2012/05/10

Kalkulo orriak birpasatzen



Bakoitzak aukeratu behar duzue herrialde bat, eta bere izenarekin kalkulo orri bana sortu. Herrialdeak ezin dira errepikatu beraz ados jarri zuen artean.

Interneten hainbat datu bilatu behar dituzte:
  • herrialdearen azala (km2)
  • biztanleria azken 5 urteetan
  • azken hauteskunde prozesuaren emaitzak (3 partidu botatuen boto kopura, eta boto kopuru osoa)

Open-officen kalkulo orri bana sortu eta datu horiek bertan isladatu nahi duzuen formatua emanez.


Formulen bidez kalkulo orriak bistaratu behar ditu hurrengo datuak:
  • herrialdearen dentsitate demografikoa azken bost urte hauetan
  • azken bost urte hauen batazbesteko hazkunde tasa (biztanleria ehuneko zenbat handitzen den urtez urteko batazbestekoa)
  • azken hauteskuntearen partehartzea (kontuan izan ze urtean burutu ziren eta alderatu biztanleriarekin)
  • hauteskundeko emaitzak: partidu bakoitzaren ehunekoa boto kopuru osoarekin alderatuz eta biztanleriarekin alderatuz, adibidez:
Berberetxoaren Aldeko Taldea (BAT):
botoen %13
biztaleriaren %4
  • grafiko bat hauteskundearen emaitzak isladatzeko

Txispun, orrialdea gorde eta maitasun handiz niri bidali epostaz.

Bukatzen ez baduzue etxean egin eta hurrengo klase eguna baino lehen bidali!!

No comments: