_____________________________________________________________emaitza ezberdinak nahi badituzu, ez egin beti gauza bera
2012/04/26
Zuen etxeko instalazio elektrikoa
Datorren asterako zuen etxoaren instalazio elektrikoaren inguruko lan bat egin beharko duzue.
Lan honetan blog sarrera bana egin behar duzue, eta maiatzak 3 baino lehen argitaratu egon behar du (kontuan izan hurrengo klasean nota jarriko dudala eta klasea baino lehen bukatua egon behar duela)
Zaindu sarrera osoaren itxura, atalak bereiztu eta izenburuak erabili
Hau da lanak izan behar dituen atalak:
1.- Babes sistemak:
1.1 Magnetotermiko orokorra
Zertarako balio duen azaldu (*)
Jarri zuen etxeko magnetotermiko orokorraren argazki bat (**)
1.2.- Diferentziala
Zertarako balio duen azaldu (*)
Jarri zuen etxeko diferentzialaren argazki bat (**)
1.3.- Magnetotermikoak:
Zertarako balio duten azaldu (*)
Jarri zuen etxeko magnetotermikoen argazki bat (**)
Identifikatu argazkian zertarako den magnetotermiko bakoitza
(*) aurreko egunean egindako lanean oinarritu zaitezkete (copy/(paste moment)
(**) beste elemenduekin batera agertzen bada, nabarmedu besteengandik (gimp moment)
2.- zuen sukaldearen instalazio elektrikoa
2.1 elemendu elektrikoen zerrenda
2.2 instalazio elektrikoaren adierazpen multifilarra
2.3 instalazio elektrikoaren adierazpen topografikoa
2.4 instalazio elektrikoaren adierazpen unifilarra
Labels:
argindarra,
elektrizitatea,
instalazio elektrikoak,
teknologia
2012/04/24
IT txartela: ZORIONAK DBH 4!!
Eusko jaurlaritzak azterketa hauen bitartez egiaztatzen du pertsonen trebetasuna teknologia berrietan. Oposaketetan aurkeztu ahal izateko edota puntuak lortzeko garrantzikoak dira titulu hauek.
Ikastolako DBH 4ko ikasleak aurkeztu dira gaur "Interneten erabilpena"ren inguruko akreditazioa lortzeko eta denak gainditu dute. ZORIONAK.
El Gobierno Vasco acredita por medio de esta titulación en IT txartela, las competencias en el uso de las nuevas tecnologías, teniendo bastante importancia a la poder presentarse a las oposiciones o de conseguir puntos en las mismas.
Lxs alumnxs de DBH4 han realizado hoy el exámen de "competencias en internet" y han aprobado todxs. ¡¡FELICIDADES!!
2012/04/21
Krisialdi energetikoa
Azken egun hauetan komunikabide guztietan petroleoaren inguruko berriak ditugu.
Gure gizarteak honekiko adikzioa duela esan dezakegu, eta honek ez gaitu egoera on batean uzten... ez da ideia ona agortzear dauden gauzekiko adikzioak garatzea eta.
Gai hau DBH 4ko ikasleak jorratu dute eta aurkezpen hauek prestatu dute hurrengo galdera honi erantzuten: Nola izango da mundua energetikoki 2030an?
Gure gizarteak honekiko adikzioa duela esan dezakegu, eta honek ez gaitu egoera on batean uzten... ez da ideia ona agortzear dauden gauzekiko adikzioak garatzea eta.
Gai hau DBH 4ko ikasleak jorratu dute eta aurkezpen hauek prestatu dute hurrengo galdera honi erantzuten: Nola izango da mundua energetikoki 2030an?
Labels:
energia,
krisialdi energetikoa,
oil peak,
teknologia
2012/04/18
Efektu kateatuak.
Aurreko ebaluaketan DBH 1eko ikasleak efektu kateatuekin ibili ziren bueltaka teknologia proiektu bat egiteko.
Proiektuak 10 segundu baino gehiago irauntu behar zuen martxan eta gutxienez 15 efektu kateatu ezberdin izan behar zuen.
Hemen jartzen dizuet, adibide bezala, Nerea, Doltza, Asier eta Danik egindako txostena, oso ondo gelditu bait zitzaien. Zorionak!
Taldekideak:
Edurne, Nerea, Asier eta Daniel.
Proiektuaren deskribapenak eta baldintzak:
Proiektu hau egiteko behar diren baldintzak hurrengo hauek dira:
- Gutxienez 15 efektu izan behar ditu.
- Gutxienez 10 segundu iraundu behar du.
- Egurrezko taula bertikalean egon behar da.
- Gehienez taulak 50x50cm eduki behar du.
BALDINTZAK:
Proiektu honetan efektu kateatu bat egin behar dugu, goian daukazuen baldintzaz betez.
Eta youtubeko bideotan oinarritu ahal ginen.
HASIERAKO DISEINUA:
Hasieran pentsatu genuen horrela egitea:
Eta youtubeko bideotan oinarritu ahal ginen.
HASIERAKO DISEINUA:
Hasieran pentsatu genuen horrela egitea:
- Lehenengo aldapa batetik botatzen genuen kanika.
- Gero kanika kotxe bati ematen zion.
- Gero kotxeak domino pieza bati ematen zion.
- Gero domino piezak beste pieza bati ematen zion.
- Gero domino pieza bat kubora jausten zen .
- Kuboaren punta batek beste auto bati ematen zion.
- Honek balantzin bat mugitzen zuen.
- Balantzinn horrek beste balantzin bat mugitzen zuen eta hoonek gainean zuen kanika soltatzen zuen.
- Gero kubo batera jausten zen eta kuboarenbeste aldean zegoen makiltxo batek beste bati eman eta gainean zuen kanika askatzen zuen eta beste aldapa batetik joaten den.
- Aldapa honetan domino piezak zeuden eta kanika domino piezei jotzean, hauek efektu kateatu bat egiten zuten eta hori eta gero azkenengo domino piezak kanika bati ematen zion eta hau bidea segitzen zuen.
- Kanika beste aldera pasatzen zen.
- Kanika honek balantzin bat mugitzen du.
- Balantzin honek beste kanika bat mugiarazten du.
- Kanika honek beste balantzin bat mugiarazten du.
- Balantzin honek beste kanika bat mugiarazten du.
- Kanika honek txapa bat mugiarazten du.
- Txapa eta kanika uretara jausi eta ura mugiarazten dute.
WEP HORRIALDEAK:
MARRAZKIAK:
ERABILITAKO MATERIALAK ETA ERRAMIENTAK:
Materiala:
- Egur zatiak
- Kola
- Egurrezko taula
- Torlojuak
- Haria
- Kanikak
- Txirrika
- Zirindolak
- Ura
- Ur baso bat
- Jostailuzko kotxe bat
- Dominoetako piezak
Erramientak:
- Artaziak
- Zerra
- Kuterra
- Hari zerra
- Lija
- Autodestorniladorea
PROZEDURA:
- Lehenengo ostiralean, irakasleak zer egin behar genuen esan zigunean, ordenagailuekin bilatu genuen informazioa, bideoak, argazkiak...
- Denbora asko begiratzen egon ginenean nola izangozen pentsatzen hasi ginen.
- Gero denak elkartu ginen eta zikinean eta arkatzarekin marrazten hasi ginen.
- Hurrengo ostiralean garbira pasatzea eskatu ziguten. Denbora haundi bat pasa eta gero ordenagailuekin garbira pasatu genuen Open oficce programekin.
- Hurrengo klaserako materiala ekartzen hasi ginen. Adibidez Nereak egurra lortu zuen eta Asierrek torlojuak baina material gehiena teknologia gelatik hartu genituen. Lanak izan behar ditu 15 efektu eta iraundu behar du 15 segundu. Guk asmatutako lehenengo pausua kanika bat aldapa batetik botatzea da.
- Hortik beste malda batera doa eta gero balantzin batera erortzen da.
- Pausu guzti hauek egurrarekin egin ditugu.
- Gehien erabili dugun tresna hari zerrak izan dira. Baino denborarekin tresna gehiago erabiltzen ikasi dugu eta asko erabili ditugu.
- Pausu hauetan beste gauza bat geneukan pentsatuta baina gaizki atera zitzaigun dominoak jarri nahi genituelako bakoitza bestearen atzean.
- Orduan konturatu ginen, nola jarriko ditugu dominoak tente rampa batean? Eta aldatu behar izan genuen.
- Geroago balantzinak beste kanika bat botatzen du eta zulo batez bezte aldera doa.
- Beste aldean balanzinen bitartez gora joaten da eta beste kanika bat botatzen du.
- Kanikak bide batetik joaten da eta domino bati ematen dio.
- Gero domino guztiak erortzen dira filan bide batetik kotxe automobil batera iritsi arte.
- Bukatzeko automobila mugitzen da.
- Gero kanikak beste balantzin bat mugitzen du.
- Hurrengo pausoan kanikak txapa bat mugitzen du eta uretara jauzten dira biak.
- Hau guztia egiteko horrela egin genuen.
- Taula bat lortu genuen eta zerra batekin moztu egin genuen. Azkenean 40x40cm-ko taula bat lortu genuen.
- Hurrengo egunean lehenengo aldapak egiten saiatu ginen.
- Lehenengo aldapan borde txiki bat jarri genion kanika lurrera ez jauzteko.
- Baina aldapa hau egiteko triangelu txikiak egin genituen azpian pegatzeko eta horrela gogortasun gehiago eukiko zuen.
- Gero prozedura berdinarekin, hau da, bordeak eginez eta hiruki txikiak eginez eta aldaparen azpian pegatu genituen gogortasun gehiago edukitzeko.
- Gero aldaketa bat egin genuen eta beste aldapa bat egin genuen kubo bat jarri ordez.
- Aldapa honetan ere ertz bat egin genuen eta bere azpian ere triangeluak pegatu genituen.
- Gero balantzinak egiteko taula zatitxo bat moztu genuen eta azpitik bi triangelu ipini genituen, baina triangelu hauek zulo bat zeukaten erdian, hortik torlojua pasatu behar zelako.
- Zulo hauek egiteko zulagailuarekin egin genituen.
- Hori eta gero triangeluak taularen zatitxoari pegatu genizkion.
- Hau egin eta gero beste balantzin bat egin genuen baina orain txikiagoa, eta honen muturreaen kanika egoteko kaxa antzerako bat egin genion.
- Bi balantzinak lehortu zirenean torlojua pasatu genion barrutik eta taulan bi zulo egin genituen, torlojua handik pasatzeko.
- Gero beste aldapa bat egin genuen eta ertzak ipini genizkion.
- Hurrengo pausoan bi kolunpio egin genituen baino batek egur zati bat zeukan kanporuntz horrela beste egur zati bati emango zion eta efektu kateatua jarraituko zuen.
- Gero beste aldapa bat jarri geuen eta honen azpitik beste bat.
- Ondoren zulo bat egin genion taulari.
- Gero barrutik beste aldapa bat pegatu genion eta beste hiru balantzin egin genituen eta beste hiru aldapa pegatu genituen bakoitza bere bordeekin.
- Azkenik taula txiki bat pegatu geinon han ura ipintzeko eta hiruki txiki bat pegatu genion azpian gogortasun gahiago eukizeko.
Egin behar genuenean ez zitzaigun atera eta bigarren aukeran erez. Hurrengo egunean daukagu azkeneko aukera eta espero dugu ondo ateratzea.
EFEKTU BAKOITZAREN DESKRIBAPENA:
1.Efektua: Kanika botatzen dugu.
2.Efektua: Kanikak balantzin bat mugitzen du.
3.Efektua: Balantzinak beste balantzin bat mugitzen du.
4.Efektua: Balantzinak kanika bat askatzen du.
5.Efektua: Kanika kubo batera jausten da eta beste kuboa mugitzen du.
6.Efektua: Beste kuboaren egurrezko taulatxoak beste taulatxo zati bati ematen dio.
7.Efektua: Taulatxoak kanika bat askatzen du.
8.Efektua: Balantzinak eta kanikak batera beste balantzin bati ematen diote.
9.Efektua: Kanikak eta balantzinak domino pieza bati ematen diote.
10.Efektua: Domino piezak beste domino pieza bati ematen dio.
11. Efektua: Domino piezak jostailuzko kotxe bati ematen dio.
12.Efektua: Jostailuzko kotxeak plastikozko pieza bat mugitzen du.
13.Efektua: Kanikak txapa bati ematen dio.
14.Efektua: Kanika eta txapa uretara erori eta ura mugitzen dute.
15.Efektua: Uraren indarrak edalontzia lurrera botatzen du.
EFEKTU KATEATUAREN AZKENEKO DISEINUA:

ARAZOAK ETA KONPONBIDEAK:
Lehenengo pentsatu genuen domino piezak aldapa batean jartzea baina azkenean ez ditugu ipini, baina beste taula zati batean ipini ditugu.Ere beste batean bentsatu genuen kotxe bat aldapa batean jartzea baina azkenean ez genuen jarri.
Azkenik ere pentsatu genuen egurreko zati bat pieza batekin ematea baino ez zenez heltzen beste egur zati bat jarri genuen.
2012/03/30
2012/03/16
Urak eramango dituen marrazkiak egiten.
Jim Denevan arte lan erraldoi hauek egiten ditu, hondartzetako arean, elurran edo basamortuetan marrazten makil baten laguntzarekin.
Lan hauetan garrantzi handikoa da prozesua eta emaitza ondo dokumentatzea, normalean berehala desagertzen baitira. Horretarako argazkiak eta bideoa erabiltzen dira.
Ikusi Peter Donnelly-ren bideo hau lan hauen prozesua ikusi ahal izateko. Fijatu zaitezte nola dagoen grabatuta: kamara ze lekuetan jarri duen, prozesua osoa dagoen edo zatiak kendu dituen...
ea
2012/03/15
Eguzki-gailuak
Sale bada, hemen daukazuen zuen gailuen txostena egiteko atalak eta ebaluatzeko irizpideak:
1.- izenburua eta egileak
2.- Aukeraturako gailuaren deskribapena:
Zer da?
Zertarako bailo du?
Zerez eginda dago?
Nondik hartu dituzue ideiak?
irizpideak: galdera guztiak erantzun, gutxienez 150 hitz, irudi bat eta 3 esteka
3.- Erabilitako materialek eta erremintak
bi zutabeetan antolatu
4.- Eraikitzeko prozesua deskribatu
Hasiera hasieratik emandako pausuak deskribatu. Beharrezkoa denean erabili irudiak eta argazkiak zuen azalpenak argitzeko
irizpideak: galdera guztiak erantzun, gutxienez 400 hitz, 3 irudi eta esteka bat
5.- Proiektuaren diseinua eta sekzioa:
irizpideak: ondo adierazita dago, neurri guztiak ondo akotaturik daude, 2 bista eta sekzio bat gutxienez
6.- Atalen deskribapena:
irizpideak: atal bakoitzentzako erabili argazki bat eta 50 hitz
7.- Taula eta grafiko bat erabiliz adierazi kanpoko tenperatura, barruko tenperatura eta denboraren iragana
8.- Hobetzeko proposamenak:
Listo, txostena bukatua eta argitaratua zuen gelako blogean egon behar du martxoak 21erako, animo eta aurrera.
2012/03/14
Zuen ebaluazioen emaitzak
Aurreko egunean irakasgaia eta irakaslearen lana puntuatzeko aukera izan zenuten, guztion artean klaseko iharduera hobetzeko. Hemen daude batazbestekoak:
- Klaseetan gustora zaude: 7,7
- klasekideek errespetatzen zaituztela sentitzen duzu: 8,21
- irakasleak errespetatzen zaituela sentitzen duzu: 8,01
- zure kezkak adierazteko aukera dagoela sentitzen duzu: 8,15
- klasean egiten dena interesgarria iruditzen zaizu: 7,48
- klasean egiten dena erreza iruditzen zaizu: 6,42
- klasean jorratzen denarekin ados zaude: 7,74
- klasean daramagun erritmoarekin ados zaude: 7,29
- ikasgaia ebaluatzeko moduarekin ados zaude: 7,43
- orokorrean, zer nota jarriko zenioke irakasleari?: 7,19
Mila esker parte hartzeagatik eta kontuan izango ditut proposatu dituzuen hobekuntzak.
2012/03/09
Land art
Lehenengo gizakiak jada arte mota hau praktikan jartzen dute beraien kobazuloen paretak margotzen zituztenean
Lan mota honek kontzeptu ezberdinak uztartzen ditu:
Hona hemen adibide interesgarri batzuk:
Eta hemen aurkituko duzue komentatu dizuen Christo eta Jeanne Clauderen inguruko informazioa
Lan mota honek kontzeptu ezberdinak uztartzen ditu:
- natura
- gizakia eta espazioaren arteko harremana
- denbora (lan gehienak berehala desartu edo eraldatzen dira)
- arte lanen inguran dagoen balore komertziala
Hona hemen adibide interesgarri batzuk:
Eta hemen aurkituko duzue komentatu dizuen Christo eta Jeanne Clauderen inguruko informazioa
2012/03/08
Jarriozue nota irakasleari
2. ebaluaketa pasa da eta zuen notak jarrita daude jada.
Orain zuei tokatzen zaizue nire lanari eta klasean ikusten dugunari nota jartzea, animo:
2012/02/24
Efektu kateatuen txostenak aurkezteko irizpideak
Sale bada, orain datorkigu proiektuen txostenak egiteko momentua.
Horretarako talde bakoitzak sarrera bana egingo du atal hauek izanda:
1.- izenburua
2.- taldekideak
3.- proiektuaren deskribapena eta baldintzak: (puntu 0,5)
- zer egin behar den
- nola
- gutxienez esteka bat
- diseinuaren prozesua azaldu
- zer web guneetan oinarritu zarete (gutxienez 3 esteka)
- egindako marrazkiak jarri (gutxienez 2 marrazki)
- zerrendatu erabili dituzue GUZTIAK euskarazko izenak erabiliz
- zerrendatu pausuz pausu egin duzuen guztia
- gutxienez 400 hitz eta 20 pausu
- zerrendatu efektu guztiak
- efektu bakoitzean argazki edo marrazki bat erabili
7.- proiektuaren bukaerako diseinua: (puntu 2)
- proiektuaren marrazkiak
- akotazioak erabiliz
9.- proiektuaren argazkiak eta bideoa (puntu 1)
2012/02/22
kturtle azterketa
hemen jartzen dizuet azterketan egin behar den programak:
programak eskilera bat egin behar du, pantaiaren ezkerreko eskinatik hasita eta eskalioaren tamaina galdetuz.
Kontuz! eskilarak ez du pantaiatik atera behar, horretarako zaindu beharko dituzue aldagaien baloreak.
Hemen jartzen dizuet bideo adierazgarri bat:
Eta hemen jartzen dizuet azterketaren erantzuna ;-)
programak eskilera bat egin behar du, pantaiaren ezkerreko eskinatik hasita eta eskalioaren tamaina galdetuz.
Kontuz! eskilarak ez du pantaiatik atera behar, horretarako zaindu beharko dituzue aldagaien baloreak.
Hemen jartzen dizuet bideo adierazgarri bat:
Eta hemen jartzen dizuet azterketaren erantzuna ;-)
2012/02/17
Paper mache: proiektuak aurkezteko irizpideak
Hemen daukazuen zuen proiektuak aurkezteko irizpideak.
Bukatzen duzuenean gelako blogean sarrera bat egin behar duzue zuen proiektua munduari erakutziz.
Sarrerak eduki behar du:
Bukatzen duzuenean gelako blogean sarrera bat egin behar duzue zuen proiektua munduari erakutziz.
Sarrerak eduki behar du:
- gutxienez bi argazki, zuen lanaren ikuspuntu ezberdinak erabiliz
- erabili duzen erremintak (pintzelak, artaziak,..) eta materialak
- azalpen bat, kontatzen erabili duzuen teknika, zer egin duzuen lehenago, zer beranduago, izan dituzuen arazoak eta nola konpondu dituzuen... (gutxienez 100 hitz)
- azalpenak izan behar ditu gutxienez 3 esteka
2012/01/31
Subscribe to:
Posts (Atom)














































