2010/11/08

DBH 3: Ama plakaren antolaketa


beno, aste honetan klasean ikusi dugu nola antolatzen diren ama plakan dauden osagaiak.

hartutako informazioarekin, osatu sarrera bat zuen blogetan eta iruzkin bat jarri hemen horra estekatzen duena.

animo eta aurrera.

2010/10/18

DBH 3, ordenagaialuaren arkitektura


Jarri hemen zuen aurkezpenen estekak eta gogoratu, urriak 25ean aurkezpena egingo da, bertan lanaz gain zuen bloga ere erakutsi egin beharko duzue ;-)

2010/10/08

DBH 2ko blogak

DBH 2koak ere gure blogak baditugu, bertan gure lanak eta gertatzen zaizkigun pasadizoak argitaratuko ditugu....

mementuz, hau da egin behar dena:

  • blogak sortu
  • aurkepen bat egin
  • argazki bat txertatu sarrera horretan




animo eta aurrera

2010/09/28

DBH 1: jada baditugu gure blogak!!

Sale bada, dagoeneko denok bloga daukagu, orain hasiko gara gure artean helbideak trukatzen eta iruzkinak jartzen.

Hau aste honetako lana:

  1. bloga ireki eta aurkezpen bat egin
  2. zuazan gertatutakoa kontatu beste sarrera batean gutxienez 200 hitz eta 4 argazki erabilita
  3. jarri hemen iruzkin bat zuen blogen helbideak adieraziz
  4. zuen klasekide GUZTIEN sarrerak iruzkindu
  5. astean zehar gai libre baten inguruko beste sarrera bat egin
txispun

2009/12/10

San Bizente Askea!!!!

San Bizente Ikastola Software askearen alde:


2009/04/21

DBH 1eko animazioak

Hona hemen DBH 1 ekoek Gimp programa erabiliz egin duten animazioak, politak ezta?



Ibilbidea prestatzen


Demagun txango bat prestatu behar duzuela, horretarako Google maps erabiltzen distantziak hartu eta distantziak eta denborak kalkulatzen duen kalkulo orri bat prestatu kontuan hartuta hurrengo irizpideak:
1.- gutxienez 20 tarteak sartu
2.- kalkulo orria guztiz programatu formulen bidez, hau da, abiaduraren gelazka aldatuz automatikoki dena egokitu behar da
3.- bukatzen duzuenean nirekin partekatu, argitaratu eta hemen estekatu

2009/04/07

arroza egiten


Hau da gure gaurko erronka, lagunak datozkizue afaltzera eta txinatarren "arroz 3 delicias" famatua prestatu nahi duzue. Kontuan izanda gutxienez 10 osagai erabiliko duzuela eta 10 lagun joango zaizkizuela, egin kalkulo orri bat kostatuko zaizuena kalkulatzen. Kontuan izan:
1.- Osagai guztiak online erosiko dituzue
2.- Estekatu produktu bakoitzaren prezioak duten guneak
3.- Web bezala argitaratu eta esteka hemen jarri

2009/04/06

kturtle: 7. ariketa


hona hemen zuen ariketak jartzeko gunea, gogoratu, aldi honetan "forward" agintea behin bakarrik jarri ahal izango duzue, beraz bukleak erabili!!!
GOGORATU: APIRILAK 20AN AZTERKETA!!!

2009/03/31

animazioak sortzen Gimp-aren bidez


ikusi dugunez erabili dezakegu Gimp programa animazioak egiteko. Gogoratu, horretarako animazioa "Frame"etan antolatuko dugu, frame bakoitza bere geruzan eta orden logiko batean ordenaturik.

Gero XCF formatuan gorde eta gero, GIF formatuan gordeko dugu, bertan animazio aukera hautatuko duzue.

ea, estekatu hemen zuen animazioen sarrerak.... ea zerbait polita egiten dugun...

2009/03/27

Pisua bilatzen


Beno etxe bat erosi behar duzue, bilatu interneten 4 pisuen prezioa eta gorde pisu hoien esteka.
Demagun zuen soldata 2000 eurokoa dela; kontuan izanda %20 inpostuetan ordaindu behar dela eta gelditzen denaren (adi) %10 aurreztea lortzen duzuela. Zenbat hilabete beharko zeninituzke pisu horiek erosteko? Kalkuloak egiteko kalkulo-orri bat erabili, bertan jarri pisuen iragarkien esteka, eta emaitzak eta orriaren esteka jarri hemen iruzkin baten didez. Jarraitu eredu hau:

kaixo hemen dago nire kalkulo orria, eta hauek dira pisuen prezioak eta ordaintzeko epeak:
  • a) 100.000 euroko pisua 15 urte eta 4 hilabete
  • b) 130.000 euroko pisua 20 urte eta 7 hilabete

2009/03/24

Etxeko kontuak

Krisialdian gaudela diote komunikabideetan, eta halaxe da zeren zuen lantegian astelehenean ez bueltatzeko esan dizuete.
Beraz langabezian gelditu zarete, eta beste lan bat aurkitzeko aukera gutxi... eskerrak behintzat 10.000 euro aurreztuak dituzuela egoerari aurre egiteko. Horretaz aparte langabezia kobratzeko eskubidea daukazue 12 hilabetez zure aurreko soldataren %80 kobratzeko aukera daukazue.
Baina beno, kotxeko kredituaren 10 epe 200 euroko falta zaizkizu ordaintzeko eta beste aldetik iaz pisu batean sartu zineten eta hipoteka ez da txikia, hilabetero 900 euro ordaindu behar duzue hurrengo 20 urteak.
Beste aldetik haeuk dira hilabetero dituzuen gastu finkoak:
  • telefonoa: 20 euro
  • interneta: 40 euro
  • kotxeko gasolina: 150 euro
  • janaria: 200 euro
  • ura: 10 euro
  • argindarra: 20 euro
  • gasa: 20 euro
  • beste gastuak (arropa, ...) 30 euro
  • extrak (afariak, zinea, antzerkia, ....) 30 euro
Jakinda zuen soldata 1000 eurokoa zela eta gastuak datorren hilabetik hasita, noiz arte egon zaitezke beste lan bat aurkitu arte? Kalkuloak egiteko googledocs-en kalkulo-orri bat egin, gelditzen zaizuen dirua grafiko baten bidez adierazi. Bukatzen duzuenean orria argitaratu eta iruzkin batetan emaitza (dirua bukatzen den data) eta esteka jarri.

2009/03/23

enfoke kontua


Beno aste honetan argazki batean atal ezberdinak desefokatuko ditugu harreta guk nahi ditugun puntuetara eramateko. Horretarako aukeraketak lausotuko ditugu, aldaketa ez nabarmentzeko. Animo jarri hemen zuen ariketen estekak

kturtle: loreak egiten


ariketa 4: programak galdetzen du zenbat buelta eman behar ditu eta gero lorea marrazten du.
ariketa 5:

2009/03/18

DBH 1, gimp ariketa


Beno jarri hemen zuen aste honetako ariketen sarrerak.
gogoratu:
  • 1.- argazki baten atal bat hautatu eta argazkia horretara murrizku, gero marko beltza ezarri. Hasierako argazkia eta bukaerakoa igo zuen blogetara. Blog sarrera hemen estekatu.
  • 2.- collage. Sortu dokumentu bat 300 x 300 pixel tamaina duena. Ezarri saretea (gidak) 100 pixeletan. Txertatu irudi puxketak 90x90 pixelekoak collage osatu arte. Emaitza jpg bezala gorde eta zuen blogen sarrera berri batera igo. Sarrera hori hemen estekatu.
Animo eta aurrera