25

Audioa lantzen.


Jada ditugu gure web gunean grabaketan egingo ditugun elkarrizketa eta iragarkiaren gidoiak.
Oraingoan Audacity programarari burruzko informazioa jasoko dugu elarning ikastaro baten bidez.
Hurrengo asterako egin beharrak:

  • entzun lehendabiziko 21 lekzioak eta idei nagusiak zuen web gunetan idatzi.
  • aukeratu duzuen musika ekarri
  • kaskuak ekarri.

DBH 3 GIMP: and the oscar goes to


Aurreko astean lehendabiziko pausuak eman genituen gimp programarekin, eta gure lehendabiziko montaia egin genuen. Aste honetan gure gogoko pelikularen kartela diseinatuko dugu; ikusiko duzue zein erreza den.
Hona hemen aste honetan egingo duguna:

  • Gimp-arekin dokumentu berri bat sortu: 30 x 40 cm. eta errosolizioa 72 ppi.
  • Bilatu hemen gustuko duzuen zine kartel baten bat, eta gorde mahaigainean.
  • Txertatu kartel hori gure dokumentuan, kapa berri batean eta egokitu tamaina.
  • Hartu hemendik argazkiren bat montaia egiteko eta berdin jokatu (geruza berri batean). Eskatu baimena agertzen direnei.
  • Ezabatu soberan dagoena eta mugitu/tamaina aldatu elementuei irudi bat osatzeko.
  • gorde dokumentua gimp formatuan eta jpg formatuan eta apostaz niri biladi biak
  • zuen blogetan argitaratu jpg formatuan egindako montaia eta azaldu zergatik aukeratu duzuen kartela hori, nola egin duzuen...
ele animo eta aurrera.

2008/09/23

DBH 1: Dokumentuak partekatzen

Ikasiko dugu nola partertu dokumentuak, horretarako Google docs aplikazioa erabiliko dugu.
Hau da aste honetako lana:


  • sartu docs-en eta ipuin bat hasi
  • partekatu dokumentua nirekin eta beste ikaskide batekin
  • ikaskideak idazten duenean eposta bat jasoko duzu
  • kendu ikaskide horren partekatzeko eskubideak eta sartu beste bat
  • jarraitu zuen ipuinen egoera eta ziurtatu denek idazten duten
  • erantzun zuen klasekideen gonbidapenak.
animo eta aurrera.

2008/09/22

DBH 2: musika taldea


Martxan jarriko ditugu gure web guneak; horretarako aukeratzen duzuen musika taldeari buruzko lana egingo duzue.
Hauek dira lanaren irizpideak:
  • orrialde guztiak aurkibidea izan behar dute.
  • taldekideen biografia agertu behar da
  • argazkiak eta bideoak egon behar dira
  • iazko eta aurtengo kontzertuen zerrenda, prezioak,... agertzea gomendagarria da.
  • taldearen diskografia, diskoen azalak eta diska bakoitzaren abestiak agertu behar dira.
  • zuen iritzia, zergaitik duzue gustuko, abestirik gogokoena...
Epea: urriak 20 Animo eta aurrera...

DBH 4: informatika


Pelikula ikusi eta gero hau da egingo duguna:

Pelikula agertzen diren pertsonai nagusei buruzko biografia bana egingo duzue.
Pertsonaiak hauek dira:
Bill Gates, Paul Allen, Steve Jobs, Steve Wozniak, Steve Ballmer.

LANARAKO BALDINTZAK:
  1. Aurkezpen bakoitzak 5 diapositibera izan behar dute.
  2. Epea: Irailak 29
  3. Aurkezpenetarako gidoia:
  • aurkezpena: lanaren azala, izenburua...
  • Datu pertsonalak: Non jaio, noiz, non ikasi, ze lanak egin dituen...
  • Ekarpenak
  • Zuen iritzia
  • Argazkiak, bideoak...
Sale bada, eta opari giza hona hemen Steve Ballmerren bideo bat:

2008/09/19

DBH 3: matematikak eguneroko bizitzarako

hona hemen gure gaurko ariketa, ea buruak martxan jartzen ditugun:

Araba euskaraz-eko materiala ailegatu da, eta zuek banatu behar duzue.
Guztira 500 kutxa dira eraman behar direnak Donostira, zuen furgonetan 100 sartzen badira ere Arabako poliziak bakarrik uzten dizue 20 eramatea aldi bakoitzan. Orduan Araban zaudeten bitartean gehienez 20.

View Larger Map
Erabili google maps-ak bidea aukeratzeko eta ibilbideen distantziak kalkulatzeko.
Furgonetaren kontsumoa hau da: 0.5 euro kilometroko.
Kalkulu orri batetan kalkulatu garraio osoaren kostea eta azaldu nola egingo zenuketeen.
Pentsatu zein da modurik onena: bilatu biderik motzena, eta kontuan izan kutxak bidean utzi dezakezuela zuen garraioak hobeto antolatzeko.
Hona hemen dokumentuaren eredua:


ele, ea nork lortzen duen modurik merkeena, eginda duzuenean:

  1. partekatu dokumentua nirekin
  2. Jarri hemen iruzkin bat zuen prozedura eta zenbatean atera zaizuen azaltzen.
Adibidez: "Nik lehenadabizi eraman ditut kutxa guztiak 20naka Valladolidera eta handik 100daka Donostira. Guztira atera zaizkit 8237169 euroak"

aio

2008/09/18

DBH 3: Gimp-arekin hasi.


Beno bada, goazen aurrera irudigintzarako programarekin. Erabiliko dugun programak Gimp izena dauka. Windows-arekin lan egiten baduzue hemendik deskargatu dezakezue.
Oso programa potentea da ikusiko duzue.
Mementuz poliki poliki hasiko gara, hau da gure aste honetako lana:
  • gimp programa erabiliz fotomontai sinple bat egin geruza ezberdinak erabiltzen. Bidalidazue marrazki hori epostaz.
  • zuen web gunean, aurtengo kurtsoko egitura prestatu iazkoa ezabatu gabe; hau da "ikastola 08/09" esteka eta egitura sortu.
  • bermatu aurreko asteko lana: blogaren sarrera, esteka eta iruzkinak egina daudela.
ele, ondo izan.

DBH 4: infor tailerra


kaixo guztioi; bada hona hemen gure lehendabiziko erronka:

irratsaio bat egingo dugu.

Hasi baino lehen entzun ditzagun adibide batzuk:



hemen dituzue beste batzuk:


Orduan, adibide hauek ikusita, zera da egin behar duguna:
Bikoteka prestatu behar duzue iragarki bat, pelikula bat komentatu, eta elkarrizketa bat.
Gaia: San Bizente Ikastola eta Araba Euskaraz.
Nola Egin:
  1. pentsatu zer egin nahi duzuen
  2. zuen web guneetan sortu Infor tailerra atala eta horren barruan "irratsaioa"
  3. horren barruan sortu 3 atal hauek: iragarkia, elkarrizketa, eta pelikula
  4. atal hoien barruan hurrengo atalak sortu: musika, eta gidoia
  5. Atal guzti hauek sortu eta gero... bete; aukeratu musikak, prestatu gidoiak..
Ele, animo eta aurrera. Epea: irailak 25.
Hurrengo egunerako ekarri kaskuak!!!

2008/09/17

ekipo berrien erregistroa

Hau da ekipo berriak erabili baino lehen bete beharko duzuen galdetegia:


2008/09/16

DBH 1


kaixo guztioi, hau da gure lehendabiziko eguneko lana:
  • sortu zuen kontu berriak
  • aldatu pasahitza
  • kontaktuetan gehitu zuen klasekide guztiak
  • klasekideak taldea sortu
  • bidali eposta bat klasekide guztiei udan egin duzuena kontatzen. Gutxienez 100 hitz.
  • idatzi gutxienez iruzkin bana blog honetan eta ikastolako blogean.
  • epea: irailak 23

DBH 3: mate eguneroko bizitzarako


hona hemen egingo dugun kalkulo orriaren adibidea:



gogoratu:
  1. formatuak garrantzia dauka
  2. gutxienez 10 produktu
  3. prezio errealak erabili, bilatu interneten
  4. guztirako prezioa kalkulatzeko formulak erabili
  5. epea: irailak 19

2008/09/15

informatika DBH 4


Aste honetan "pirates of silicon valley" filmea ikusten hasi gara. Pelikula honetan ordenagailu eta sistema eragileraren garapena azaltzen da.

Honetaz aparte, gaur egun oso famatuak diren, pertsonai batzuen gaztaroa ikusteko aukera ematen digu; batik bat: Bill Gates, Paul Allen, Steve Jobs, Steve Wozniak, Steve Ballmer...

Datorren astean bukatuko dugu ikusten eta beraien biografiari buruzko lan bat egingo dugu.

Aste honetako lana:

egokitu zuen web guneak "ikastola 08/09" esteka eta egitura sortzen. Epea: irailak 22

2008/09/11

DBH2ko eta 3koen lehendabiziko lana

Kaixo guztioi,

Beno bada, ea polili poliki martxan jartzen ditugun gure motorrak.

Hau da gure lehendabiziko asteko lana:

Zuen blogak ireki eta sarrera berri bat egin, non kontatzen duzuen uda honetan egin duzuen zerbait.
Nahi duzuena, oporrak, zuen herriko jaiak, irakurri dituzuen liburu guztiak.. hori bai, hurrengo irizpideak jarraituz:


  1. gutxienez 200 hitz
  2. "korta/pega"rik ez.
  3. gutxienez 4 esteka zuen sarrera aberazteko
  4. sarrerak eduki behar ditu gutxienez 4 argazki.
  5. zuen klasekide guztien oporretako sarreretan gutxienez iruzkin bat egin.
  6. zuen blogean botoi edo esteka bat jarri blog honetan sartu ahal izateko.
  7. epea: irailak 18 DBH 3koentzat eta irailak 22a DBH 2koentzat.
  8. bikaina lortzeko: ea lortzen duzuen zuen iruzkinetan estekak jartzen.
animo eta aurrera