2012/02/24

Efektu kateatuen txostenak aurkezteko irizpideak



Sale bada, orain datorkigu proiektuen txostenak egiteko momentua.
Horretarako talde bakoitzak sarrera bana egingo du atal hauek izanda:

1.- izenburua
2.- taldekideak
3.- proiektuaren deskribapena eta baldintzak: (puntu 0,5)
  • zer egin behar den
  • nola
  • gutxienez esteka bat
4.- proiektuaren hasierako diseinua: (puntu 1,5)
  • diseinuaren prozesua azaldu
  • zer web guneetan oinarritu zarete (gutxienez 3 esteka)
  • egindako marrazkiak jarri (gutxienez 2 marrazki)
 5.- erabilitako materialak eta erremintak (puntu 0,5)
  •  zerrendatu erabili dituzue GUZTIAK euskarazko izenak erabiliz
6.- proiektu egiteko prozesua: (puntu 2,5)
  • zerrendatu pausuz pausu egin duzuen guztia
  • gutxienez 400 hitz eta 20 pausu
7.- efektu kateatu bakoitzaren deskribapena: (puntu 1,5)
  • zerrendatu efektu guztiak
  • efektu bakoitzean argazki edo marrazki bat erabili

7.- proiektuaren bukaerako diseinua: (puntu 2)
  • proiektuaren marrazkiak 
  • akotazioak erabiliz
 8.- izandako arazoak eta aurkitutako irteenbideak (puntu 0,5)
 9.- proiektuaren argazkiak eta bideoa (puntu 1)

2012/02/22

kturtle azterketa

hemen jartzen dizuet azterketan egin behar den programak:

programak eskilera bat egin behar du, pantaiaren ezkerreko eskinatik hasita eta eskalioaren tamaina galdetuz.
Kontuz! eskilarak ez du pantaiatik atera behar, horretarako zaindu beharko dituzue aldagaien baloreak.
Hemen jartzen dizuet bideo adierazgarri bat:

Eta hemen jartzen dizuet azterketaren erantzuna ;-)


2012/02/17

Paper mache: proiektuak aurkezteko irizpideak

Hemen daukazuen zuen proiektuak aurkezteko irizpideak.
Bukatzen duzuenean gelako blogean sarrera bat egin behar duzue zuen proiektua munduari erakutziz.

Sarrerak eduki behar du:
  • gutxienez bi argazki, zuen lanaren ikuspuntu ezberdinak erabiliz
  • erabili duzen erremintak (pintzelak, artaziak,..) eta materialak
  • azalpen bat, kontatzen erabili duzuen teknika, zer egin duzuen lehenago, zer beranduago, izan dituzuen arazoak eta nola konpondu dituzuen... (gutxienez 100 hitz)
  • azalpenak izan behar ditu gutxienez 3 esteka