2008/10/30

DBH 4: infor tailerra

Oso ongi iragarkiekin bukatu eta gero honekin jarraituko dugu:

1.- prestatu dituzuen elkarrizketak grabatu eta igo. Honetarako gelditu beharko duzue aukeratu duzuen pertsonarekin, eta grabatzeko gailu bat erabili (telefonoa, kaseta,...)
2.- euskaljakintzaren web gunean agertzen diren ipunak entzun eta aukeratu gehien gustatzen zaizuna. Ahozkeran eta doinuan fija zaitez. Jarri zure iruzkinan zein aukeratu duzun eta zergatik.
3.- Aukeratu testu bat grabatzeko, hemendik edo nahi duzun lekutik baina euskaraz.
4.- Irakurri aukeratu duzun testua zuretzako pare bat aldiz ea dena ulertzen duzun. Bestelakoan erabili hiztegiren bat.
5.- Gero grabaketa bat egin eta entzun ea zer hobe daiteken ikusten.
6.- Hasi grabaketak egiten bilatzen duzun emaitza lortu arte.
7.- Grabaketa igo eta jarri hemen zure esteka.

animo eta aurrera

2008/10/28

DBH 1: AURRERA GURE BLOGAK!!!

Jarraitzen dugu gure blogeei kaña ematen...

Hau da aste honetan egin behar duzuen lana:
1.- Zuen klasekideen "blogroll"a osatu.
2.- Klaseko egutegia txertatu alboko barran.
3.- Blog honetan dagoen inkesta bete.
4.- Sarrera bat egin errezeta bat azaltzen. Gutxienez 100 hitz, 5 argazki eta 5 esteka.
5.- Bukatzen duzuenean jarri iruzkin bat hemen.

Animo eta aurrera

2008/10/23

informatika gela mugikorra

DBHn informatika gela ederra badugu ere, aste honetatik aurrera bigarren gela bat izango dugu. Ez, ez dugu gela berri bat eraiki. Gertatzen dena da ordenagailu portatilak lortu ditugula. Orain posible dugu nahi dugun momentuan gure betiko gela informatika gela bihurtu. Hemen dituzue esate baterako DBH 3ko ikasleak bakoitza bere ordenagailuarekin lanean.
Aunque tengamos una magnífica sala de informática, hemos decidido crear una nueva a partir de esta semana. Tenemos la ocasión de contar con ordenadores portátiles con los cuales podemos convertir nuestra aula en una nueva sala de informática en el momento en que queramos. Aquí veis a los de DBH3 trabajando en clase con sus portátiles.

DBH 3: genero indarkeria...


































Hona hemen genero indarkeriaren aurkako DBH 3koen lanak, oraindik ez daude denak baina egongo dira...

ea gustoko dituzuen:

DBH 4: podcasting....

"la fuga"ko taldekideak bezain famatuak izan nahi duzue?? Hori eginda dago...
Jada ditugu gure lehendabiziko grabaketak prest, oraingoan argitaratzeko garaia heldu zaigu.
Hemen sortu dezakezue kontu bat, eta bertan hasi zuen grabaketak igotzen. Gero zuen web gunetara pasa eta listo, erreza ezta??
den dena eginda duzuenean, eskegi hemen iruzkin bat zuen webgunearen estekarekin.
Epea iragarkiak argitaratuak egoteko: urriak 30

2008/10/21

DBH 1: aurrera gure blogak

Beno bada, jarratuko dugu gure blogekin. Jada sarrera bat egin dugu eta agazkiak txertatzen badakigu. Oraingo honetan hau da egin behar duzuena:
1.- Jarri ikastolako logoa, ikastolako blogarekin lotua.
2.- Harpidetzeko botoia gehitu zuen blogetan.
3.- Ikesta bat sortu nahi duzuen gaiaren inguruan.
4.- Sarrera libre bat egin, gutxienez 100 hitz idatziz eta estekak erabiliz.
5.- Dena bukatua daukazuenean jarri iruzkin bat hemen bukatu duzuela esanez.

2008/10/14

DBH3: zatikiekin jolasean


Beno, oraingo honetan zatikiak errepasatuko ditugu eta hori egiteko Kbruch aplikazio librea erabiliko dugu. Ikusi dezagun zer egin behar den:
1.- Instalatu aplikazioa ordenagailuan (ez balego); horretarako: aplications>gehitu>kbruch
2.- Jarri 2 zatikiekin, 20 maxden eta alloperationsmixed.
3.- hasi ariketak egiten; gure helburua izango da gutxienez 20 ariketa ongi egitea baino gutxienez %60ak asmatzen. Oso gaizki hasi bazara reset botoia sakatuz leheneratu dezaketu dena.
4.- lortzen duzunean deitu irakasleari.

2008/10/10

DBH 3: tempus fugit

Beno, jada prest izan behar dituzue zuen kalkulo orriak eta orain frogatzeko garaia ailegatu zaizue...
Orduan; hemen dituzue Hotel ariketaren datu berriak, egokitu zuen kalkulo orriak eta emaitza atera. 2 minutu pasa baino lehen, iruzkin bat jarri sarrera honetan emaitzarekin eta gorde zuen kalkulo orriak datu berriekin. Zihurtatu dokumentua nirekin partekatua daukazuela.
Hau izango da ebaluaketa honen nota bat.

Hona hemen behar ditugun datuak:

  • * jario murriztatzaile baten prezioa: 60 euro
  • * hotelak 200 gela ditu
  • * uraren kontsumoa: egunean iturria irekita dago 10 ordu.
  • * uraren kostea: 2 euro metro kubikoa
  • * jarioa: 20 litro minutero
  • * jarioa murriztua: 18 litro minutero
  • * zenbat denbora behar dugu egindako inbertsioa errekuperatzeko???

Eta hona hemen ebaluatzeko irizpideak:
  • kalkulo orria sortua eta landua (3 puntu)
  • nirekin partekatua (2 puntu)
  • formulak ongi (3 puntu)
  • emaitza ongi (2 puntu)
Bukatzen duzuenean kalkulo orria argitaratu eta HTML kodea hartuz txertatu zuen web gunean.

Eta hurrengo egunean... google sites, hasi trasteatzen...

2008/10/09

DBH 3: genero indarkeria irudietan

Aurreko egunetan genero indakeria jorratzen egon zarete ikastola; oraingoan ikasitakoa adierazten sailatuko gara. Hau da egin go duguna:
Zuetariko bakoitzak Gimp programa erabiliz collage bat egingo du.
Tamaina 24 x 18 zentimetrotakoa eta erresoluzia 300 ppp.
Collage egiteko zuen argazki propioak erabili dezakezue edo internetatik hartutako Creative Commons lizentzia duten irudiak. Adi honekin eta gogoratu lizenzia errespetatzeko egilearen izena aipatu behar dela, beraz ez galdu informazio hori.

2008/10/07

DBH 1: blogosferan murgiltzen


Kaixo, jada ditugu gure blog berriak orain sua eta kea aterako diegu.
Hau da aste honetan egin behar duzuena:
  • 1. sortu aurkezpen bat taldeka ingeleseko lana egiteko. Taldekide guztiak, ortzi eta nik neuk partekatuak egon behar gara.
  • 2. egin sarrera bat zuen blogan eta zuhatzako gorabeherak idatzi. Gutxienez argazki bat egin.
  • 3. bidali eposta bat niri zuen blogen url-a ematen.

2008/10/02

DBH 3: the gimp


kaixo guztioi, aurreko asteko etxeko lanak bidali didazue (batzuk), bada garaia orduan argitaratzeko zuen web guneetan. Beraz hau duzue, gaurko lehenengo lana.
Bukatzen duzuenean... jarraituko dugu lanean The Gimp programarekin, geruzak, eta hautaketak; horretarako dokumentu berri batean (800x 600 pixel duena) aukeratu fondo polit bat eta pertsonai bat (bilatu biak interneten), jarri geruza ezbedinetan eta sortu animazio bat egiteko 30 jpg irudi, non gure pertsonaia mugitzen da fondotik.
ele, ea duela urte batzuk egindako lana hobetzen duzuen.