_____________________________________________________________emaitza ezberdinak nahi badituzu, ez egin beti gauza bera
2012/11/28
Paperrezko egiturak frogatzen
Ebaluaketa honetan paperrezko egiturak egiten egon gara, eta hona hemen froga eguna: 5 proiektuetatik, 2 jasan egin dute 10 kgrko karga. Ez dago gaizki, ezta?
2012/11/27
Guraso IKT eskola
Ekimen
honen bidez teknologi berri eta gurasoen artean dagoen tartean zubiak
eraiki nahi ditugu, honengatik sortzen diren gatazka eta frustrazioei
irtenbide bat eskainiz.
Ikasleak
normaltasun osoz jaio eta bizi dira mundu batean non teknologi
berriek harremanak izateko moduak nagusitzen duten. Aldaketa handia
eta sakona izan da eta guraso asko sentitzen dira galduta errealitate
honen aurrean, batetik seme-alabak bizitzako esparru honetan
laguntzeko beharra, bestetik ezjakintasuna, beldurra eta askotan,
azken bi hauetatik sortutako gorrotoa.
Ikastolan
egoera hau lehuntzeko guraso IKT eskola bat egitea proposatzen dugu,
non ikastolako irakasle eta ikasleen eskutik gurasoentzako saio
batzuk egitea proposatuko ditugu hurrengo helburuekin:
- elkarrizketa gune bat sortu gure zalantzak plazaratzeko eta besteekin partekatzeko
- gurasoei hurbildu teknologi berrien mundua, zer egiten dute gure seme alabek ordenagailuarekin? Ze punturaino inportantea da beraientzako?
- Internetek izan ditzaken arriskuak eta aukerak hezkuntzarako eta familia barruan
- gurasoentzako oinarrizko ezagupenak eskaini, familien barruan IKTen inguruko elkarrizketa normalizatuak bultzatzeko
- Gurasoengan IKTekiko jarrera positiboak suspertu.
- ikasleak gurasoen lekuan jar ditzaten beraien beldurrak ere ulertzeko
Kurtso
honetan proiektua abiatzeko 3 saio proposatzen ditugu, arratsaldeko
19:30tan ikastola urdineko IKT gelan (ikusi kartela)
Escuela
de nuevas tecnologías para padres y madres
Mediante
esta iniciativa pretendemos ayudar a salvar el salto que hay entre
alguna familias y las nuevas tecnologías, fuente de numerosas
frustraciones y conflictos.
L@s
alumn@s han nacido y viven en un mundo en el que estas nuevas
tecnologías impregnan las formas de comunicación. Ha sido un cambio
brusco y profundo que ha provocado que en muchos casos l@s padres y
madres se sientan perdid@s ante esta desconocida realidad, en una
suerte de dilema que plantea por un lado el sentimiento de que querer
educar y proteger a l@s hij@s por un lado, y el desconocimiento, el
miedo y muchas veces la aversión provocada por estos dos últimos,
por otro.
Desde
la ikastola queremos ayudar a suavizar estas asperezas y proponemos
una escuela de nuevas tecnologías para padres y madres, en la que de
la mano de l@s profesor@s de la ikastola y de l@s alumn@s
propondremos una serie de sesiones con los siguientes objetivos:
- crear un espacio de diálogo en ql que poder expresar nuestras dudas y compartirlas con el resto
- acercar a padres y madres el mundo de las nuevas tecnologías; qué hacen nuestros hij@s cuando se sientan al ordenador? ¿hasta qué punto es importante para ell@s?
- Identificar los riesgos y oportunidades que ofrece internet, tanto en el ámbito de la educación como para la familia
- ofrecer unos conocimientos básicos para padres y madres que permitan un diálogo natural dentro de las familias entorno a las nuevas tecnologías, superando los miedos a lo desconocido
- promover actitudes positivas de l@s padres y madres hacia las TIC.
- Poner a l@s alumn@s en el lugar de padres y madres para que puedan comprender sus miedos y preocupaciones.
Este
curso proponemos 3 sesiones para poner en marcha este proyecto que se
realizarán en horario de 19:30 en el aula de TIC de la ikastola azul (ver cartel)
2012/11/26
2012/11/16
2012/11/15
Ordenagailuaren arkitektura
Bada hemen ibili dira DBH 4ko ikasleak ordenagailu baten tripak ikertzen.
2012/11/09
Fernando Botero
Sale bada hau izango da hurrengo erronka: Fernando Boteroren lana aztertzea.
Hau da aste honetan egin behar dena:
Hau da aste honetan egin behar dena:
- aukeratu Fernando Boteroren lan bat
- jarri sarrera honetan lan horren izanburua erreserbatu ahal izateko
- egin blog sarrera bat lan horren inguruan, horretarako jarraitu dezakezu gida hau.
Lehendabiziko sketchup diseinuak
Adierazpen grafikorako den Sketchup programa erabiltzen ari gara. Hona hemen DBH 2 eta 3ko ikasleak egindako lehendabiziko diseinuak:
2012/11/08
Marrazkiekin egindako animazioa
Bada bideo honetan oinarrituta hau da egin dugun lana, guztira 400 marrazkiak elkartuz....
Hemen ikusi dezakezue ikasleek egindako marrazki guztiak:
Hemen ikusi dezakezue ikasleek egindako marrazki guztiak:
2012/11/07
Irudigintza lantzen
Ba oraingo honetan jarraituko dugu irudien edizioarekin. Hau da proposatzen dizuedana:
- jarri bikoteka
- hasi azalpenak ikusten hemen aurkituko duzuen bideoan
- jeitsi hasierako irudiak eta gorde zuen mahai gainean
- ireki Gimp programa eta txertatu zuen irudiak
- deskargatu internetetik irudi gehiago eta txertatu marrazkian geruza ezberdinetan
- gutxienez zuen marrakiak 20 geruza izan behar ditu eta istorio bat kontatzeko gai izan behar duzue agertzen denaren inguruan
- bukatu duzuenean gorde dokumentua gimp formatuan eta jpg formatuan (ikusi nire bideo azalpena) eta txertatu blogean adieraziz izenburuan bikotekideen izaneak eta asmatu duzuen istorioa (gutxienez 100 hitz)
- irudia ondo dago:
- estetikoki: 2 puntu
- elementuak ondo eskalatuak eta inguruak ezabatuak: puntu 2
- geruza kopurua:
- <20: -4 puntu
- 20tik 25era: puntu 1
- >25: 2 puntu
- blog sarrera:
- estetikoki ondo: 1 puntu
- edukiera, istorioa ondo dago: 3 puntu
2012/10/19
Haurrak eta gudak
Haurrak eta guden gaia jorratzen ari gara datorren asteko antzezlana prestatzeko.
Horretarako "Turtles can fly" filmea ikusten ari gara.
Pelikula osoa ikusteko aukerarik izan ez dugunez, hemen duzue esteka etxean ikusten bukatzeko.
Gero iruzkin baten bidez erantzun hurrengo galderak:
Horretarako "Turtles can fly" filmea ikusten ari gara.
Pelikula osoa ikusteko aukerarik izan ez dugunez, hemen duzue esteka etxean ikusten bukatzeko.
Gero iruzkin baten bidez erantzun hurrengo galderak:
- 1.- Non gertatzen da pelikulan agertzen dena?
- 2.- Zertan nabaritzen da guda bat bizi izan dutela?
- 3.- Pelikulan azaltzen dira ume asko, baina ez dira agertzen beraien gurasoak. Zergatik?
- 4.- Zergatik daude horrenbeste ume hanka edo besorik gabe?
- 5.- Eskolara joaten dira pelikulan agertzen diren umeak? zergatik?
Arlelazkiekin egindako lanak:
Sale bada hona hemen gure proiektuaren azkeneko pausua, hau da: gizarteari aurkeztea egindakoa.
Orain honekin bukatzeko blog sarrera bana egin behar duzue hurrengo atalak jarraituz:
1.- Lanaren izena/izenburua
2.- Erabilitako teknika
3.- Argazkiak (gutxienez 2)
4.- Materialak eta erremintak
5.- Lana sortzearen prozeduraren deskribapena (gutxienez 150 hitz). Bertan azaldu ditzakezun kontuak: zergatik erabaki zenuen hori egitea, nondik hartu zenuen ideia, nola bildu zenituen materialak, ze arazoak izan dituzun lana burutzeko orduan eta nola konpondu dituzun....
6.- Proiektuaren balorazioa: gustatu zaizu, gustura gelditu zara emaitzarekin....
Blog sarrerak eginda daudenean EZ AHAZTU: SARRERA HONETAN IRUZKIN BAT JARRI ESTEKAREKIN!!!
Orain honekin bukatzeko blog sarrera bana egin behar duzue hurrengo atalak jarraituz:
1.- Lanaren izena/izenburua
2.- Erabilitako teknika
3.- Argazkiak (gutxienez 2)
4.- Materialak eta erremintak
5.- Lana sortzearen prozeduraren deskribapena (gutxienez 150 hitz). Bertan azaldu ditzakezun kontuak: zergatik erabaki zenuen hori egitea, nondik hartu zenuen ideia, nola bildu zenituen materialak, ze arazoak izan dituzun lana burutzeko orduan eta nola konpondu dituzun....
6.- Proiektuaren balorazioa: gustatu zaizu, gustura gelditu zara emaitzarekin....
Blog sarrerak eginda daudenean EZ AHAZTU: SARRERA HONETAN IRUZKIN BAT JARRI ESTEKAREKIN!!!
2012/10/18
Etxe bat marrazten: sketchup
Gure marrazkiak egiteko hau da erabiliko dugun beste baliabide bat.
Hemen ikusi dezakezue ze erraz marraztu daitekeen etxe bat:
Hurrengo asterakio egin behar dena: Marraztu etxe sinple bat eta egiozue argazkiak blog sarrera bat osatzeko.
Hemen ikusi dezakezue ze erraz marraztu daitekeen etxe bat:
Hurrengo asterakio egin behar dena: Marraztu etxe sinple bat eta egiozue argazkiak blog sarrera bat osatzeko.
2012/10/17
Aza tximelearen bisita
Aurreko asteko zubitik bueltatzerakoan sorpresa bat izan dugu:aza tximeleta batek (tximeleta zuria edo Pieris brassicae) gure aza landareetan bere arrautsak jarri zizkigun eta arrak egun gutxitan ia ia landare osoa jan digute.
Egoera honi buelta emateko hau da egin duguna:
Egoera honi buelta emateko hau da egin duguna:
- harrak kendu ditugu
- ezkaia (thymus sp.) landare batzu hartu ditugu
- infutsio bat prestatu dugu hartutako ezkaiarekin
- infutsio hori bota dugu gure aza landareetan harrek ez baitute batere gustoko
2012/10/14
Erregistro fitxak
Bada ikastolan jada jarri ditugu martxan gure erregistro fitxa berriak DBHn.
Honelako itxura daukate:
Bertan bai gurasoak bai ikaslean jarraitu ahal izango dute beraien ebaluazio prozesua denbora errealean, eta ondorioz, ebaluaketa bukaeran lortzen den nota ez da sorpresa bat izango inorentzat.
Trena honen heburuak:
Los objetivos que pretendemos lograr con ello son:
Honelako itxura daukate:
Bertan bai gurasoak bai ikaslean jarraitu ahal izango dute beraien ebaluazio prozesua denbora errealean, eta ondorioz, ebaluaketa bukaeran lortzen den nota ez da sorpresa bat izango inorentzat.
Trena honen heburuak:
- ikasleen ardura bultzatzea,
- guraso eta ikastolen arteko harremana hobetzea
- irakasleon ebaluazio irizpideak modu garbi batean adieraztea
- benetako ebaluazio jarrai bat sustatzea
Los objetivos que pretendemos lograr con ello son:
- fomentar la responsabilidad de l@s alumn@s
- mejorar la comunicación entre la ikastola y las familias
- dejar patente de forma clara cuáles son los criterios de evalución de cada profesor/a
- impulsar una evaluación continua real
Subscribe to:
Posts (Atom)






