2008/12/18

ZERNOLA OLINPIADAK

DBH 1 eta 2ko ikasleak ZERNOLA OLINPIADAN parte hartzen ari gara eta emaitza onak lortu ditugu. Eukal Herriko 30 ikastola ingurure artean DBH 1ekoak hirugarren gaude sailkapenean eta DBH 2koak bosgarren. Lau frogaz osaturiko lehiaketa da eta dagoeneko bi egin ditugu.
Lehenengo froga Ilargiari buruzkoa izan zen (Nolakoa izango litzateke Lurra ilargirik ez balego?) eta bigarren forga aldiz telebistaren ingurukoa izan da (Telebista itzaliko dela esan dute telbistan), eta bertan LTD (TDT) zer den azaltzea tokatu zaigu. Hemen dituzue DBH1 eta DBH2k aurkeztutako bideoak, ea gustuko dituzuen...

DBH 1


DBH 2


L@s alumn@s de DBH1 y DBH2 participamos en el concurso científico ZERNOLA OLINPIADAK y no lo estamos haciendo nada mal, ya que vamos terceros (DBH1) y quintos (DBH2) en la clasificación general después de haber completado dos pruebas de cuatro. La primera prueba fue sobre la luna y esta segunda prueba ha sido sobre la televisión (la TDT). Aquí tenéis los videos que hemos presentado para esta prueba.

DBH 3: Goazen Parisera


Hurrengo ariketa egiteko google maps web aplikazioa erabiliko dugu. Parisera joango gara. Horretarako 10 eguneko bidaia planifikatu behar duzue, nondik joango zarete? non egingo duzue lo? ze leku ikusiko dituzue? Prestatu zuen proiektuak, mapa batean isladatu, gero zuen webguneetan txertatu eta jarri hemen esteka.... erreza ezta? Epea: urtarrilak 8rako eginda egon behar du.
Gogoratu: bidaia ikastolatik hasi behar duzue, 10 etapak tamaina antzerako izan behar dute, lo egiteko lekuak etiketiketatu behar dituzue.

2008/12/17

DBH 1: ZERNOLA OLINPIADAK

Beno bada, hemen dago gure lana, ondo gelditu da ezta?

2008/12/15

DBH 4: irratsaioak


Gabonetako irratsaioa:


osteguna baino lehen, jarri hemen zuen irratsaioen estekak:

- psss...! zer esan nahi du zehazki "osteguna baino lehen"???
- ba hori, asteazkenean epea bukatzen dela !!!!

DBH 4: aurtengo azken lantxoa

Hor doa aurtengo azken lantxoa, gabonak datoz beraz gai hori hartua eginzazue aurkezpen batana zuen googledocs-en eta igo zuen web guneetara. Bukatzen duzuenan estekatu hemengo iruzkin baten bidez.

2008/12/10

araba euskarazeko abestia

Durangoko Azokan presentzia nabaria izan dugu aurten. Alde batetik gure ipuina eta puzleak jartzeko aukera eman digu Brixton Recordsek eta bestetik Pirritx, Porrotx eta Marimototsek atera duten "Piratak" CD berrian gure abestia atera da. Oso abesti alaia da eta horregatik hemen daukazue entzuteko aukera. Hala ere esan beharra daukagu Pirritx, Porrotx eta Marimototsen CD berria oso ona dela eta gure abestiaren inguruan egin duten marrazkia zoragarria benetan. Gabonetarako opari polita, egia esan...





Este año hemos tenido una presencia bastante notoria en la Azoka de Durango. Por una parte Brixton Records nos dejó sitio en su stand para promocionar nuestro cuento y los puzles y por otro lado Pirritx, Porrotx eta Marimotots han incluido nuestra canción en su nuevo CD "Piratak". Aquí tenéis la ocasión de escuchar nuestro "Araba Saltoka", qué canción más alegre nos han hecho. La verdad es que todo el CD es buenísimo y el dibujo que ilustra nuestra canción es muy muy bonito. Un buen regalo para navidades...

2008/12/09

DBH 3: pizza


Pizza bat egin behar duzue.
Lehendabizi bilatu errezetak eta aukeratu gehien gustatzen zaizuena. Gutxienez 10 osagai erabili behar duzue.
Gero hemen bilatu zuen osagaiak eta prezioak idatzi

Google docs erabiliz, kalkulo orri bat ireki "pizza" izenarekin. Azaldu goiko aldean zelan egiten den, eta gero formulak erabiliz kalkulatu zenbat kostatuko litzaizueke pizza bat egitea. Ondoan adierazi zenbat kostatuko litzaizueke 5 pizza egitea.
Bukatzen duzuenean enbotatu zuen web gubean "matematika bizitzarako-2. ebaluaketa-pizza" atalean eta esteka sarrera honen iruzkin batean jarri. Epea, abenduak 16

2008/12/04

DBH 4ko ipuinak






Gure DBH 4ko ikasleak audioak grabatzen ikasten ari dira eta ipuin hauek aurkezten dizkigute.
Ea gustuko dituzuen:

Josune

Edurne

Nerea

Pablo:

Joseba:


eta super klaudia



L@s alumn@s de DBH 4 están aprendiendo a hacer grabaciones de audio y nos presentan estos cuentos que han grabado. A ver si os gustan.

2008/12/03

sanbizente.ning: Iritzia eman, Opina

Bada martxan jarri dugu ikastolako giza-sarea, gure eztabaida gunea. Bertan guztion iritziak isladatzeko aukera izateaz aparte, argazkiak, bideoak eta musika ere partekatu dezakegu. Anima zaitezte, ea poliki poliki guztion artean edukieraz betetzen dugun. Sartzeko egin klik alboan aurkituko duzuen botoian.


san bizente ikastola bisitatu

Ya hemos puesto en marcha la red social (virtual) de la ikastola, nuestro txoko para el debate. En él podéis dar vuestras opiniones, compartir fotos, videos, música... Animáos y a ver si poco a poco lo llenamos de contenido entre tod@s. Para entrar haced clic en el botón que encontraréis en la barra lateral.

2008/12/01

NING, gure sarea sortzen

Hemen aurkituko duzue gure sarea izango dena. Bertan zuen lanak argitaratu ahal izango dituzue eta horretaz aparte, argazkiak eta bideoak partekatu, eta eztabaida guneak sortuko ditugu.

Sartzeko hemen

Hasteko hau da egin behar duzuena:
1. harpidetu
2. zuen gelako bazkidetza egin
3. zuen orrian estekatu zuen web/blogak testu kutxa erabiliz
4. zuen blogetan sarrera bat egin ongietorria ematen.
5. zuen gelako taldeko foroan eztabaida bat hasi interesatzen zaizuen gai baten inguruan. Sarrera gutxienez argazki eta esteka bat izan behar ditu.
6. Zuen klasekideak hasten dituzten elkarrizketeetan parte hartu zure iritzia ematen, ondo argudiatuz eta estekak gehituz
7. Gehitu gustoko duzuen argazki eta bideoren bat.