Aurten, plastikan, lan batzuk eginten ari gara. Bakoitzak berea aukeratu du: kotxe bat, marrazkiak, botilez egindako monedero bat, bideoak, txotxez egindako eraikuntzak, paperrezko eifel dorrea... eta guzti hau euskalmusikaren erritmoan. Lau aste emango ditugu honetan eta gero aurkezpena egingo dugu.... emaitzak erakutsiko dizkizuegu
Este año, en plastica, estamos haciendo unos trabajos. Cada uno a elegido el suyo: un coche, dibujos, una cartera hecha con botellas, videos, edificios hechos con palillos, la torre eifel de papel...y todo esto al ritmo de la euskal musika. Hemos estado 4 semanas creandolo y luego lo vamos a presentar.... ya veréis que bien nos ha quedado todo.
Zubi baskulagarri bat eraikiko dugu gure ibaiaren bainean, horrela kotzeak pasatzeaz aparte, belaontziak ere pasa ahalko dira.
Baldintzak:
proiektu osoaren neurriak 300x200x150 baino txikiagoak izango dira
zubiaren mugimendua motor baten bidez eraginda egongo da
hasiera batean mugimendua zirkuitu kommutatu baten bidez kontrolatua egongo bada ere, proiektua entregatzeko orduan, dena automatikoki funtzionatuko du, hau da, errele bat eta lasterketa bukaerak erabiliz.
zubia astiro mugituko da
prozesu osoa txosten batean dokumentatuko dugu
itxura eta piezen arteko lotura kontuan izango da
Proiektueikin hasierako pausuak:
Hasi proiektua nolakoa izango den pentsatzen.
Zirriborroak egin eta adostu zuen taldean
Proiektuen biztak marraztu eta akotatu
Ordenagailura pasa zuen diseinua, googledraw tresna erabiliz, bista baikotzarako marrazki desberdin bat erabili
Diseinu bukatu eta gero proiektuaren despiezea marraztu beste marrazki batean.
Marrazkien estekak hemen jarri formatu hau erabiliz:
"kaixo Maider eta Ana gara eta hemen dituzue gure proiektuen diseinuaren bistak:
Klasean gazteen aisiaren inguruko bideoak egin ditugu, horretarako bakotizak asteburu batean bere telefonoa erabiliz, 4 bideo labur grabatu zuen.
Gero fitxategiak partekatu geniutuen eta bakoitxak bere muntaia egin du Kdenlive programa erabiliz
Youtubera igo eta gero sarrera honen iruzkinetan jarriko ditugu muntaien estekak
Gure herriak aldatzen ari dira egunez egun, duel ez horrenbeste ia ia kultura bakarrekoak ginela esan genezake; orain aldiz kultura ezberdinen arteko harremanak sortzen dira egunero ogia erostera goazenean edo ludotekan gaudenean.
Gatazkeen konponketa, arrazakeria, bazterketa eta beste kontu batzuk jorratzeko aitzakiarekin komiki bat erabiliko dugu. Horretarako lehendabiziko pausua izango da komikia arretaz irakurtzea... eta gero, gerokoa.
Badira urte batzuk IBMek Software Askearen aldeko apostua egin zuenetik.
Iragarki honetan IBMekoek azaltzen digute Software askearen alderdi interesgarri batzuk, ume baten irudia erabiltzen filosofia hau irudikatzeko.
Bideo ikusi eta gero erantzun ondo argudiatuz hurrengo galdereei:
1.- Zergatik erabiltzen dute ume baten irudia?
2.- Zer esan nahi du umea hazten ari dela?
3.- Zeintzuk dira iragarkian aipatzen diren baloreak? Lotua al daude Software askearekin? Zergatik?
4.- Nor da "Speak your mind, don't back now" esaten duen pertsonaia?
EBALUATZEKO IRIZPIDEAK:
1.- Erantzunak ondo argudiatuak daude
2.- Erantzunetan estekak erabili dira azaldutakoa indartzeko.
3.- Informazioa modu egokian eta ganoraz bilatu da.
Hemen aurkezten dizuet komikiak egiteko tresna interesgarri bat.
Gogoratu tresna bat beterik ez dela, komiki bat egiteko orduan garrantzitsuena da ZERBAIT ADIERAZTEA, eta horretarako gidoia pentsatzea ezinbestekoa izango dugu.
Hemen dauzkazue bista diedrikoak lantzeko ariketa batzuk, falta diren bistak egin behar dituzue eta eginda daudenak kopiatu beraien adostasuna bermatzeko.
Hau gaurko proposamena:
Beti bezala kurtso honetan proiektu bat egin baino lehen bere diseinua egin beharko dugu, hau da pentsatu egin beharko dugu nola egingo dugun, zer materialak erabiliko ditugun, zenbat denbora beharko dugu proiektua gauzatzeko,... eta proiektuan egongo diren pieza guztien marrazkia. Honetaz aparte bukatzerakoan proiektuaren adierazpen grafikoa egin beharko dugu honen txostenean, beraz komenigarria dugu marrazkiak ondo egiten ikastea...
Gaur ordenagailuarekin marrazten entrenatzeko hau da egingo duguna: behean daukazuen proiektu baten adierazpena kopiatu beharko duzue google-docsen dagoen marrazteko tresna erabiliz. Animo
Ea zeintzuk lortzen duzuen buruhauste hau argitzea....
Kikara batean kafea daukagu, eta eraztuna barruan erortzen zaigu. Hala ere, eta kikara beteta badago ere, eraztuna busti ez dela konturatzen gara. Nola azaldu daiteke hau??
Baina, Zer da software askea?
Zergatik erabiltzen dugu ikastolan?
Edozein kontratutan bezala, software lizentzien bitartez egileek erabiltzaileek bete beharko dituzten erabilpen baldintzak zehazten dituzte.
Alegia, erabiltzaile jakin batek software bat eskuratzen duenean (diruz
ordainduta edo ordaindu gabe) ez du produktu horren jabetza
automatikoki bereganatzen. Erabiltzailearen eskubidea izango da software
horren erabilera baina hau egileak ezarritako murrizketen araberakoa
izango da. Murrizketa horiek izango dira lizentzian zehaztuko direnak.
Horrela, ez ditugu nahastu behar software librea izateko aplikazioak bete behar dituen baldintzak eta software horrek izango dituen erabilpen baldintzak
(alegia, lizentzia mota). Neurri batean erlazionatuta baldin badaude
ere (software askea izateko baldintzen artean, erabilpen motari
erreferentzia egiten dion bat baitago), egileek erabakiko dute software
librea izanda ere, zein erabilpen baldintzak zehaztuko duten bere
lizentzietan.
Aurrekoari
lotuta zera aipatu beharra dago. Egile batek bere softwareari (edo
bestelako edozein ekoizpen propioari) erabilpen lizentziarik zehazten ez
badio, lan horri automatikoki copyright lizentzia ezartzen zaio. Honen arabera, aldakuntza, bikoiztasun eta birbanaketa eskubide
gehienak copyright-aren jabearentzat soilik erreserbatzen dira.
Aukera hau egokia izan daiteke euren produkzioaren gaineko kontrol osoa
izan nahi dutenentzat baina garbi dago ez dela batere egokia euren lana
besteekin partekatu nahi dutenentzat.
Kasu batzuetan, egileek
sortu duten aplikazioaren jabegoari uko egiten diote, horren gaineko
jabetza gizarteari eskaintzen diotelarik. Kasu horretan softwarea domeinu publikokoa dela esaten da.
GNU/linux proiektua jada 20 urte darama gurekin, eta ikastolak egin zuen apostua gero eta sendoagoa da.
Ikaslea askeak hezitzeko, tresnak askeak izan behar dira.
Hona hemen Henry Matisseren lanaren adibide batzuk: gustuko al dituzue?
Eta hemen daukazue bere biografia:
Henri Matisse 1869an jaio zen Le Cateau-CambrésisenFrantzian. 1887an zuzenbide ikasketak hasi zituen Parisen. Apendizitis krisialdi bat izan zuenean hasi zen margozten lehen aldiz, eta bere hitzetan "paradisu mota bat" ezagutu zuen. 1891an Parisera bueltatu zen Académie Julianen ikasteko William-Adolphe Bouguereau eta Gustave Moreau irakasleen ikasle izan zelarik. Japoniako artea eta post-inpresionismoaren egileen eragina jaso zuen, hala nola, Paul Cézanne, Gauguin, Van Gogh eta Paul Signac. Matissen garai honetako margoek Signac-en puntilismoaren estiloari jarraiki egin zituen. 1901ean bere lehen erakusketa egin zuen, eta hiru urte beranduago bakarkako lehen erakusketa. Ondoren 1905ean Frantziako Rivierara joan zen André Derainekin
batera lan egiteko. Garai honetako margolanetan forma lauak eta linea
kontrolatuak dira nagusi, expresaera xehetasunaren gainetik dagoelarik.
Matisseren margolanik bikaienak 1906 eta 1917 urteen artean egin ziren, nahiz eta fauvismoa beherakadan zegoen. Garai honetan Picassoren
lagun bilakatu zen, lagun eta arerio izan ziren aldi berean, nahiz eta
Matissek naturari gehiago erreparatzen zion inspirazioa lortzeko,
Picassok irudimenari erreparatzen zion bitartean.
Matisse Cimiezeko herrian bizi izan zen bere heriotzerarte. 1941eanminbizia
diagnostikatu eta ebakuntza baten ondoren gurpildun aulki batean geratu
zen. Hala ere, zorigaitz hark ez zuen margoztetik alboratu. Zeuzkan
laguntzaileei esker margozten jarraitu ahal izan zuen. Garai honetakoak
dira gouaches découpés izenez ezagutzen diren kolageak.
Matissek 1910ean saldu zuen bere lehen margoa. Gaur egun, bere margoak 17 milioi dolarretan saldu daitezke. 2002an egilearen eskultura bat 9 milioi dolar ingurutan saldu zen enkante batean.
Kurtso berri baten atarian, haurten matematika, plastika eta informatikako kontuak aurkitzeko aukera izango duzue txoko txiki honetan... ea gustuko duzuen