Ea zeintzuk lortzen duzuen buruhauste hau argitzea....
Kikara batean kafea daukagu, eta eraztuna barruan erortzen zaigu. Hala ere, eta kikara beteta badago ere, eraztuna busti ez dela konturatzen gara. Nola azaldu daiteke hau??
Baina, Zer da software askea?
Zergatik erabiltzen dugu ikastolan?
Edozein kontratutan bezala, software lizentzien bitartez egileek erabiltzaileek bete beharko dituzten erabilpen baldintzak zehazten dituzte.
Alegia, erabiltzaile jakin batek software bat eskuratzen duenean (diruz
ordainduta edo ordaindu gabe) ez du produktu horren jabetza
automatikoki bereganatzen. Erabiltzailearen eskubidea izango da software
horren erabilera baina hau egileak ezarritako murrizketen araberakoa
izango da. Murrizketa horiek izango dira lizentzian zehaztuko direnak.
Horrela, ez ditugu nahastu behar software librea izateko aplikazioak bete behar dituen baldintzak eta software horrek izango dituen erabilpen baldintzak
(alegia, lizentzia mota). Neurri batean erlazionatuta baldin badaude
ere (software askea izateko baldintzen artean, erabilpen motari
erreferentzia egiten dion bat baitago), egileek erabakiko dute software
librea izanda ere, zein erabilpen baldintzak zehaztuko duten bere
lizentzietan.
Aurrekoari
lotuta zera aipatu beharra dago. Egile batek bere softwareari (edo
bestelako edozein ekoizpen propioari) erabilpen lizentziarik zehazten ez
badio, lan horri automatikoki copyright lizentzia ezartzen zaio. Honen arabera, aldakuntza, bikoiztasun eta birbanaketa eskubide
gehienak copyright-aren jabearentzat soilik erreserbatzen dira.
Aukera hau egokia izan daiteke euren produkzioaren gaineko kontrol osoa
izan nahi dutenentzat baina garbi dago ez dela batere egokia euren lana
besteekin partekatu nahi dutenentzat.
Kasu batzuetan, egileek
sortu duten aplikazioaren jabegoari uko egiten diote, horren gaineko
jabetza gizarteari eskaintzen diotelarik. Kasu horretan softwarea domeinu publikokoa dela esaten da.
GNU/linux proiektua jada 20 urte darama gurekin, eta ikastolak egin zuen apostua gero eta sendoagoa da.
Ikaslea askeak hezitzeko, tresnak askeak izan behar dira.
Hona hemen Henry Matisseren lanaren adibide batzuk: gustuko al dituzue?
Eta hemen daukazue bere biografia:
Henri Matisse 1869an jaio zen Le Cateau-CambrésisenFrantzian. 1887an zuzenbide ikasketak hasi zituen Parisen. Apendizitis krisialdi bat izan zuenean hasi zen margozten lehen aldiz, eta bere hitzetan "paradisu mota bat" ezagutu zuen. 1891an Parisera bueltatu zen Académie Julianen ikasteko William-Adolphe Bouguereau eta Gustave Moreau irakasleen ikasle izan zelarik. Japoniako artea eta post-inpresionismoaren egileen eragina jaso zuen, hala nola, Paul Cézanne, Gauguin, Van Gogh eta Paul Signac. Matissen garai honetako margoek Signac-en puntilismoaren estiloari jarraiki egin zituen. 1901ean bere lehen erakusketa egin zuen, eta hiru urte beranduago bakarkako lehen erakusketa. Ondoren 1905ean Frantziako Rivierara joan zen André Derainekin
batera lan egiteko. Garai honetako margolanetan forma lauak eta linea
kontrolatuak dira nagusi, expresaera xehetasunaren gainetik dagoelarik.
Matisseren margolanik bikaienak 1906 eta 1917 urteen artean egin ziren, nahiz eta fauvismoa beherakadan zegoen. Garai honetan Picassoren
lagun bilakatu zen, lagun eta arerio izan ziren aldi berean, nahiz eta
Matissek naturari gehiago erreparatzen zion inspirazioa lortzeko,
Picassok irudimenari erreparatzen zion bitartean.
Matisse Cimiezeko herrian bizi izan zen bere heriotzerarte. 1941eanminbizia
diagnostikatu eta ebakuntza baten ondoren gurpildun aulki batean geratu
zen. Hala ere, zorigaitz hark ez zuen margoztetik alboratu. Zeuzkan
laguntzaileei esker margozten jarraitu ahal izan zuen. Garai honetakoak
dira gouaches découpés izenez ezagutzen diren kolageak.
Matissek 1910ean saldu zuen bere lehen margoa. Gaur egun, bere margoak 17 milioi dolarretan saldu daitezke. 2002an egilearen eskultura bat 9 milioi dolar ingurutan saldu zen enkante batean.
Kurtso berri baten atarian, haurten matematika, plastika eta informatikako kontuak aurkitzeko aukera izango duzue txoko txiki honetan... ea gustuko duzuen
Demagun txango bat prestatu behar duzuela, horretarako Google maps erabiltzen distantziak hartu eta distantziak eta denborak kalkulatzen duen kalkulo orri bat prestatu kontuan hartuta hurrengo irizpideak: 1.- gutxienez 20 tarteak sartu 2.- kalkulo orria guztiz programatu formulen bidez, hau da, abiaduraren gelazka aldatuz automatikoki dena egokitu behar da 3.- bukatzen duzuenean nirekin partekatu, argitaratu eta hemen estekatu
Hau da gure gaurko erronka, lagunak datozkizue afaltzera eta txinatarren "arroz 3 delicias" famatua prestatu nahi duzue. Kontuan izanda gutxienez 10 osagai erabiliko duzuela eta 10 lagun joango zaizkizuela, egin kalkulo orri bat kostatuko zaizuena kalkulatzen. Kontuan izan: 1.- Osagai guztiak online erosiko dituzue 2.- Estekatu produktu bakoitzaren prezioak duten guneak 3.- Web bezala argitaratu eta esteka hemen jarri
hona hemen zuen ariketak jartzeko gunea, gogoratu, aldi honetan "forward" agintea behin bakarrik jarri ahal izango duzue, beraz bukleak erabili!!! GOGORATU: APIRILAK 20AN AZTERKETA!!!