2011/10/27

Kuadro baten hausnarketa:

Lehenik eta behin ikasi beharko dugu nola eiten den koadro baten hausnarketa, horretarako arlo ezberdinetan erreparatuko dugu:
  1. testu ingurua
  2. teknika
  3. euskarria
  4. estiloa eta banaketa
  5. edukiera, adierazten duena

Adibide bezala fijatu zaitezte koadro honetan eta ikusi bideoan nola egiten den honen hausnarketa:

2011/10/21

Plastikako lehengo lanak


DBH 1eko ikasleak plastikako lehengo lanak burutu dituzte. Hemen ikusi dezakezue libreki sortu dutena, gustuko al dituzue??

2011/10/20

DBH 3 mate azterketa prestatzeko

Ostiralean azterketa daukagunez, hemen jartzen dizkizuet birpasatzeko balioko zaizkizuen ariketa batzuk eta klasean egin ditugun ariketen emaitzak.




Animo eta aurrera!!!!

2011/10/19

Frida Kahlo


Plastikan  Frida Kahlo margolariaren inguruan egingo ditugun hurrengo proiektuak.

Lanarekin hasteko berari buruz egin zen pelikula ikusiko dugu. Ikastolako plastika klase orduak ez "galtzeko" etxean ikusiko duzue.




Hemen aurkitu dezakezue pelikula. Deskargatu ahal izateko itxaron apur bat eta egin klik "regular download" jartzen duen botoian. (ikusi irudia)

Beraz, gogoratu:
  • pelikula edo dokumentala etxean ikusi behar duzue
  • epea pelikula/dokumentala ikusita izateko urriak 28

2011/10/17

mate azterketa pretatzeko ariketak, DBH 2


Kaixo DBH 2, hona hemen autoebaluazioarako balioko zaizkizuen ariketa batzuk, animo eta asko ikasi biharko azterketarako:





2011/10/14

Baratza negurako prestatzen


Ikastolako baratza negurako prestatzen hasi gara

Aurtengo DBH 4ko ikasleak lekukoa hartu dute eta prestakuntzaz arduratu dira.
Beti lez hau izan da jarraitu dugun prozedura:

  1. egin beharrekoak identifikatu eta zerrendatu ditugu
  2. ardurak banatu ditugu guztion artean
  3. Gero esparrua prestratu dugu, horretarako alde batetik lurra eskobatu dugu eta bestetik kupeletatik landare zaharrak kendu ditugu berriei lekua uzteko. Landare zaharrak konpostera bota ditugu, haiekin berriro lurra lortzeko gure zizareen bidez. Beste aldetik lurraren goiko aldea nahastu dugu konpost apur batekin.
  4. Landare berriak banatu eta landatu ditugu. Honetarako kontuan izan dugu landare bakoitzak duen espazio eskakizunak. Landatu ditugu: alkatxofak, porruak, tipulak, erremolatxak, eskarolak, ziazerbak,....
  5. Bi pertsona prozesu osoa argazkien bidez dokumentatzeaz arduratu dira. Argazki hauek denbora errealean partekatzen zituzten klasekide guztiekin
  6. Argazkiaz lagundutaz, beste bi lagun blog sarrera bat egiten zuten beraien gelako blogean.
  7. Bukatzeko dena jaso eta landare berriak ondo ondo ureztatu ditugu.



Matematika birpasu ariketak


Hemen daude DBH 2ko ikasleak asmatutako ariketak.

Aurkitu erantzun  guztiak eta jarri iruzkin batean, animo!!!!

Dena den azterketan hauek baino askoz errezagoak izango dira.... edo ez?

2011/10/11

Plastikan lanean

Aurten, plastikan, lan batzuk eginten ari gara. Bakoitzak berea aukeratu du: kotxe bat, marrazkiak, botilez egindako monedero bat, bideoak, txotxez egindako eraikuntzak, paperrezko eifel dorrea... eta guzti hau euskalmusikaren erritmoan.
Lau aste emango ditugu honetan eta gero aurkezpena egingo dugu.... emaitzak erakutsiko dizkizuegu

Este año, en plastica, estamos haciendo unos trabajos. Cada uno a elegido el suyo: un coche, dibujos, una cartera hecha con botellas, videos, edificios hechos con palillos, la torre eifel de papel...y todo esto al ritmo de la euskal musika.
Hemos estado 4 semanas creandolo y luego lo vamos a presentar.... ya veréis que bien nos ha quedado todo.
 
Egilea: Ane


   

2011/10/10

Nola jarri esteka bat iruzkin batean


Dakizuenez, blogger-ek ez dauka estekak jartzeko aukerarik iruzkinak jartzeko editorean.

Dena den ez da zaila hau egitea HTML kodea erabiltzen badugu:


Hau da idatzi behar dena esteka bat lortzeko:
<a href="http://davidentxokoa.blogspot.com">Daviden bloga</a>







Zubi baskulagarria

Helburua: 

  • Zubi baskulagarri bat eraikiko dugu gure ibaiaren bainean, horrela kotzeak pasatzeaz aparte, belaontziak ere pasa ahalko dira.

Baldintzak:
  •  proiektu osoaren neurriak 300x200x150 baino txikiagoak izango dira
  • zubiaren mugimendua motor baten bidez eraginda egongo da
  • hasiera batean mugimendua zirkuitu kommutatu baten bidez kontrolatua egongo bada ere, proiektua entregatzeko orduan, dena automatikoki funtzionatuko du, hau da, errele bat eta lasterketa bukaerak erabiliz.
  • zubia astiro mugituko da
  • prozesu osoa txosten batean dokumentatuko dugu
  • itxura eta piezen arteko lotura kontuan izango da



Proiektueikin hasierako pausuak: 

Hasi proiektua nolakoa izango den pentsatzen.
  1. Zirriborroak egin eta adostu zuen taldean 
  2. Proiektuen biztak marraztu eta akotatu 
  3. Ordenagailura pasa zuen diseinua, googledraw tresna erabiliz, bista baikotzarako marrazki desberdin bat erabili 
  4. Diseinu bukatu eta gero proiektuaren despiezea marraztu beste marrazki batean.
  5. Marrazkien estekak hemen jarri formatu hau erabiliz: 
"kaixo Maider eta Ana gara eta hemen dituzue gure proiektuen diseinuaren bistak:

goitiko bista
aurretiko bista
albotiko bista
despiezea

ea gustoko dituzuen"

2011/10/06

Bideogintza: Gazteen Aisia



Klasean gazteen aisiaren inguruko bideoak egin ditugu, horretarako bakotizak asteburu batean bere telefonoa erabiliz, 4 bideo labur grabatu zuen. Gero fitxategiak partekatu geniutuen eta bakoitxak bere muntaia egin du Kdenlive programa erabiliz Youtubera igo eta gero sarrera honen iruzkinetan jarriko ditugu muntaien estekak

2011/10/05

Auzokide berriak


Gure herriak aldatzen ari dira egunez egun, duel ez horrenbeste ia ia kultura bakarrekoak ginela esan genezake; orain aldiz kultura ezberdinen arteko harremanak sortzen dira egunero ogia erostera goazenean edo ludotekan gaudenean.

Gatazkeen konponketa, arrazakeria, bazterketa eta beste kontu batzuk jorratzeko aitzakiarekin komiki bat erabiliko dugu. Horretarako lehendabiziko pausua izango da komikia arretaz irakurtzea... eta gero, gerokoa.

Komikia osoa irakurri dezakezue HEMEN


2011/10/04

Software askea: handitzen handitzen...



Badira urte batzuk IBMek Software Askearen aldeko apostua egin zuenetik.
Iragarki honetan IBMekoek azaltzen digute Software askearen alderdi interesgarri batzuk, ume baten irudia erabiltzen filosofia hau irudikatzeko.


Bideo ikusi eta gero erantzun ondo argudiatuz hurrengo galdereei:

1.- Zergatik erabiltzen dute ume baten irudia?

2.- Zer esan nahi du umea hazten ari dela?

3.- Zeintzuk dira iragarkian aipatzen diren baloreak? Lotua al daude Software askearekin? Zergatik?

4.- Nor da "Speak your mind, don't back now" esaten duen pertsonaia?



EBALUATZEKO IRIZPIDEAK:

1.- Erantzunak ondo argudiatuak daude
2.- Erantzunetan estekak erabili dira azaldutakoa indartzeko.
3.- Informazioa modu egokian eta ganoraz bilatu da.



Hemen aurki dezakezue IBMren apostuaren aldeko informazio gehiago

2011/10/03

Pixton: komikiak egiteko tresna bat

Hemen aurkezten dizuet komikiak egiteko tresna interesgarri bat.
Gogoratu tresna bat beterik ez dela, komiki bat egiteko orduan garrantzitsuena da ZERBAIT ADIERAZTEA, eta horretarako gidoia pentsatzea ezinbestekoa izango dugu.