2009/03/31

animazioak sortzen Gimp-aren bidez


ikusi dugunez erabili dezakegu Gimp programa animazioak egiteko. Gogoratu, horretarako animazioa "Frame"etan antolatuko dugu, frame bakoitza bere geruzan eta orden logiko batean ordenaturik.

Gero XCF formatuan gorde eta gero, GIF formatuan gordeko dugu, bertan animazio aukera hautatuko duzue.

ea, estekatu hemen zuen animazioen sarrerak.... ea zerbait polita egiten dugun...

2009/03/27

Pisua bilatzen


Beno etxe bat erosi behar duzue, bilatu interneten 4 pisuen prezioa eta gorde pisu hoien esteka.
Demagun zuen soldata 2000 eurokoa dela; kontuan izanda %20 inpostuetan ordaindu behar dela eta gelditzen denaren (adi) %10 aurreztea lortzen duzuela. Zenbat hilabete beharko zeninituzke pisu horiek erosteko? Kalkuloak egiteko kalkulo-orri bat erabili, bertan jarri pisuen iragarkien esteka, eta emaitzak eta orriaren esteka jarri hemen iruzkin baten didez. Jarraitu eredu hau:

kaixo hemen dago nire kalkulo orria, eta hauek dira pisuen prezioak eta ordaintzeko epeak:
  • a) 100.000 euroko pisua 15 urte eta 4 hilabete
  • b) 130.000 euroko pisua 20 urte eta 7 hilabete

2009/03/24

Etxeko kontuak

Krisialdian gaudela diote komunikabideetan, eta halaxe da zeren zuen lantegian astelehenean ez bueltatzeko esan dizuete.
Beraz langabezian gelditu zarete, eta beste lan bat aurkitzeko aukera gutxi... eskerrak behintzat 10.000 euro aurreztuak dituzuela egoerari aurre egiteko. Horretaz aparte langabezia kobratzeko eskubidea daukazue 12 hilabetez zure aurreko soldataren %80 kobratzeko aukera daukazue.
Baina beno, kotxeko kredituaren 10 epe 200 euroko falta zaizkizu ordaintzeko eta beste aldetik iaz pisu batean sartu zineten eta hipoteka ez da txikia, hilabetero 900 euro ordaindu behar duzue hurrengo 20 urteak.
Beste aldetik haeuk dira hilabetero dituzuen gastu finkoak:
  • telefonoa: 20 euro
  • interneta: 40 euro
  • kotxeko gasolina: 150 euro
  • janaria: 200 euro
  • ura: 10 euro
  • argindarra: 20 euro
  • gasa: 20 euro
  • beste gastuak (arropa, ...) 30 euro
  • extrak (afariak, zinea, antzerkia, ....) 30 euro
Jakinda zuen soldata 1000 eurokoa zela eta gastuak datorren hilabetik hasita, noiz arte egon zaitezke beste lan bat aurkitu arte? Kalkuloak egiteko googledocs-en kalkulo-orri bat egin, gelditzen zaizuen dirua grafiko baten bidez adierazi. Bukatzen duzuenean orria argitaratu eta iruzkin batetan emaitza (dirua bukatzen den data) eta esteka jarri.

2009/03/23

enfoke kontua


Beno aste honetan argazki batean atal ezberdinak desefokatuko ditugu harreta guk nahi ditugun puntuetara eramateko. Horretarako aukeraketak lausotuko ditugu, aldaketa ez nabarmentzeko. Animo jarri hemen zuen ariketen estekak

kturtle: loreak egiten


ariketa 4: programak galdetzen du zenbat buelta eman behar ditu eta gero lorea marrazten du.
ariketa 5:

2009/03/18

DBH 1, gimp ariketa


Beno jarri hemen zuen aste honetako ariketen sarrerak.
gogoratu:
  • 1.- argazki baten atal bat hautatu eta argazkia horretara murrizku, gero marko beltza ezarri. Hasierako argazkia eta bukaerakoa igo zuen blogetara. Blog sarrera hemen estekatu.
  • 2.- collage. Sortu dokumentu bat 300 x 300 pixel tamaina duena. Ezarri saretea (gidak) 100 pixeletan. Txertatu irudi puxketak 90x90 pixelekoak collage osatu arte. Emaitza jpg bezala gorde eta zuen blogen sarrera berri batera igo. Sarrera hori hemen estekatu.
Animo eta aurrera

2009/03/17

DBH 4: Stopmotion

Hemen duzue Edurne eta Klaudiak egindako lana; stopmotion teknika jarraituz, argazkien bidez pelikula txiki bat osatu dute. Ea gustoko duzuen.
Aquí podeis ver el proyecto de Edurne y Klaudia; siguiendo la técnica de stopmotion han realizado una pelicula por medio de fotografías. Aa ver si os gusta.

2009/03/16

Kristalak lausotzen duen


Gimp programarekin hautaketak lausotzen ikasi dugu gure argazkiak hobetzeko. Hobe ezazu argazkiren bat eta jarri hemen emaitzaren esteka...

kturtle: aste honetako plana

Dordoken antzera poliki-poliki baino aurrera goaz. Aste honetan go, ask, repeat, eta clear aginduak ikasi ditugu, eta honekin batera, aldagaien erabilpena.
Beno jarri hemen aste honetako ariketak, ariketaren izena adieraziz eta zuen web guneetan irudiak igotzen.
ariketa 2: joan 10,10 puntura, inprimatu zure izena eta gero 10 pausuko eskailera modu honetan baina kontuan hartu gehienez 2 forward erabili dezakezuela, beraz bukle bat erabili beharko duzue.
ariketa 3: galdetu zure izena, adina eta egungo urtea eta, inpriamtu goiko-eskerrako iskinan izena eta behean-eskumako iskinan jaio zinen urtean (horretarako kalkulatu beharko duzue).

Animo eta aurrera

2009/03/13

Sukoku moment

Aurreko ariketak bukatu duzuenok, frogatu hau, ea zenbat denbora behar duzue holakoren bat egiteko.




Games at Miniclip.com - Sudoku
Sudoku

Play this free game now!!

2009/03/10

zine txartelak




Estekatu hemen zuen zine txartelak

Xakea


Pertsiako erregea aspertzen zela diote, eta erresumako matematikoak bildu zituela agindu hau ematen: asmatu behar zuten joku berri bat asko aspertzen baitzen. Hilabete batzuk pasa eta gero matematiko batez Xake jokua aurkeztu zion eta erregeari biziki gustatu zitzaion... ah zenbat aukera eta konbinazio ematen zituen joku horrek. Erregeak matematiko saritu nahi zuen eta ea zer nahi zuen galdetu zion. Matematikoak xakearen taula hartuz zera esan zion:horrela
" lehengo laukitxoan gari ale bat jarri, bigarrenean bikoitza, hirugarrenean aurrekoaren bikoitza... eta horrela taula osoa bete arte, hori da nahi dudana...."
Erregeak taula begiratu zuen 8 x 8 laukitxoak zituela ikusita gari gutxi zela iruditu zitzaion hasieran baina...

Hori da zuen gaurko erronka, sortu kalkulo orri bat non kalkulatzen duzuen modu garbi batean zenbat garia izango zen.

Emaitza eta orriaren esteka jarri hemen.

2009/03/09

DBH 2: Gimp ariketa


Beno hona hemen gure gaurko ariketa:
1.- Hartu argazki batzuk (gutxienez 2)
2.- Hautaketa tresnak erabiliz argazki baten zati bat beste geruza berri batera pasa
3.- Argazkiak geruzaka antolatu
4.- Geruzen gardetasuna egokitu montai polit bat egiteko
5.- Argazki baten zatia aukeratu eta zuri beltzera pasatu
6.- Argazkia gorde eta zuen blogetan txertatu
7.- Jarri hemen esteka bat blogen sarrerarekin.

dordoka ikastolan

beno, udaberria gertu daukagunez, dordokak agertu zaizkigu ikastolan. Beno ea lortzen dugun dordoka horiek gure aginduak betearaztea. Hau da aste honetako lana:
1.- Instalatu Kturtle zure ekipoan
2.- Sortu programa bat zure dordokak irudian agertzen den marrazkia egiteko (david jarri beharrean zure izena jarri behar du)
3.- Gorde programa izen honekin: "ariketa 1, zureizena"
4.- Egin argazki bat pantailari (marrazkia osotua dagoenean)
5.- Emailez bidali ariketa eta zuen webgunean igo argazkia atal honetara: informatika/kturtle/ariketa1
6.- jarri hemengo iruzkin batean horren esteka

2009/03/06

Hauteskundeak pasa dira


Beno bada dakizuenez hauteskunteak dagoeneko pasa dira, eta egoera ez dago batere garbi. Hau da egingo duguna datuekin: kalkulo orri bat sortu eta grafikoen bidez adierazi talde guztien eskainoen aldea 2009ko emaitza eta 2005eko emaitzen artean.
Gero orrialdea argitaratu eta estekatu hemen. (bermatu orrialdea publikoa egin duzuela).

2009/03/03

DBH 1: GIMP gure lehendabiziko lanak


Beno, gure lehendabiziko montaiak egiteko prest gaude. Hartu argazki batzu ikastolaren zerbitzaritui eta hondoa ezabatu hautaketa tresnak erabiliz. Bukatuta dituzunean sartu zuen blogetan eta hemengo iruzkin batetan estekatu sarrera hori. Animo

2009/03/02

DBH 2 : Zuen argazki bildumak


Jarraitzen dugu picasarekin jo ta fuego. Hona hemen aste honetako egin beharra:

1.- aukeratu gehienm gustatzen zaizkizuen argazkiak ikastolako zerbitzaritik
2.- sortu album bat picasan "ikastolako argazkiak" izenarekin eta ikastolan kokatu mapan
3.- igo argazkiak albumera
4.- Txertatu albuma zuen blogetan
5.- jarri sarrera honetan zuen albumaren esteka iruzkin baten bidez