2012/05/31

Instalazio elektrikoen txostenak


Formatua aukeratu dezakezue hiru hauen artean:
  • open office dokumentu bat
  • blog sarrera bat
  • gdocs aurkezpen bat
Hona hemen zuen txostenak izan behar dituzten atalak:

1.- Izenburua eta egileak
2.- Proiektuaren definizioa: Zer egin behar da?
3.- Proiektuen hasierako disinuak:
            3.1 Hasierako diseinua unifilarra
            3.2 Hasierako diseinua multifilarra
            3.3 Hasierako diseinu topografikoa
4.- Erabilitako:
             4.1 materialak
             4.2 osagai elektrikoak (kopurua adierazi: 2 konmutadore....)
             4.3 erremintak
5.- Bukaerako diseinua: 3 bistak akotatuak
6.- Bukaerako diseinu elektrikoa: Adierazpen topografiko akotatua
7.- Izandako arazoak eta aurkitutako irtenbideak



2012/05/28

Txostenen gida


Sale bada, hona hemen zuen txostenak izan behar duten atalen zerrenda:

1.- izenburua
2.- taldekideak
3.- proiektuaren deskribapena eta baldintzak: (puntu 0,5)

  • zer egin behar den
  • nola
  • gutxienez esteka bat
4.- erabilitako materialak eta erremintak (puntu 0,5)
  •  zerrendatu erabili dituzue GUZTIAK euskarazko izenak erabiliz
5.- proiektu egiteko prozesua: (puntu 2,5)
  • zerrendatu pausuz pausu egin duzuen guztia
  • gutxienez 400 hitz eta 20 pausu

6.- proiektuaren bukaerako diseinua: (puntu 4)
  • proiektuaren 3 bistak
  • akotazio guztiak jarri berdez.
7.- proiektuaren eskema elektrikoa: (puntu 1,5)
  • kableak nondik nora doazen adierazi:
    •  goitiko bista oinarri bezala hartu
    • korronte negatibo duten kableentzako erabili kolore urdina
    • korronte positibo duten kableentzako erabili kolore gorria

 8.- izandako arazoak eta aurkitutako irteenbideak (puntu 0,5)
 9.- proiektuaren argazkiak (puntu 1)

2012/05/24

Pisu bila

Beno hau da gure aurko lana: etxe bat erosi behar duzue, bilatu interneten 4 pisuen prezioa eta gorde pisu hoien esteka.
Demagun zuen soldata 2000 eurokoa dela; kontuan izanda %20 inpostuetan ordaindu behar dela eta gelditzen denaren (adi) %10 aurreztea lortzen duzuela. Zenbat hilabete beharko zenituzke pisu horiek erosteko? Kalkuloak egiteko kalkulo-orri bat erabili, bertan jarri pisuen iragarkien esteka.

Emaitzak eta orriaren esteka jarri hemen iruzkin baten didez. Jarraitu eredu hau:

"kaixo hemen dago nire kalkulo orria, eta hauek dira pisuen prezioak eta ordaintzeko epeak:
  • a) 100.000 euroko pisua 15 urte eta 4 hilabete
  • b) 130.000 euroko pisua 20 urte eta 7 hilabete"
  • ....
Jakiteko nola jartzen den esteka bat iruzkin batean pista hauek erabili ditzakezu.

2012/05/10

Hurrengo plastika proiektua

Bada hau da hurrengo plastika proiektuaren proposamena: Egin behar duzue zerbait Zea Mais-en "negua joan da ta" abestian oinarrituta. Abestiak atzean gelditzen denari buruz hitz egiten digu; itxaropena, maitasuna, berria dena bizitzeko gogoa.... Aurkitu zure esanai propioa eta lotu plastika lan batekin. Gogoratu librea zarela aukeratzeko erabiliko duzun teknika, baina aurreikusi beharko dituzun materialak....

Egingo duzuna blog sarrera batean isladatu ezer egin baino lehen!!

Animo eta aurrera, ea zerbait polita ateratzen den, eta garrantzitsuena, ea gustora egiten duzun lan

Kalkulo orriak birpasatzen



Bakoitzak aukeratu behar duzue herrialde bat, eta bere izenarekin kalkulo orri bana sortu. Herrialdeak ezin dira errepikatu beraz ados jarri zuen artean.

Interneten hainbat datu bilatu behar dituzte:
  • herrialdearen azala (km2)
  • biztanleria azken 5 urteetan
  • azken hauteskunde prozesuaren emaitzak (3 partidu botatuen boto kopura, eta boto kopuru osoa)

Open-officen kalkulo orri bana sortu eta datu horiek bertan isladatu nahi duzuen formatua emanez.


Formulen bidez kalkulo orriak bistaratu behar ditu hurrengo datuak:
  • herrialdearen dentsitate demografikoa azken bost urte hauetan
  • azken bost urte hauen batazbesteko hazkunde tasa (biztanleria ehuneko zenbat handitzen den urtez urteko batazbestekoa)
  • azken hauteskuntearen partehartzea (kontuan izan ze urtean burutu ziren eta alderatu biztanleriarekin)
  • hauteskundeko emaitzak: partidu bakoitzaren ehunekoa boto kopuru osoarekin alderatuz eta biztanleriarekin alderatuz, adibidez:
Berberetxoaren Aldeko Taldea (BAT):
botoen %13
biztaleriaren %4
  • grafiko bat hauteskundearen emaitzak isladatzeko

Txispun, orrialdea gorde eta maitasun handiz niri bidali epostaz.

Bukatzen ez baduzue etxean egin eta hurrengo klase eguna baino lehen bidali!!

2012/05/04

Land art-ak ikusgai

Hemen daukazue DBH 1eko ikasleak aste santuan egindako land art-en bideoak.

Hemen ikusi dezakezue lan guztien laburpen bat:




Bideo osoak ikusteko bilduma honetara jo dezakezue.