ea lortzen duzuen
_____________________________________________________________emaitza ezberdinak nahi badituzu, ez egin beti gauza bera
2012/01/26
2012/01/24
Kturtle: bukleak lantzen
Oraingoan ondoko irudia lortu beharko duzue programa baten bidez, baina kontuan hartu gehienez 4 aldiz "fw" komandoa erabili ahal izango duzuela.
Animo eta aurrera:
Animo eta aurrera:
2012/01/19
Kturtle: aldagaiak eta bukleak
Aldagaiak eta bukleak landu ditugu klasean. Lehenego klase egunean espiral bat marraztu genuen, baina oraingoan ikusiko dugu nola egin daiteke "forward" eta "turn" bakarra erabiliz. Horretarako $a aldagaia erabiliko dugu eta bi bukle, bata bestearen barruan sartuta. Hasieran $a-k 360 balioa izango du, baina dordokak bi aldiz aurreratu eta bero bere balioa gutxituko dugu $a=$a-20 erabiliz.
Hau da oraingoan egin behar duzuena:
Hau da oraingoan egin behar duzuena:
- marraztu libreoffice draw aplikazioa erabiliz programa honen fluxu diagrama eta niri epostaz bidali.
- epea: urtarrilak 24ko informatika klasea baino lehen bidalita egon behar du
2012/01/12
Petroleoren bukaera: mundua 2030-an
Ikusi dugun bezalaxe petroleoren bukaera gertu daukagu.
Egoera berri honek aldaketa potetenteak ekarriko dizkigu eta ziur aski gure bizimodua eraldatuko beharko dugu sentzu askoetan. Pentsa zuek 36 urte besterik ez dituzuela izango.
Hone inguruan lantxo bat egingo dugu irizpide hauekin:
formatua: Gelako blog sarreran sarrera bana.
epea: urtarrilak 26rako eginda
ebaluatzeko irizpideak:
Egoera berri honek aldaketa potetenteak ekarriko dizkigu eta ziur aski gure bizimodua eraldatuko beharko dugu sentzu askoetan. Pentsa zuek 36 urte besterik ez dituzuela izango.
Hone inguruan lantxo bat egingo dugu irizpide hauekin:
formatua: Gelako blog sarreran sarrera bana.
epea: urtarrilak 26rako eginda
ebaluatzeko irizpideak:
- lana bukatua, landua eta ondo argudiatuta dago (5 puntu)
- argazkiak eta bideoa erabiltzen dira (2 puntu)
- grafikoak erabiltzen dira (puntu 1)
- iturrian aipatzen dira modu egokian (2 puntu)
Kturtle: Programa instalatzen
Kturtle programaren bidez, programazio hizkuntz baten oinarrizko egituraketa ikasiko dugu.
Aldagaiak, bukleak eta futzioak lantzeko aukera izango dugu.
Baina ezer baino lehen programan instalatu beharko dugu, horrtarako ireki terminal baten leihoa eta idatzi:
sudo apt-get install kturtle
Etxeko ordenagailuan instalatu nahi baduzue, eta hau askatasun gabeko sistema erabiltzen badu, hemen pista batzuk aurkituko duzue arazoa konpontzeko ;-)
Aldagaiak, bukleak eta futzioak lantzeko aukera izango dugu.
Baina ezer baino lehen programan instalatu beharko dugu, horrtarako ireki terminal baten leihoa eta idatzi:
sudo apt-get install kturtle
Etxeko ordenagailuan instalatu nahi baduzue, eta hau askatasun gabeko sistema erabiltzen badu, hemen pista batzuk aurkituko duzue arazoa konpontzeko ;-)
2012/01/09
zubien aurkezpena
Gogoratu datorren astean zubien proiektuaren aurkezpena dela.
Hauek izango dira proiektua ebaluatzeko irizpideak:
Hauek izango dira proiektua ebaluatzeko irizpideak:
- gurutzaketa giltzaren fidagarritasuna (3 puntu)
- gurutzaketa giltzaren itzura (puntu 1)
- zirkuitoa (puntu 2)
- semaforo berdea (puntu 1)
- semaforo gorria (puntu 1)
- motorraren transmisioa (puntu 1)
- itxura orokorra (puntu 1)
2011/12/20
Zer da Klikasi?
Zer da Klikasi?
Eduki didaktikoak euskaraz batzeko Azkue Fundazioak sortutako Multimedia Gunea da.
Euskaraz baliabide gutxi aurkitu ditzakegu eta askotan euskaldun irakasle eta ikasleak ikasteko baliabideak beste hizkuntza batzuetan ikustera eta erabiltzera behartuta daude. Hau dela eta, Azkue Fundazioak Multimedia Gune hau sortzen du, euskarazko baliabideen sorkuntza bultzatu eta denak batzen dituen gune bat izateko.
Klikasi web guneak, "klik eginezikasi" esan nahi du, euskaldun ikasleek teknologia berrien bitartez ikasteko aukera izan dezaten eta ikastetxeetan ere sortzen dituzten baliabide didaktikoak partekatzeko aukera izateko.
| Ikasgai guztietako edukiak formatu ezberdinetan. |
| Edukiak beste ikastetxeekin partekatu eta deskargatzeko aukera. |
| Webguneari lehen bultzada emateko lehiaketa bat jarri da martxan |
2011/12/02
Euskara egunerako kartel txapelketa
Euskara eguna dela eta txapelketa bat antolatu dugu herriko komertziotan jarriko dugun kartelak hautatzeko. DBH 1ko ikasleak hartu dute parte eta Gimp programarekin lan hauek aurkeztu dituzte:
Baratzan lanean
Taldeak hauexek izan dira:
1. BARATZAN LANEAN.
Lurra ateratzea. ( Lur buztindua lortzea...) --> Josu,Diego eta Jabi.
2. KUPELA PRESTATZEN.
Kupela prestatzea. (Uztailak finkatzea, tapa kentzea...) --> Gaizka eta Gaspar.
3. LURRA EKARTZEN.
Lurra ekartzea. ( Karretilarekin lurra ekarri, sustratoarekin nahastu...) --> Uxue eta Aratz.
4. LURRA BABESTEN.
Paper birziklatua txikitu. ( Lurra babesteko paperak txikitu) --> Patricia.
5. LANAREN DOKUMENTAZIOA.
Bideo grabatzea. ( Aurreko prozesu guztia bideoz grabatu eta montatu.) --> Unai.
Argazkiak + blog sarrera argitaratzea. ( Prozesu guztia argazkien bitartez dokumentatu eta blog sarrera batean argitaratu.) -> Nerea.
Bideoen karatulak editatzea. (Bideoen montailentzako karatulak egitea.) --> Markos.
2011/11/30
Rallyen inguruan...
Hau da DBH 4ko Josu eta Unaik rallyen inguruan egindako bideo lana, bertan arauak eta kirol honen inguruan jakin behar dena azaltzen digute... ikusi ikusi
2011/11/23
Ikastolako lipdub
Eta hemen daukazue euskara egunerako egin dugun bideoklipa.... ea gustoko duzuen.
Aquí está el videoclip que hemos hecho para celebrar el día del euskera, a ver si os gusta...
Aquí está el videoclip que hemos hecho para celebrar el día del euskera, a ver si os gusta...
2011/11/14
Tekno 2/3, gure zubien txostenak
Datorren Azaroaren 25erako aurkezpenak gelako blogean egon behar dira.
Hauek dira txostenak izan behar dituzten atalak:
- Azala. Egileak. (1. diapositibera)
- Proiektuaren deskribapena. Irizpideak.
- Hasierako diseinua:
- azalpena
- goitiko bista
- aurretiko bista
- albotiko bista
- Erreminta eta materialak
- Izandako arazoak. Irtenbideak. Egindako aldaketak.
- Bukaerako diseinua akotatua:
- azalpena
- goitiko bista
- aurretiko bista
- albotiko bista
2011/11/11
Argazkiekin montaiak lantzen
Hemen daukazue hurrengo ariketan erabiliko dugun irudia.
Gogoratu gutxienez 20 geruza sortu behar dituzuela elemendu ezberdinak txertatzen: eguzki bat, animaliak, hodei batzuk.....
Animo eta bukatzen duzuenean gelako blogean jarri
Gogoratu gutxienez 20 geruza sortu behar dituzuela elemendu ezberdinak txertatzen: eguzki bat, animaliak, hodei batzuk.....
Animo eta bukatzen duzuenean gelako blogean jarri
2011/11/04
gimp ariketa
Hona hemen gure lehendabiziko ariketa.Hartu behar duzue hemen daukazuen irudia eta hondoa ezabatu, agertzen diren pertsonaiak utziz.
Bukatzen duzuenean gorde jpg formatuan eta bidali epostaz niri.
Ondoren honetan arituko gara:
Zine kartel bat egin behar duzue, horretarako benetako kartel bat hartuko duzue, eta pertsonaiak ordezkatuko dituzue zuen argazki batzuekin.... Hemen ikusi dezakezue prozesu osoa:
- Bilatu hemen gustuko duzuen zine kartel baten bat, eta gorde mahaigainean.
- Txertatu kartel hori gure dokumentuan, kapa berri batean eta egokitu tamaina.
- Hartu hemendik argazkiren bat montaia egiteko eta berdin jokatu (geruza berri batean). Eskatu baimena agertzen direnei.
- Ezabatu soberan dagoena eta mugitu/tamaina aldatu elementuei irudi bat osatzeko.
- gorde dokumentua gimp formatuan eta jpg formatuan eta epostaz niri biladi biak
- zuen blogetan argitaratu jpg formatuan egindako montaia eta azaldu zergatik aukeratu duzuen kartela hori, nola egin duzuen...
2011/11/02
Frida Kahloren pentsamenduak
Bere koadroengatik dugu ezaguna Frida Kahlo, baina hoietaz aparte, aipagarria da ere bere pentsamendua eta bizitzeko modua.
Hona hemen honen inguruan hitz egiten digun bideo labur bat.
Hona hemen honen inguruan hitz egiten digun bideo labur bat.
Subscribe to:
Posts (Atom)















