Krisialdian gaudela diote komunikabideetan, eta halaxe da zeren zuen lantegian astelehenean ez bueltatzeko esan dizuete.Beraz langabezian gelditu zarete, eta beste lan bat aurkitzeko aukera gutxi... eskerrak behintzat 10.000 euro aurreztuak dituzuela egoerari aurre egiteko. Horretaz aparte langabezia kobratzeko eskubidea daukazue 12 hilabetez zure aurreko soldataren %80 kobratzeko aukera daukazue.
Baina beno, kotxeko kredituaren 10 epe 200 euroko falta zaizkizu ordaintzeko eta beste aldetik iaz pisu batean sartu zineten eta hipoteka ez da txikia, hilabetero 900 euro ordaindu behar duzue hurrengo 20 urteak.
Beste aldetik haeuk dira hilabetero dituzuen gastu finkoak:
- telefonoa: 20 euro
- interneta: 40 euro
- kotxeko gasolina: 150 euro
- janaria: 200 euro
- ura: 10 euro
- argindarra: 20 euro
- gasa: 20 euro
- beste gastuak (arropa, ...) 30 euro
- extrak (afariak, zinea, antzerkia, ....) 30 euro












