_____________________________________________________________emaitza ezberdinak nahi badituzu, ez egin beti gauza bera
2012/03/30
2012/03/16
Urak eramango dituen marrazkiak egiten.
Jim Denevan arte lan erraldoi hauek egiten ditu, hondartzetako arean, elurran edo basamortuetan marrazten makil baten laguntzarekin.
Lan hauetan garrantzi handikoa da prozesua eta emaitza ondo dokumentatzea, normalean berehala desagertzen baitira. Horretarako argazkiak eta bideoa erabiltzen dira.
Ikusi Peter Donnelly-ren bideo hau lan hauen prozesua ikusi ahal izateko. Fijatu zaitezte nola dagoen grabatuta: kamara ze lekuetan jarri duen, prozesua osoa dagoen edo zatiak kendu dituen...
ea
2012/03/15
Eguzki-gailuak
Sale bada, hemen daukazuen zuen gailuen txostena egiteko atalak eta ebaluatzeko irizpideak:
1.- izenburua eta egileak
2.- Aukeraturako gailuaren deskribapena:
Zer da?
Zertarako bailo du?
Zerez eginda dago?
Nondik hartu dituzue ideiak?
irizpideak: galdera guztiak erantzun, gutxienez 150 hitz, irudi bat eta 3 esteka
3.- Erabilitako materialek eta erremintak
bi zutabeetan antolatu
4.- Eraikitzeko prozesua deskribatu
Hasiera hasieratik emandako pausuak deskribatu. Beharrezkoa denean erabili irudiak eta argazkiak zuen azalpenak argitzeko
irizpideak: galdera guztiak erantzun, gutxienez 400 hitz, 3 irudi eta esteka bat
5.- Proiektuaren diseinua eta sekzioa:
irizpideak: ondo adierazita dago, neurri guztiak ondo akotaturik daude, 2 bista eta sekzio bat gutxienez
6.- Atalen deskribapena:
irizpideak: atal bakoitzentzako erabili argazki bat eta 50 hitz
7.- Taula eta grafiko bat erabiliz adierazi kanpoko tenperatura, barruko tenperatura eta denboraren iragana
8.- Hobetzeko proposamenak:
Listo, txostena bukatua eta argitaratua zuen gelako blogean egon behar du martxoak 21erako, animo eta aurrera.
2012/03/14
Zuen ebaluazioen emaitzak
Aurreko egunean irakasgaia eta irakaslearen lana puntuatzeko aukera izan zenuten, guztion artean klaseko iharduera hobetzeko. Hemen daude batazbestekoak:
- Klaseetan gustora zaude: 7,7
- klasekideek errespetatzen zaituztela sentitzen duzu: 8,21
- irakasleak errespetatzen zaituela sentitzen duzu: 8,01
- zure kezkak adierazteko aukera dagoela sentitzen duzu: 8,15
- klasean egiten dena interesgarria iruditzen zaizu: 7,48
- klasean egiten dena erreza iruditzen zaizu: 6,42
- klasean jorratzen denarekin ados zaude: 7,74
- klasean daramagun erritmoarekin ados zaude: 7,29
- ikasgaia ebaluatzeko moduarekin ados zaude: 7,43
- orokorrean, zer nota jarriko zenioke irakasleari?: 7,19
Mila esker parte hartzeagatik eta kontuan izango ditut proposatu dituzuen hobekuntzak.
2012/03/09
Land art
Lehenengo gizakiak jada arte mota hau praktikan jartzen dute beraien kobazuloen paretak margotzen zituztenean
Lan mota honek kontzeptu ezberdinak uztartzen ditu:
Hona hemen adibide interesgarri batzuk:
Eta hemen aurkituko duzue komentatu dizuen Christo eta Jeanne Clauderen inguruko informazioa
Lan mota honek kontzeptu ezberdinak uztartzen ditu:
- natura
- gizakia eta espazioaren arteko harremana
- denbora (lan gehienak berehala desartu edo eraldatzen dira)
- arte lanen inguran dagoen balore komertziala
Hona hemen adibide interesgarri batzuk:
Eta hemen aurkituko duzue komentatu dizuen Christo eta Jeanne Clauderen inguruko informazioa
2012/03/08
Jarriozue nota irakasleari
2. ebaluaketa pasa da eta zuen notak jarrita daude jada.
Orain zuei tokatzen zaizue nire lanari eta klasean ikusten dugunari nota jartzea, animo:
Subscribe to:
Posts (Atom)