2008/09/18

DBH 4: infor tailerra


kaixo guztioi; bada hona hemen gure lehendabiziko erronka:

irratsaio bat egingo dugu.

Hasi baino lehen entzun ditzagun adibide batzuk:



hemen dituzue beste batzuk:


Orduan, adibide hauek ikusita, zera da egin behar duguna:
Bikoteka prestatu behar duzue iragarki bat, pelikula bat komentatu, eta elkarrizketa bat.
Gaia: San Bizente Ikastola eta Araba Euskaraz.
Nola Egin:
  1. pentsatu zer egin nahi duzuen
  2. zuen web guneetan sortu Infor tailerra atala eta horren barruan "irratsaioa"
  3. horren barruan sortu 3 atal hauek: iragarkia, elkarrizketa, eta pelikula
  4. atal hoien barruan hurrengo atalak sortu: musika, eta gidoia
  5. Atal guzti hauek sortu eta gero... bete; aukeratu musikak, prestatu gidoiak..
Ele, animo eta aurrera. Epea: irailak 25.
Hurrengo egunerako ekarri kaskuak!!!

2008/09/17

ekipo berrien erregistroa

Hau da ekipo berriak erabili baino lehen bete beharko duzuen galdetegia:


2008/09/16

DBH 1


kaixo guztioi, hau da gure lehendabiziko eguneko lana:
  • sortu zuen kontu berriak
  • aldatu pasahitza
  • kontaktuetan gehitu zuen klasekide guztiak
  • klasekideak taldea sortu
  • bidali eposta bat klasekide guztiei udan egin duzuena kontatzen. Gutxienez 100 hitz.
  • idatzi gutxienez iruzkin bana blog honetan eta ikastolako blogean.
  • epea: irailak 23

DBH 3: mate eguneroko bizitzarako


hona hemen egingo dugun kalkulo orriaren adibidea:



gogoratu:
  1. formatuak garrantzia dauka
  2. gutxienez 10 produktu
  3. prezio errealak erabili, bilatu interneten
  4. guztirako prezioa kalkulatzeko formulak erabili
  5. epea: irailak 19

2008/09/15

informatika DBH 4


Aste honetan "pirates of silicon valley" filmea ikusten hasi gara. Pelikula honetan ordenagailu eta sistema eragileraren garapena azaltzen da.

Honetaz aparte, gaur egun oso famatuak diren, pertsonai batzuen gaztaroa ikusteko aukera ematen digu; batik bat: Bill Gates, Paul Allen, Steve Jobs, Steve Wozniak, Steve Ballmer...

Datorren astean bukatuko dugu ikusten eta beraien biografiari buruzko lan bat egingo dugu.

Aste honetako lana:

egokitu zuen web guneak "ikastola 08/09" esteka eta egitura sortzen. Epea: irailak 22

2008/09/11

DBH2ko eta 3koen lehendabiziko lana

Kaixo guztioi,

Beno bada, ea polili poliki martxan jartzen ditugun gure motorrak.

Hau da gure lehendabiziko asteko lana:

Zuen blogak ireki eta sarrera berri bat egin, non kontatzen duzuen uda honetan egin duzuen zerbait.
Nahi duzuena, oporrak, zuen herriko jaiak, irakurri dituzuen liburu guztiak.. hori bai, hurrengo irizpideak jarraituz:


  1. gutxienez 200 hitz
  2. "korta/pega"rik ez.
  3. gutxienez 4 esteka zuen sarrera aberazteko
  4. sarrerak eduki behar ditu gutxienez 4 argazki.
  5. zuen klasekide guztien oporretako sarreretan gutxienez iruzkin bat egin.
  6. zuen blogean botoi edo esteka bat jarri blog honetan sartu ahal izateko.
  7. epea: irailak 18 DBH 3koentzat eta irailak 22a DBH 2koentzat.
  8. bikaina lortzeko: ea lortzen duzuen zuen iruzkinetan estekak jartzen.
animo eta aurrera

2008/06/06

DBH 1: fotomontaiak

gure DBH 1eko ikasleak Gimp irudi editore librea erabiltzen ikasten ibili dira eta oraien beraien lanaren fruituak aurkezten dizkigute.


Nuestr@s artistas de DBH 1 han estado aprendiendo a usar el editor de imagenes libre Gimp. Ahora nos muestran sus fotomontajes.

2008/06/04

DBH 4: Argazkigintza


DBH 4ko ikasleak argazkiak egiten ibili dira azken bolada honetan baina ez edozein motatako argazkiak ez, beraiek egindako argazki makinekin eta beraiek errebelatutako benetako argazkiak baizik.
Nola egiten da hau? Ba, hurrengo aurkezpenean Iraultzak eta Jabik azaltzen digute nola.

L@s alumn@s de DBH 4 han estado haciendo fotos esta última temporada, pero no os penséis que fotos cualesquiera, no, son fotos sacadas con cámaras construidas por ell@s mism@s y reveladas en clase.
¿Y cómo se hace esto? Pues en la siguiente presentación Iraultza y Javi nos explican cómo.

2008/04/14

DBH 4: London bideo

Oraingo honetan Sandra eta Matxalen dira beraien bideoa erakutsi digutenak, hemen daukazue Londonen gertatutakoaren laburpen txiki bat erritmo bizi batez astea ondo hasteko.

Esta vez son Sandra y Matxalen las que nos enseñan su video de lo sucedido en el viaje a Londres. Qué mejor que un poco de ritmo para empezar bien la semana...

2008/04/09

Be Ubuntu my friend

Dakizuenez ikastolan software askearen aldeko apostua egiten ari gara.
Zuek ere prozesu honetan parte hartu dezakezue eta zuen etxeetan Ubuntu instalatu dezakezue, ez da zaila eta bideo honetan jarraitu dezakezue prozesu guztia....


2008/02/29

ikasleen txokoak: aitor de la villa


Egunon guztioi, Aitor de la Villa (dbh2) naiz "atomo berdea"ren jabea. Blog hau nik egindakoa da eta txapelketa batera apuntatua dago, blog honen gaia informatikako erreportaiak dira: Biografiak, ordenagailu berriak, berri informatikoak... Eta baita ere teknologiakoak: Marie Curieren biografia edo Faraday zientifikoarena. Blog hau, benetan interesgarria da, oso ondo dago ikasteko eta informatikako munduan piska bat hasteko. Sartzen baldin ba zarete ez ahaztu iruzkinak jartzea.

Zera ere esan behar dut, ez dela egon "kopiar-pegar" baizik eta guztia ni egindakoa da. Espero dut gustatzea.

Sartu nahi ba zarete klikatu hemen

Buenos días a todos, mi nombre es Aitor de la Villa (2º ESO) y soy el propietario del blog "atomo berdea". Este blog está hecho por mi y está presentado en un concurso de blogs, los temas oficiales de este blog son la informática: Biografías, ordenadores (tanto hardware como software) y la tecnología: La biografía de Marie Curie o la de Faraday. Este blog es muy interesante, está muy bien para el aprendizaje de la informática . Si os metéis no olvideis agregarme comentarios! También tengo que decir que en este blog no he usado los comandos "copiar-pegar" y todo lo que he publicado a sido creado por mi. Espero que os guste Si os queréis meter por favor clica aquí

2008/02/27

DBH 3, Londonen ikusi nahi duguna

DBH 3 eta 4ko ikasleak gutxi barru Londonera joango gara astebete pasatzera. Informatikan bidaia prestatzen hasi gara eta ikusi nahi ditugun lekuen aurkezpenak egin ditugu.

L@s alumn@s de DBH 3 y 4 nos vamos dentro de poco a Londres a pasar una semana. En informatica hemos preparado estas presentaciones con los lugares que queremos visitar, a ver qué os parecen.

2008/02/26

san bizente telebista 3: hauts magikoak

Jarraitzen dugu DBH 4ko ikasleek eskaintzen dizkiguten stopmotion hauekin. Oraingo honetan Sandrak eta Matxalenek beren laburmetraia aurkeztuko digute.

Continuamos con los cortos de DBH 4 hechos con la técnica de stopmotion. Esta vez son Sandra y Matxalen las que nos traen su historia.

2008/02/25

sanbizente telebista 2: ezkontza arraroa

Oraingo honetan ezkontza bitxi baten gorabeherak kontatzen dizkigute DBH 4ko ikasleak diren Iraultza, Jabi eta Nekanek.

Esta vez son Jabi, Iraultza y Nekane, alumn@s de DBH 4, l@s que nos traen la historia de esta extraña boda.


2008/02/22

sanbizente telebista: brikomania

Stop-motion teknika erabiliz, hona hemen Ion eta Danik aurkezten diguten saioa. Etxebizitzaren prezioak ikusita agian ez da ideia txarra beraien gomendioak jarraitzea. Ikusi, ikusi...

Aquí tenéis un video de Ion y Dani, alumnos de DBH 4, que siguiendo la técnica de stop-motion nos presentan este capítulo de bricomanía. Tal vez, viendo los precios de la vivienda, no sea mala idea seguir sus consejos; ikusi, ikusi...