2011/12/20

Zer da Klikasi?


Zer da Klikasi?
 

Eduki didaktikoak euskaraz batzeko Azkue Fundazioak sortutako Multimedia Gunea da.
Euskaraz baliabide gutxi aurkitu ditzakegu eta askotan euskaldun irakasle eta ikasleak ikasteko baliabideak beste hizkuntza batzuetan ikustera eta erabiltzera behartuta daude. Hau dela eta, Azkue Fundazioak Multimedia Gune hau sortzen du, euskarazko baliabideen sorkuntza bultzatu eta denak batzen dituen gune bat izateko.
Klikasi web guneak, "klik eginezikasi" esan nahi du, euskaldun ikasleek teknologia berrien bitartez ikasteko aukera izan dezaten eta ikastetxeetan ere sortzen dituzten baliabide didaktikoak partekatzeko aukera izateko.



Ikasgai guztietako edukiak formatu ezberdinetan.
Edukiak beste ikastetxeekin partekatu eta deskargatzeko aukera.
Webguneari lehen bultzada emateko lehiaketa bat jarri da martxan

2011/12/02

Euskara egunerako kartel txapelketa

Euskara eguna dela eta txapelketa bat antolatu dugu herriko komertziotan jarriko dugun kartelak hautatzeko. DBH 1ko ikasleak hartu dute parte eta Gimp programarekin lan hauek aurkeztu dituzte:









Baratzan lanean

Gaur, zuhaitz bat gure baratzan landatzea erabaki dugu eta horretarako lan-taldeetan antolatu gara. Horrela lana erraztu dugu, emaitza hobeagoa jasotzen. Prozesua lau ekintza nagusietan banatu izan dugu; 1. Baratzan lanean, 2. Kupela prestatzen, 3. Lurra ekartzen, 4. Lurra babesten eta 5. Lanaren dokumentazioa. (Argazkiak blog sarreraren amaieran aurkituko dituzue.)
Taldeak hauexek izan dira:

1. BARATZAN LANEAN.

Lurra ateratzea. ( Lur buztindua lortzea...) --> Josu,Diego eta Jabi.

2. KUPELA PRESTATZEN.

Kupela prestatzea. (Uztailak finkatzea, tapa kentzea...) --> Gaizka eta Gaspar.

3. LURRA EKARTZEN.

Lurra ekartzea. ( Karretilarekin lurra ekarri, sustratoarekin nahastu...) --> Uxue eta Aratz.

4. LURRA BABESTEN.

Paper birziklatua txikitu. ( Lurra babesteko paperak txikitu) --> Patricia.

5. LANAREN DOKUMENTAZIOA.

Bideo grabatzea. ( Aurreko prozesu guztia bideoz grabatu eta montatu.) --> Unai.

Argazkiak + blog sarrera argitaratzea. ( Prozesu guztia argazkien bitartez dokumentatu eta blog sarrera batean argitaratu.) -> Nerea.

Bideoen karatulak editatzea. (Bideoen montailentzako karatulak egitea.) --> Markos.












2011/11/30

Rallyen inguruan...

Hau da DBH 4ko Josu eta Unaik rallyen inguruan egindako bideo lana, bertan arauak eta kirol honen inguruan jakin behar dena azaltzen digute... ikusi ikusi

2011/11/23

Ikastolako lipdub

Eta hemen daukazue euskara egunerako egin dugun bideoklipa.... ea gustoko duzuen.

Aquí está el videoclip que hemos hecho para celebrar el día del euskera, a ver si os gusta...


2011/11/14

Tekno 2/3, gure zubien txostenak


Datorren Azaroaren 25erako aurkezpenak gelako blogean egon behar dira.

Hauek dira txostenak izan behar dituzten atalak:

  • Azala. Egileak. (1. diapositibera) 
  • Proiektuaren deskribapena. Irizpideak.
  • Hasierako diseinua:
    • azalpena
    • goitiko bista
    • aurretiko bista
    • albotiko bista
  • Erreminta eta materialak
  • Izandako arazoak. Irtenbideak. Egindako aldaketak.
  •  Bukaerako diseinua akotatua:
    • azalpena
    • goitiko bista
    • aurretiko bista
    • albotiko bista

2011/11/11

Argazkiekin montaiak lantzen

Hemen daukazue hurrengo ariketan erabiliko dugun irudia.



Gogoratu gutxienez 20 geruza sortu behar dituzuela elemendu ezberdinak txertatzen: eguzki bat, animaliak, hodei batzuk.....

Animo eta bukatzen duzuenean gelako blogean jarri

2011/11/04

gimp ariketa

Hona hemen gure lehendabiziko ariketa.
Hartu behar duzue hemen daukazuen irudia eta hondoa ezabatu, agertzen diren pertsonaiak utziz.

Bukatzen duzuenean gorde jpg formatuan eta bidali epostaz niri.

Ondoren honetan arituko gara:

Zine kartel bat egin behar duzue, horretarako benetako kartel bat hartuko duzue, eta pertsonaiak ordezkatuko dituzue zuen argazki batzuekin.... Hemen ikusi dezakezue prozesu osoa:

  • Bilatu hemen gustuko duzuen zine kartel baten bat, eta gorde mahaigainean.
  • Txertatu kartel hori gure dokumentuan, kapa berri batean eta egokitu tamaina.
  • Hartu hemendik argazkiren bat montaia egiteko eta berdin jokatu (geruza berri batean). Eskatu baimena agertzen direnei.
  • Ezabatu soberan dagoena eta mugitu/tamaina aldatu elementuei irudi bat osatzeko.
  • gorde dokumentua gimp formatuan eta jpg formatuan eta epostaz niri biladi biak
  • zuen blogetan argitaratu jpg formatuan egindako montaia eta azaldu zergatik aukeratu duzuen kartela hori, nola egin duzuen...

2011/11/02

Frida Kahloren pentsamenduak

Bere koadroengatik dugu ezaguna Frida Kahlo, baina hoietaz aparte, aipagarria da ere bere pentsamendua eta bizitzeko modua.
Hona hemen honen inguruan hitz egiten digun bideo labur bat.


2011/10/27

Kuadro baten hausnarketa:

Lehenik eta behin ikasi beharko dugu nola eiten den koadro baten hausnarketa, horretarako arlo ezberdinetan erreparatuko dugu:
  1. testu ingurua
  2. teknika
  3. euskarria
  4. estiloa eta banaketa
  5. edukiera, adierazten duena

Adibide bezala fijatu zaitezte koadro honetan eta ikusi bideoan nola egiten den honen hausnarketa:

2011/10/21

Plastikako lehengo lanak


DBH 1eko ikasleak plastikako lehengo lanak burutu dituzte. Hemen ikusi dezakezue libreki sortu dutena, gustuko al dituzue??

2011/10/20

DBH 3 mate azterketa prestatzeko

Ostiralean azterketa daukagunez, hemen jartzen dizkizuet birpasatzeko balioko zaizkizuen ariketa batzuk eta klasean egin ditugun ariketen emaitzak.




Animo eta aurrera!!!!

2011/10/19

Frida Kahlo


Plastikan  Frida Kahlo margolariaren inguruan egingo ditugun hurrengo proiektuak.

Lanarekin hasteko berari buruz egin zen pelikula ikusiko dugu. Ikastolako plastika klase orduak ez "galtzeko" etxean ikusiko duzue.




Hemen aurkitu dezakezue pelikula. Deskargatu ahal izateko itxaron apur bat eta egin klik "regular download" jartzen duen botoian. (ikusi irudia)

Beraz, gogoratu:
  • pelikula edo dokumentala etxean ikusi behar duzue
  • epea pelikula/dokumentala ikusita izateko urriak 28

2011/10/17

mate azterketa pretatzeko ariketak, DBH 2


Kaixo DBH 2, hona hemen autoebaluazioarako balioko zaizkizuen ariketa batzuk, animo eta asko ikasi biharko azterketarako:





2011/10/14

Baratza negurako prestatzen


Ikastolako baratza negurako prestatzen hasi gara

Aurtengo DBH 4ko ikasleak lekukoa hartu dute eta prestakuntzaz arduratu dira.
Beti lez hau izan da jarraitu dugun prozedura:

  1. egin beharrekoak identifikatu eta zerrendatu ditugu
  2. ardurak banatu ditugu guztion artean
  3. Gero esparrua prestratu dugu, horretarako alde batetik lurra eskobatu dugu eta bestetik kupeletatik landare zaharrak kendu ditugu berriei lekua uzteko. Landare zaharrak konpostera bota ditugu, haiekin berriro lurra lortzeko gure zizareen bidez. Beste aldetik lurraren goiko aldea nahastu dugu konpost apur batekin.
  4. Landare berriak banatu eta landatu ditugu. Honetarako kontuan izan dugu landare bakoitzak duen espazio eskakizunak. Landatu ditugu: alkatxofak, porruak, tipulak, erremolatxak, eskarolak, ziazerbak,....
  5. Bi pertsona prozesu osoa argazkien bidez dokumentatzeaz arduratu dira. Argazki hauek denbora errealean partekatzen zituzten klasekide guztiekin
  6. Argazkiaz lagundutaz, beste bi lagun blog sarrera bat egiten zuten beraien gelako blogean.
  7. Bukatzeko dena jaso eta landare berriak ondo ondo ureztatu ditugu.