2012/09/21

Kortxoekin dantzan

Kortxoa edo artelazkia artelatz (Quercus suber) eta beste hainbat landarek enbor-adarretan eta sustraietan duen zuraren gaineko ehuna da.
 Material honek, ezaugarri berezi asko ditu: arina da, naturala, isolatzaile ona... eta botilaz estaltzekoz aparte beste mila modutan erabili dezakegu, hona hemen adibide batzuk:


















Ah ze nolako idei politak, ezta?

Ba hau izango da gure hurrengo proiektuaren lana.
Lehenik eta behin aukeratu behar duzue egingo duzuna, izan daiteke hemen agertzen den zerbait edo bururatu zaizuen beste ideia bat.

Aste honetan gure "proiektua" defituko dugu, blog sarrera bana eginez hurrengo irizpideak jarraituz:
  1. azaldu modu laburrean egingo duzuena
  2. proiektuaren marrazki bat (GNU paint edo beste antzeko programaren bat erabiliz)
  3. erabiliko duzuen materialak: zenbat kortxo, lekeda, egurra ...
  4. erabiliko dituzuen erremintak: labana, gureizak,....
  5. argazkiren bat (aurkitzen baduzue zerbait antzekoa dena)
  6. estekaren bat (ideia nonbaitetik hartu baduzue)

1 comment:

laida said...

uste dut proiektu honetan oso ondo pasako dugu.