2012/04/18

Efektu kateatuak.



Aurreko ebaluaketan DBH 1eko ikasleak efektu kateatuekin ibili ziren bueltaka teknologia proiektu bat egiteko.

Proiektuak 10 segundu baino gehiago irauntu behar zuen martxan eta gutxienez 15 efektu kateatu ezberdin izan behar zuen.

Hemen jartzen dizuet, adibide bezala, Nerea, Doltza, Asier eta Danik egindako txostena, oso ondo gelditu bait zitzaien. Zorionak!


Taldekideak:
Edurne, Nerea, Asier eta Daniel.

Proiektuaren deskribapenak eta baldintzak:

Proiektu hau egiteko behar diren baldintzak hurrengo hauek dira:
  • Gutxienez 15 efektu izan behar ditu.
  • Gutxienez 10 segundu iraundu behar du.
  • Gehienez taulak 50x50cm eduki behar du.
BALDINTZAK:
Proiektu honetan efektu kateatu bat egin behar dugu, goian daukazuen baldintzaz betez.
Eta youtubeko bideotan oinarritu ahal ginen.

HASIERAKO DISEINUA:

Hasieran pentsatu genuen horrela egitea:
  1. Lehenengo aldapa batetik botatzen genuen kanika.
  2. Gero kanika kotxe bati ematen zion.
  3. Gero kotxeak domino pieza bati ematen zion.
  4. Gero domino piezak beste pieza bati ematen zion.
  5. Gero domino pieza bat kubora jausten zen .
  6. Kuboaren punta batek beste auto bati ematen zion.
  7. Honek balantzin bat mugitzen zuen.
  8. Balantzinn horrek beste balantzin bat mugitzen zuen eta hoonek gainean zuen kanika soltatzen zuen.
  9. Gero kubo batera jausten zen eta kuboarenbeste aldean zegoen makiltxo batek beste bati eman eta gainean zuen kanika askatzen zuen eta beste aldapa batetik joaten den.
  10. Aldapa honetan domino piezak zeuden eta kanika domino piezei jotzean, hauek efektu kateatu bat egiten zuten eta hori eta gero azkenengo domino piezak kanika bati ematen zion eta hau bidea segitzen zuen.
  11. Kanika beste aldera pasatzen zen.
  12. Kanika honek balantzin bat mugitzen du.
  13. Balantzin honek beste kanika bat mugiarazten du.
  14. Kanika honek beste balantzin bat mugiarazten du.
  15. Balantzin honek beste kanika bat mugiarazten du.
  16. Kanika honek txapa bat mugiarazten du.
  17. Txapa eta kanika uretara jausi eta ura mugiarazten dute.
WEP HORRIALDEAK:
MARRAZKIAK:


















ERABILITAKO MATERIALAK ETA ERRAMIENTAK:

Materiala:
  • Egur zatiak
  • Kola
  • Egurrezko taula
  • Torlojuak
  • Haria
  • Kanikak
  • Txirrika
  • Zirindolak
  • Ura
  • Ur baso bat
  • Jostailuzko kotxe bat
  • Dominoetako piezak
Erramientak:
  • Artaziak
  • Zerra
  • Kuterra
  • Hari zerra
  • Lija
  • Autodestorniladorea
PROZEDURA:
  1. Lehenengo ostiralean, irakasleak zer egin behar genuen esan zigunean, ordenagailuekin bilatu genuen informazioa, bideoak, argazkiak...
  2. Denbora asko begiratzen egon ginenean nola izangozen pentsatzen hasi ginen.
  3. Gero denak elkartu ginen eta zikinean eta arkatzarekin marrazten hasi ginen.
  4. Hurrengo ostiralean garbira pasatzea eskatu ziguten. Denbora haundi bat pasa eta gero ordenagailuekin garbira pasatu genuen Open oficce programekin.
  5. Hurrengo klaserako materiala ekartzen hasi ginen. Adibidez Nereak egurra lortu zuen eta Asierrek torlojuak baina material gehiena teknologia gelatik hartu genituen. Lanak izan behar ditu 15 efektu eta iraundu behar du 15 segundu. Guk asmatutako lehenengo pausua kanika bat aldapa batetik botatzea da.
  6. Hortik beste malda batera doa eta gero balantzin batera erortzen da.
  7. Pausu guzti hauek egurrarekin egin ditugu.
  8. Gehien erabili dugun tresna hari zerrak izan dira. Baino denborarekin tresna gehiago erabiltzen ikasi dugu eta asko erabili ditugu.
  9. Pausu hauetan beste gauza bat geneukan pentsatuta baina gaizki atera zitzaigun dominoak jarri nahi genituelako bakoitza bestearen atzean.
  10. Orduan konturatu ginen, nola jarriko ditugu dominoak tente rampa batean? Eta aldatu behar izan genuen.
  11. Geroago balantzinak beste kanika bat botatzen du eta zulo batez bezte aldera doa.
  12. Beste aldean balanzinen bitartez gora joaten da eta beste kanika bat botatzen du.
  13. Kanikak bide batetik joaten da eta domino bati ematen dio.
  14. Gero domino guztiak erortzen dira filan bide batetik kotxe automobil batera iritsi arte.
  15. Bukatzeko automobila mugitzen da.
  16. Gero kanikak beste balantzin bat mugitzen du.
  17. Hurrengo pausoan kanikak txapa bat mugitzen du eta uretara jauzten dira biak.
  18. Hau guztia egiteko horrela egin genuen.
  19. Taula bat lortu genuen eta zerra batekin moztu egin genuen. Azkenean 40x40cm-ko taula bat lortu genuen.
  20. Hurrengo egunean lehenengo aldapak egiten saiatu ginen.
  21. Lehenengo aldapan borde txiki bat jarri genion kanika lurrera ez jauzteko.
  22. Baina aldapa hau egiteko triangelu txikiak egin genituen azpian pegatzeko eta horrela gogortasun gehiago eukiko zuen.
  23. Gero prozedura berdinarekin, hau da, bordeak eginez eta hiruki txikiak eginez eta aldaparen azpian pegatu genituen gogortasun gehiago edukitzeko.
  24. Gero aldaketa bat egin genuen eta beste aldapa bat egin genuen kubo bat jarri ordez.
  25. Aldapa honetan ere ertz bat egin genuen eta bere azpian ere triangeluak pegatu genituen.
  26. Gero balantzinak egiteko taula zatitxo bat moztu genuen eta azpitik bi triangelu ipini genituen, baina triangelu hauek zulo bat zeukaten erdian, hortik torlojua pasatu behar zelako.
  27. Zulo hauek egiteko zulagailuarekin egin genituen.
  28. Hori eta gero triangeluak taularen zatitxoari pegatu genizkion.
  29. Hau egin eta gero beste balantzin bat egin genuen baina orain txikiagoa, eta honen muturreaen kanika egoteko kaxa antzerako bat egin genion.
  30. Bi balantzinak lehortu zirenean torlojua pasatu genion barrutik eta taulan bi zulo egin genituen, torlojua handik pasatzeko.
  31. Gero beste aldapa bat egin genuen eta ertzak ipini genizkion.
  32. Hurrengo pausoan bi kolunpio egin genituen baino batek egur zati bat zeukan kanporuntz horrela beste egur zati bati emango zion eta efektu kateatua jarraituko zuen.
  33. Gero beste aldapa bat jarri geuen eta honen azpitik beste bat.
  34. Ondoren zulo bat egin genion taulari.
  35. Gero barrutik beste aldapa bat pegatu genion eta beste hiru balantzin egin genituen eta beste hiru aldapa pegatu genituen bakoitza bere bordeekin.
  36. Azkenik taula txiki bat pegatu geinon han ura ipintzeko eta hiruki txiki bat pegatu genion azpian gogortasun gahiago eukizeko.
Egin behar genuenean ez zitzaigun atera eta bigarren aukeran erez. Hurrengo egunean daukagu azkeneko aukera eta espero dugu ondo ateratzea.

EFEKTU BAKOITZAREN DESKRIBAPENA:
1.Efektua: Kanika botatzen dugu.






2.Efektua: Kanikak balantzin bat mugitzen du.





3.Efektua: Balantzinak beste balantzin bat mugitzen du.





4.Efektua: Balantzinak kanika bat askatzen du.






5.Efektua: Kanika kubo batera jausten da eta beste kuboa mugitzen du.






6.Efektua: Beste kuboaren egurrezko taulatxoak beste taulatxo zati bati ematen dio.







7.Efektua: Taulatxoak kanika bat askatzen du.





8.Efektua: Balantzinak eta kanikak batera beste balantzin bati ematen diote.





9.Efektua: Kanikak eta balantzinak domino pieza bati ematen diote.







10.Efektua: Domino piezak beste domino pieza bati ematen dio.






11. Efektua: Domino piezak jostailuzko kotxe bati ematen dio.








12.Efektua: Jostailuzko kotxeak plastikozko pieza bat mugitzen du.







13.Efektua: Kanikak txapa bati ematen dio.





14.Efektua: Kanika eta txapa uretara erori eta ura mugitzen dute.






15.Efektua: Uraren indarrak edalontzia lurrera botatzen du.









EFEKTU KATEATUAREN AZKENEKO DISEINUA:



















ARAZOAK ETA KONPONBIDEAK:
Lehenengo pentsatu genuen domino piezak aldapa batean jartzea baina azkenean ez ditugu ipini, baina beste taula zati batean ipini ditugu.
Ere beste batean bentsatu genuen kotxe bat aldapa batean jartzea baina azkenean ez genuen jarri.
Azkenik ere pentsatu genuen egurreko zati bat pieza batekin ematea baino ez zenez heltzen beste egur zati bat jarri genuen.

    No comments: