2009/01/29

DBH 3: Programazioa


Hurrengo egunerako bukatu behar dira klasean hasitako programak:

1.- hiru notak eskatu eta batazbestekoa kalkulatzen duena

2.- zehaztu gabeko nota kopuru baten batazbestekoa kalkultzen duena

gogoratu hurrengo egunerako eginda eta bidalita egon behar dutela...

aio

2009/01/27

matematika bizitzarako: herrialdeak


Beno, dakizuenez munduan badira ezberdintasun handiak herrialdeen artean. Egin dezagun kalkulo batzuk irudikatzeko alde hauek... bada kontzeptu bat errenta perkapita izenena duena; hau da, zenbat irabazten duen batazbesteko biztanle batek urte batean. Hemen azken hiru urte hauetako errenta perkapitak ikusi dezakezue. Sale bada, hau alkulatu behar duzuena:

1.- demagun 1000 euro dituzuela...
1.1.- zenbat dolar dira? euro/dolar
1.2.- zenbat denbora bizi daiteke diru horrekin Españan?
1.3.- zenbat denbora bizi daiteke diru horrekin Luxenburgon?
1.4.- zenbat denbora bizi daiteke diru horrekin Rumanian?
1.5.- zenbat denbora bizi daiteke diru horrekin Argentinan?
1.6.- zenbat denbora bizi daiteke diru horrekin Pakistanen?
1.7.- zenbat denbora bizi daiteke diru horrekin Burundin?

kalkuloak egiteko erabili kalkulo orri bat, gero argitaratu zuen web guneetan eta jarri hemen emaitzak (idatziz) eta esteka

2009/01/26

delicious


Hona hemen gure gaurko menua, goxo goxoa. Delicious kontuak ireki eta gero, markatu ikastolako irakasleen blogak eta egin sarrera bat zuen blogetan delicious zer den azaltzen. Bukatzen duzuenean jarri hemen zuen estekak. Animo eta aurrera.

Qcad: ariketak...



Jarrai dezagun ariketekin, animo hauek azkenak izango direla eta...
Bukatzen duzuenean bidali fitxategiak epostaz izenburu hauekin: ariketa5, ariketa6, eta ariketa7

2009/01/15

Qcad: ariketak



Hemen dituzue beste marrazki batzuk, atera pieza hauen bista diedrikoak, marraztu Qcad-en eta bidali emaitzak epostaz.
Animo eta aurrera!!

2009/01/13

DBH 3: Tube map


kaixo, Hemen daukazue hurrengo ariketa. Londresen gaude eta metroa erabili nahi dugu hainbat ibilbide egiteko. Mapa ikusita aukera asko daudela konturatuko zarete, beraz biderik azkarrenak bilatzea izango da gure helburua; horretarako kontutan hartu:
1.- geltoki batetik hurrengora joateko batazbesteko denbora: 2 min
2.- lineaz aldatzeko (ibili gabe) eta hurrengo metra hartzeko: 5 min
3.- lineaz aldatzeko tranbordoa egiten (ibiltzen): 10 min

Sale bada kalkulatu orduan hurrengo ibilbideak eta bete galdetegia:

Kingsbury (Jubilee) - Borough (Northern)
Greenford (Central) - Victoria (Victoria)
Kilburn (Jubilee) - Royal Oak (Hammersmith)
Elm park (District) - Green park (Victoria)
Richmond (Distric) - Warren street (victoria)

Bukaeran gogoratu enviar botoia sakatzea... Animo eta aurrera!!

2009/01/12

DBH 2: google reader erabiltzen


Ieupa lagunak, hona hemen gure hurrengo erronka: google reader.
Hasteko jarraitu klasean eman ditugun urratsak eta gutxienez 10 jario gehitu; horien artean egunkariak, blogak, musika, kirola eta zinea aurkitu behar dira.
Bukatzen duzuenean pantailaren argazki bat egin eta argitaratu zuen blogetan; gero esteka jarri hemen, iruzkin baten bidez... Animo ta aurrera.

DBH 4: QCaD erabiltzen hasten


Gure lehenengo marrazkiak, beno bada hona hemen ariketatxo bat Qcad erabiltzen hasteko, marraztu figuta honen bistak kontuan hartuz eskaloiaren altuera 10 unitatekoa dela eta zabalera 40 unitatekoa. bukatzen duzuenenan bidali niri epostaz. Epea 09/01/19. Animo ta aurrera

2009/01/08

qbasic instalatu ubuntun



Ea ikusi dezagun nola instalatzen da qbasic programazio hizkuntza gure ekipoetan:

1.- Ireki terminala: Applications > Gehigarriak > terminala
2.- sudo apt-get install dosbox
3.- wget http://download.microsoft.com/download/win95upg/tool_s/1.0/w95/en-us/olddos.exe
4.- Ireki: places > home folder > olddos.exe, kontraboioa eta extract here
5.- olddos karpeta sortu da, aldatu bere izena (kontrabotoia rename) eta jarri qbasic
6.- dosbox
7.- MsDos leihoaren barruan idatzi: mount c /home/ikastola/qbasic/
8.- MsDos leihoaren barruan idatzi: c:
7.- MsDos leihoaren barruan idatzi: qbasic.exe

bukatzen duzuenean jarri hemen iruzkin bat
animo eta aurrera