2009/02/24

Hauteskundeak datoz


Dakizuenez igande honetan hauteskundeak izango ditugu, eta datorren astelehenan egunkari guztietan grafikoak, estadistikak eta bar ikusteko aukera izango dugu. Zihur aski denek esango dute irabazi dutela eta bar.
Beno bada argazkian duzuen irudian aurreko haureskundeetan izandako emaitzak dituzue, 2005ean hain zuzen ere.
Hauek dira, iruzkin baten bidez erantzun behar dituzuen galderak:

a) zenbat izan zen boto zurien ehunekoa?
b) zenbat boto behar ziren gehiengo absolutoa lortzeko?
c) osatu 2 konbinaketa posible lehendakaritza ezberdinak lortzeko. Azaldu konbinaketa horien ordezkaritza ehunekoetan.
(adibidez:FRren lehendakaritza, FR+POUM %54eko ordezkaritzarekin)

2009/02/18

Bideoaren Grabaketa



A ze nolako egun polita pasa genuen aurreko igandean! Parte hartu genuen guztioi eskertu beharko banizue, ez nuke berehala bukatuko, asko eta asko izan baitzineten bideoklipean partehartzeko ikastolara goizez zein arratsaldez hurbildu zinetenak. Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Joseba Beloki, Irule taldea, Bilarreko Toño, Julen Zulaika eta nola ez, ikasle, guraso eta hainbat irakasleri ere ESKERRIK ASKO. Ez dugu egun hau berehalakoan ahaztuko.

No será fácil olvidar un día tan bonito como el que pudimos disfrutar el pasado domingo. Necesitaría muchas lineas para agradeceros a todos vuestra participación, paciencia y colaboración. Empezando por Pirritx, Porrotx y Marimotots, Joseba Beloki, el grupo Irule, Toño, Julen Zulaika y como no, alumn@s, padres/madres y profesor@s, MUCHAS GRACIAS. Gracias a tod@s vosotr@s pudimos disfrutar de un día que quedará para siempre en nuestro recuerdo. Seguro que el esfuerzo habrá merecido la pena.

2009/02/17

Lauzak ikastolako patioan


Demagun ikastolako patioan lauzak jarri nahi ditugula, horrela gure irudia google earth-en askoz ere ederragoa izango da ;-)
Jakinda 50 metroko luzera daukala eta 20 metroko zabalera, zenbat lauzak beharko genituzke eta zenbat kostatuko litzaiguke hurrengo kasuetan?

a) lauzak 16 cmkoak 30 euro kutxa (10 lauza)
b) lauzak 20 cmkoak 35 euro kutxa (10 lauza)
c) lauzak 30 cmkoak 40 euro kutxa (10 lauza)
d) lauzak 40 cmkoak 50 euro kutxa (10 lauza)

erantzuna mateko jarri hemen iruzkin bat.

2009/02/16

DBH 2, picasa-rekin hasten


Beno hau da gure aste hontetako lana: beste bi fotomontai egin behar dituzue, eta gero albumweb bat sortu picasaren bitartez, zuen blogetan txertatzeko. Albuman hasierako irudiak eta montaiak gordeko dituzue, eta txertatu ahal izateko, "público" bezala jarri behar duzue. Gero sarrera honen iruzkin batetann jarri zuen blogaren sarreraren esteka (ez estekatu blog osoa)

2009/02/12

DBH 3: I wanna be a Rock star



Hori da egin behar dena, hartu gustoko dituzuen abestiak, nahaztu audacity programa erabiliz, zuen wegunean enbotatu eta hemen jarri esteka...

Animo

2009/02/10

Kalkulo orriak: ariketa


Hona hemen gure hurrengo ariketa, google docs-en egingo dugu; gero partekatu nirekin eta txertatu hemen iruzkin bat estekarekin....

Aurrera.

2009/02/09

DBH 2: fotomontaia


Jarri hemen zuen zuen fotomontaien estekak.
Gogoratu:

gutxienez bi geruza izan behar ditu
gutxienez filtro bat erabili behar duzue

ea zerbait polita ateratzen den...

2009/02/05

DBH 4: gure lehengo bideoak


Hemen ditugu gure lehendabiziko bideoak....

jarri hemen zuen lanen estekak

2009/02/02

dbh2: delicious lantzen



beno, delicious gure gogokoak gordetzeko tresna bat bada ere, klasean ematen dizkigun beste erabilpenak jorratu ditugu; hau da gure markadoreak partekatzea, sare bat sortzea eta gure gogokoen jarioa gure blogetan sartzea. Hauek dira aste honetako eginbeharrak:

1.- Gehitu klasekide guztiak zuen sarera (add to my network)
2.- Gai bat hartu eta erabili delicious horren inguruko informazioa bilatzeko. Aurkitutako 10 gune markatu (save), etiketak ondo jarriz (tags)
3.- Zuen gogokoen jarioa (RSS) sartu zuen bloggetan (diseño>feed)

bukatzen duzuenean, jarri hemen iruzkin bat zuen blogak estekatuz...

epea otsailak 9