2012/02/24

Efektu kateatuen txostenak aurkezteko irizpideak



Sale bada, orain datorkigu proiektuen txostenak egiteko momentua.
Horretarako talde bakoitzak sarrera bana egingo du atal hauek izanda:

1.- izenburua
2.- taldekideak
3.- proiektuaren deskribapena eta baldintzak: (puntu 0,5)
  • zer egin behar den
  • nola
  • gutxienez esteka bat
4.- proiektuaren hasierako diseinua: (puntu 1,5)
  • diseinuaren prozesua azaldu
  • zer web guneetan oinarritu zarete (gutxienez 3 esteka)
  • egindako marrazkiak jarri (gutxienez 2 marrazki)
 5.- erabilitako materialak eta erremintak (puntu 0,5)
  •  zerrendatu erabili dituzue GUZTIAK euskarazko izenak erabiliz
6.- proiektu egiteko prozesua: (puntu 2,5)
  • zerrendatu pausuz pausu egin duzuen guztia
  • gutxienez 400 hitz eta 20 pausu
7.- efektu kateatu bakoitzaren deskribapena: (puntu 1,5)
  • zerrendatu efektu guztiak
  • efektu bakoitzean argazki edo marrazki bat erabili

7.- proiektuaren bukaerako diseinua: (puntu 2)
  • proiektuaren marrazkiak 
  • akotazioak erabiliz
 8.- izandako arazoak eta aurkitutako irteenbideak (puntu 0,5)
 9.- proiektuaren argazkiak eta bideoa (puntu 1)

2012/02/22

kturtle azterketa

hemen jartzen dizuet azterketan egin behar den programak:

programak eskilera bat egin behar du, pantaiaren ezkerreko eskinatik hasita eta eskalioaren tamaina galdetuz.
Kontuz! eskilarak ez du pantaiatik atera behar, horretarako zaindu beharko dituzue aldagaien baloreak.
Hemen jartzen dizuet bideo adierazgarri bat:

Eta hemen jartzen dizuet azterketaren erantzuna ;-)


2012/02/17

Paper mache: proiektuak aurkezteko irizpideak

Hemen daukazuen zuen proiektuak aurkezteko irizpideak.
Bukatzen duzuenean gelako blogean sarrera bat egin behar duzue zuen proiektua munduari erakutziz.

Sarrerak eduki behar du:
  • gutxienez bi argazki, zuen lanaren ikuspuntu ezberdinak erabiliz
  • erabili duzen erremintak (pintzelak, artaziak,..) eta materialak
  • azalpen bat, kontatzen erabili duzuen teknika, zer egin duzuen lehenago, zer beranduago, izan dituzuen arazoak eta nola konpondu dituzuen... (gutxienez 100 hitz)
  • azalpenak izan behar ditu gutxienez 3 esteka

2012/01/31

Batzabestekoak kalkulatzen

N zenbakien batazbetekoak egiten duen programa.

Ea lortzen duzuen...


2012/01/26

Eguzkiaren energia, proiektu baterako informazioa biltzen


Energien inguruko lan interesgarri batzuk:

  • Ingenios solares, eguzkiaren energia aprobetzatuz labeak eta berigailuak eraikitzeko:

Ingenios Solares

  • eta hau ere oso interesagarria:
energia renovable practica
Aztertu ondo dokumentu hauek eta gure hurrengo proiekturako informazioa atera.

Kturltle, beste ariketa bat

ea lortzen duzuen


2012/01/24

Kturtle: bukleak lantzen

Oraingoan ondoko irudia lortu beharko duzue programa baten bidez, baina kontuan hartu gehienez 4 aldiz "fw" komandoa erabili ahal izango duzuela.

Animo eta aurrera:


2012/01/19

Kturtle: aldagaiak eta bukleak

Aldagaiak eta bukleak landu ditugu klasean. Lehenego klase egunean espiral bat marraztu genuen, baina oraingoan ikusiko dugu nola egin daiteke "forward" eta "turn" bakarra erabiliz. Horretarako $a aldagaia erabiliko dugu eta bi bukle, bata bestearen barruan sartuta. Hasieran $a-k 360 balioa izango du, baina dordokak bi aldiz aurreratu eta bero bere balioa gutxituko dugu $a=$a-20 erabiliz.

Hau da oraingoan egin behar duzuena:
  1. marraztu libreoffice draw aplikazioa erabiliz programa honen fluxu diagrama eta niri epostaz bidali.
  2. epea: urtarrilak 24ko informatika klasea baino lehen bidalita egon behar du

2012/01/12

Petroleoren bukaera: mundua 2030-an

Ikusi dugun bezalaxe petroleoren bukaera gertu daukagu.
Egoera berri honek aldaketa potetenteak ekarriko dizkigu eta ziur aski gure bizimodua eraldatuko beharko dugu sentzu askoetan. Pentsa zuek 36 urte besterik ez dituzuela izango.

Hone inguruan lantxo bat egingo dugu irizpide hauekin:

formatua: Gelako blog sarreran sarrera bana.
epea: urtarrilak 26rako eginda

ebaluatzeko irizpideak:
  • lana bukatua, landua eta ondo argudiatuta dago (5 puntu)
  • argazkiak eta bideoa erabiltzen dira (2 puntu)
  • grafikoak erabiltzen dira (puntu 1)
  • iturrian aipatzen dira modu egokian (2 puntu)




Kturtle: Programa instalatzen

Kturtle programaren bidez, programazio hizkuntz baten oinarrizko egituraketa ikasiko dugu.

Aldagaiak, bukleak eta futzioak lantzeko aukera izango dugu.



Baina ezer baino lehen programan instalatu beharko dugu, horrtarako ireki terminal baten leihoa eta idatzi:

sudo apt-get install kturtle


Etxeko ordenagailuan instalatu nahi baduzue, eta hau askatasun gabeko sistema erabiltzen badu, hemen pista batzuk aurkituko duzue arazoa konpontzeko ;-)

2012/01/09

zubien aurkezpena

Gogoratu datorren astean zubien proiektuaren aurkezpena dela.

Hauek izango dira proiektua ebaluatzeko irizpideak:
  • gurutzaketa giltzaren fidagarritasuna (3 puntu)
  • gurutzaketa giltzaren itzura (puntu 1)
  • zirkuitoa (puntu 2)
  • semaforo berdea (puntu 1)
  • semaforo gorria (puntu 1)
  • motorraren transmisioa (puntu 1)
  • itxura orokorra (puntu 1)
Ele, ea 10 asko dauden....



2011/12/20

Zer da Klikasi?


Zer da Klikasi?
 

Eduki didaktikoak euskaraz batzeko Azkue Fundazioak sortutako Multimedia Gunea da.
Euskaraz baliabide gutxi aurkitu ditzakegu eta askotan euskaldun irakasle eta ikasleak ikasteko baliabideak beste hizkuntza batzuetan ikustera eta erabiltzera behartuta daude. Hau dela eta, Azkue Fundazioak Multimedia Gune hau sortzen du, euskarazko baliabideen sorkuntza bultzatu eta denak batzen dituen gune bat izateko.
Klikasi web guneak, "klik eginezikasi" esan nahi du, euskaldun ikasleek teknologia berrien bitartez ikasteko aukera izan dezaten eta ikastetxeetan ere sortzen dituzten baliabide didaktikoak partekatzeko aukera izateko.



Ikasgai guztietako edukiak formatu ezberdinetan.
Edukiak beste ikastetxeekin partekatu eta deskargatzeko aukera.
Webguneari lehen bultzada emateko lehiaketa bat jarri da martxan

2011/12/02

Euskara egunerako kartel txapelketa

Euskara eguna dela eta txapelketa bat antolatu dugu herriko komertziotan jarriko dugun kartelak hautatzeko. DBH 1ko ikasleak hartu dute parte eta Gimp programarekin lan hauek aurkeztu dituzte:









Baratzan lanean

Gaur, zuhaitz bat gure baratzan landatzea erabaki dugu eta horretarako lan-taldeetan antolatu gara. Horrela lana erraztu dugu, emaitza hobeagoa jasotzen. Prozesua lau ekintza nagusietan banatu izan dugu; 1. Baratzan lanean, 2. Kupela prestatzen, 3. Lurra ekartzen, 4. Lurra babesten eta 5. Lanaren dokumentazioa. (Argazkiak blog sarreraren amaieran aurkituko dituzue.)
Taldeak hauexek izan dira:

1. BARATZAN LANEAN.

Lurra ateratzea. ( Lur buztindua lortzea...) --> Josu,Diego eta Jabi.

2. KUPELA PRESTATZEN.

Kupela prestatzea. (Uztailak finkatzea, tapa kentzea...) --> Gaizka eta Gaspar.

3. LURRA EKARTZEN.

Lurra ekartzea. ( Karretilarekin lurra ekarri, sustratoarekin nahastu...) --> Uxue eta Aratz.

4. LURRA BABESTEN.

Paper birziklatua txikitu. ( Lurra babesteko paperak txikitu) --> Patricia.

5. LANAREN DOKUMENTAZIOA.

Bideo grabatzea. ( Aurreko prozesu guztia bideoz grabatu eta montatu.) --> Unai.

Argazkiak + blog sarrera argitaratzea. ( Prozesu guztia argazkien bitartez dokumentatu eta blog sarrera batean argitaratu.) -> Nerea.

Bideoen karatulak editatzea. (Bideoen montailentzako karatulak egitea.) --> Markos.












2011/11/30

Rallyen inguruan...

Hau da DBH 4ko Josu eta Unaik rallyen inguruan egindako bideo lana, bertan arauak eta kirol honen inguruan jakin behar dena azaltzen digute... ikusi ikusi