San Bizente Ikastola Software askearen alde:
_____________________________________________________________emaitza ezberdinak nahi badituzu, ez egin beti gauza bera
2009/12/10
2009/04/21
Ibilbidea prestatzen

Demagun txango bat prestatu behar duzuela, horretarako Google maps erabiltzen distantziak hartu eta distantziak eta denborak kalkulatzen duen kalkulo orri bat prestatu kontuan hartuta hurrengo irizpideak:
1.- gutxienez 20 tarteak sartu
2.- kalkulo orria guztiz programatu formulen bidez, hau da, abiaduraren gelazka aldatuz automatikoki dena egokitu behar da
3.- bukatzen duzuenean nirekin partekatu, argitaratu eta hemen estekatu
Labels:
DBH 3,
google maps,
informatika,
kalkulo orria,
matematika,
matematika bizitzarako
2009/04/07
arroza egiten
Hau da gure gaurko erronka, lagunak datozkizue afaltzera eta txinatarren "arroz 3 delicias" famatua prestatu nahi duzue. Kontuan izanda gutxienez 10 osagai erabiliko duzuela eta 10 lagun joango zaizkizuela, egin kalkulo orri bat kostatuko zaizuena kalkulatzen. Kontuan izan:
1.- Osagai guztiak online erosiko dituzue
2.- Estekatu produktu bakoitzaren prezioak duten guneak
3.- Web bezala argitaratu eta esteka hemen jarri
Labels:
DBH 3,
informatika,
matematika,
matematika bizitzarako
2009/04/06
kturtle: 7. ariketa
2009/03/31
animazioak sortzen Gimp-aren bidez
ikusi dugunez erabili dezakegu Gimp programa animazioak egiteko. Gogoratu, horretarako animazioa "Frame"etan antolatuko dugu, frame bakoitza bere geruzan eta orden logiko batean ordenaturik.
Gero XCF formatuan gorde eta gero, GIF formatuan gordeko dugu, bertan animazio aukera hautatuko duzue.
ea, estekatu hemen zuen animazioen sarrerak.... ea zerbait polita egiten dugun...
2009/03/27
Pisua bilatzen

Beno etxe bat erosi behar duzue, bilatu interneten 4 pisuen prezioa eta gorde pisu hoien esteka.
Demagun zuen soldata 2000 eurokoa dela; kontuan izanda %20 inpostuetan ordaindu behar dela eta gelditzen denaren (adi) %10 aurreztea lortzen duzuela. Zenbat hilabete beharko zeninituzke pisu horiek erosteko? Kalkuloak egiteko kalkulo-orri bat erabili, bertan jarri pisuen iragarkien esteka, eta emaitzak eta orriaren esteka jarri hemen iruzkin baten didez. Jarraitu eredu hau:
kaixo hemen dago nire kalkulo orria, eta hauek dira pisuen prezioak eta ordaintzeko epeak:
- a) 100.000 euroko pisua 15 urte eta 4 hilabete
- b) 130.000 euroko pisua 20 urte eta 7 hilabete
Labels:
DBH 3,
informatika,
matematika,
matematika bizitzarako
2009/03/24
Etxeko kontuak
Krisialdian gaudela diote komunikabideetan, eta halaxe da zeren zuen lantegian astelehenean ez bueltatzeko esan dizuete.Beraz langabezian gelditu zarete, eta beste lan bat aurkitzeko aukera gutxi... eskerrak behintzat 10.000 euro aurreztuak dituzuela egoerari aurre egiteko. Horretaz aparte langabezia kobratzeko eskubidea daukazue 12 hilabetez zure aurreko soldataren %80 kobratzeko aukera daukazue.
Baina beno, kotxeko kredituaren 10 epe 200 euroko falta zaizkizu ordaintzeko eta beste aldetik iaz pisu batean sartu zineten eta hipoteka ez da txikia, hilabetero 900 euro ordaindu behar duzue hurrengo 20 urteak.
Beste aldetik haeuk dira hilabetero dituzuen gastu finkoak:
- telefonoa: 20 euro
- interneta: 40 euro
- kotxeko gasolina: 150 euro
- janaria: 200 euro
- ura: 10 euro
- argindarra: 20 euro
- gasa: 20 euro
- beste gastuak (arropa, ...) 30 euro
- extrak (afariak, zinea, antzerkia, ....) 30 euro
Labels:
DBH 3,
informatika,
matematika,
matematika bizitzarako
2009/03/23
enfoke kontua
kturtle: loreak egiten
2009/03/18
DBH 1, gimp ariketa

Beno jarri hemen zuen aste honetako ariketen sarrerak.
gogoratu:
- 1.- argazki baten atal bat hautatu eta argazkia horretara murrizku, gero marko beltza ezarri. Hasierako argazkia eta bukaerakoa igo zuen blogetara. Blog sarrera hemen estekatu.
- 2.- collage. Sortu dokumentu bat 300 x 300 pixel tamaina duena. Ezarri saretea (gidak) 100 pixeletan. Txertatu irudi puxketak 90x90 pixelekoak collage osatu arte. Emaitza jpg bezala gorde eta zuen blogen sarrera berri batera igo. Sarrera hori hemen estekatu.
2009/03/17
DBH 4: Stopmotion
Hemen duzue Edurne eta Klaudiak egindako lana; stopmotion teknika jarraituz, argazkien bidez pelikula txiki bat osatu dute. Ea gustoko duzuen.
Aquí podeis ver el proyecto de Edurne y Klaudia; siguiendo la técnica de stopmotion han realizado una pelicula por medio de fotografías. Aa ver si os gusta.
Aquí podeis ver el proyecto de Edurne y Klaudia; siguiendo la técnica de stopmotion han realizado una pelicula por medio de fotografías. Aa ver si os gusta.
2009/03/16
Kristalak lausotzen duen
kturtle: aste honetako plana
Dordoken antzera poliki-poliki baino aurrera goaz. Aste honetan go, ask, repeat, eta clear aginduak ikasi ditugu, eta honekin batera, aldagaien erabilpena.Beno jarri hemen aste honetako ariketak, ariketaren izena adieraziz eta zuen web guneetan irudiak igotzen.
ariketa 2: joan 10,10 puntura, inprimatu zure izena eta gero 10 pausuko eskailera modu honetan baina kontuan hartu gehienez 2 forward erabili dezakezuela, beraz bukle bat erabili beharko duzue.
ariketa 3: galdetu zure izena, adina eta egungo urtea eta, inpriamtu goiko-eskerrako iskinan izena eta behean-eskumako iskinan jaio zinen urtean (horretarako kalkulatu beharko duzue).
Animo eta aurrera
2009/03/13
Sukoku moment
Aurreko ariketak bukatu duzuenok, frogatu hau, ea zenbat denbora behar duzue holakoren bat egiteko.
Sudoku |
| Play this free game now!! |
Subscribe to:
Posts (Atom)






