DBH 1 eta 2ko ikasleak ZERNOLA OLINPIADAN parte hartzen ari gara eta emaitza onak lortu ditugu. Eukal Herriko 30 ikastola ingurure artean DBH 1ekoak hirugarren gaude sailkapenean eta DBH 2koak bosgarren. Lau frogaz osaturiko lehiaketa da eta dagoeneko bi egin ditugu.
Lehenengo froga Ilargiari buruzkoa izan zen (Nolakoa izango litzateke Lurra ilargirik ez balego?) eta bigarren forga aldiz telebistaren ingurukoa izan da (Telebista itzaliko dela esan dute telbistan), eta bertan LTD (TDT) zer den azaltzea tokatu zaigu. Hemen dituzue DBH1 eta DBH2k aurkeztutako bideoak, ea gustuko dituzuen...
DBH 1
DBH 2
L@s alumn@s de DBH1 y DBH2 participamos en el concurso científico ZERNOLA OLINPIADAK y no lo estamos haciendo nada mal, ya que vamos terceros (DBH1) y quintos (DBH2) en la clasificación general después de haber completado dos pruebas de cuatro. La primera prueba fue sobre la luna y esta segunda prueba ha sido sobre la televisión (la TDT). Aquí tenéis los videos que hemos presentado para esta prueba.
_____________________________________________________________emaitza ezberdinak nahi badituzu, ez egin beti gauza bera
2008/12/18
DBH 3: Goazen Parisera

Hurrengo ariketa egiteko google maps web aplikazioa erabiliko dugu. Parisera joango gara. Horretarako 10 eguneko bidaia planifikatu behar duzue, nondik joango zarete? non egingo duzue lo? ze leku ikusiko dituzue? Prestatu zuen proiektuak, mapa batean isladatu, gero zuen webguneetan txertatu eta jarri hemen esteka.... erreza ezta? Epea: urtarrilak 8rako eginda egon behar du.
Gogoratu: bidaia ikastolatik hasi behar duzue, 10 etapak tamaina antzerako izan behar dute, lo egiteko lekuak etiketiketatu behar dituzue.
2008/12/17
2008/12/15
DBH 4: irratsaioak
DBH 4: aurtengo azken lantxoa
2008/12/10
araba euskarazeko abestia
Es
2008/12/09
DBH 3: pizza

Pizza bat egin behar duzue.
Lehendabizi bilatu errezetak eta aukeratu gehien gustatzen zaizuena. Gutxienez 10 osagai erabili behar duzue.
Gero hemen bilatu zuen osagaiak eta prezioak idatzi
Google docs erabiliz, kalkulo orri bat ireki "pizza" izenarekin. Azaldu goiko aldean zelan egiten den, eta gero formulak erabiliz kalkulatu zenbat kostatuko litzaizueke pizza bat egitea. Ondoan adierazi zenbat kostatuko litzaizueke 5 pizza egitea.
Bukatzen duzuenean enbotatu zuen web gubean "matematika bizitzarako-2. ebaluaketa-pizza" atalean eta esteka sarrera honen iruzkin batean jarri. Epea, abenduak 16
Labels:
blogosfera,
DBH 3,
informatika,
matematika,
matematika bizitzarako
2008/12/04
DBH 4ko ipuinak
2008/12/03
sanbizente.ning: Iritzia eman, Opina

2008/12/01
NING, gure sarea sortzen

Sartzeko hemen
Hasteko hau da egin behar duzuena:
1. harpidetu
2. zuen gelako bazkidetza egin
3. zuen orrian estekatu zuen web/blogak testu kutxa erabiliz
4. zuen blogetan sarrera bat egin ongietorria ematen.
5. zuen gelako taldeko foroan eztabaida bat hasi interesatzen zaizuen gai baten inguruan. Sarrera gutxienez argazki eta esteka bat izan behar ditu.
6. Zuen klasekideak hasten dituzten elkarrizketeetan parte hartu zure iritzia ematen, ondo argudiatuz eta estekak gehituz
7. Gehitu gustoko duzuen argazki eta bideoren bat.
2008/11/25
DBH 3: klima-aldaketa

Beno bada, gure hurrengo lana openoffice-ko kalkulo orrientzako aplikazioarekin egingo dugu.
Hau da egin behar duzuena:
Zuetariko bakoitzak prestatuko ditu 10 galdera klima-aldaketa-ren inguruan eta epostaz eskatuko dizkiozue erantzunak niri eta zuen klasekideei.
Datu guztiekin kalkulo orri bat prestatu eredu hau jarraituz:

kontuan hartu:
1.- baloratuko dut galderen edukiera
2.- grafikoek- eunekoak adierazi behar dute
3.- lana bukatzen duzuenean zuen web gunean argitaratu argazkien bidez
(applications-gehigarriak-eginkaptura)
4.- lana bukatzeko epea abenduak 5
5.- bukatzerakoan jarri iruzkin bat hemen estekarekin.
6.- denek erantzun behar dituzue zuen klasekideen galdetegiak, epostaz jasoko duzue eta epostaz erantzungo duzue beraiei eta niri. Gogoratu asuntoaren hasieran "ikastola" hitza jartzea.
Labels:
DBH 3,
informatika,
matematika,
matematika bizitzarako,
openoffice
2008/11/20
DBH 3: zuen guneak
Audio lanak: azken aukera
2008/11/18
DBH 3: Mate bizitzarako trenaren azken deia!!

Jada ez ditut onartuko epostaz bidalitako erantzun gehiago, hau da, hemendik aurrera egiten duzuen lan guztia zuen web guneetan eskegi egin beharko duzue eta sarrera honetan esteka jarri.
Argitaratzen duzuenean kontuan hartu zuen web gunearen nabigabilidadea, orrialde guztietan gutxienez egon behar du: zuen orri nagusira joateko esteka eta "ikastola" hitza ikastolako blogarekin estekatua.
Animo eta aurrera.
Labels:
DBH 3,
errekuperaketa,
informatika,
matematika,
matematika bizitzarako
2008/11/17
DBH 2: google sites
2008/11/14
DBH 3: azterketa moment
lodiera 0,15-irudia ean jarri, hirukietan deskonposatu, azalerak kalkulatu eta emaitza hemengo iruzkin batetan jarri.
Lortutako irudia jpg bezala gorde eta epostaz niri bidali.
Aurrera
Labels:
DBH 3,
gimp,
informatika,
matematika,
matematika bizitzarako
2008/11/13
DBH 3: animazioak gimparekin

DBH 4: Hona hemen gure ipuinak
2008/11/10
DBH 2: musika taldeari buruzko lana aurkezten

Jarri iruzkin batetan zuen web gunearen esteka. (bermatu ongi dagoen)
Zientzi astean parte hartu behar duzuenok gogoratu argazkien izenburuak eta azalpenak bidali behar duzuela epostaz. Asteazkeneko patio orduan biduko gara.
animo eta aurrera
DBH 4: Chipset eta Ordenagailuaren banaketa
Gero ordenagailuaren banaketa azaltzen duen marrazki adierazgarri bat egin hurrengo atalak isladatzen: ama plaka, chipseta, RAM, ROM, serial/com USB eta PS/2 portuak, prozesagailua, SLOTak, Zabalkunde txartelak, unitateak, elikadura iturria... Hau dena egiteko Gimp irudi editorea erabili.
Bukatzen duzuenean jarri iruzkin bat hemen zuen web gunea estekatuz.
Labels:
DBH 4,
gimp,
informatika,
ordenagailuaren arkitektura
2008/11/07
DBH 3: Geometria praktikoa


Hau da gure hurrengo erronka: ikastola ondoan dagoen partzela hau neurtuko dugu. Horreratako hirukietan zatitu beharko duzue, gero hiruki bakoitzaren azalera kalkulatu eta idatzi eta gero batuketa egin. Animo eta aurrera.
Labels:
DBH 3,
gimp,
informatika,
matematika,
matematika bizitzarako
2008/11/06
DBH 3: ...kristalak lausotzen duen, lurrina kendu gabe...
2008/11/03
DBH 4: Ordenagailuaren arkitektua.

Ikastolako ordenagailuak desmontatu eta gero hau da egin behar duzuen lana.
Sortu aurkezpen bat google docs-en atal hauekin:
- 1.- Definizioak
- 2.- Hardware/Software
- 3.- Ordenagailuaren atalak
- 4.- Ama plaka
- 5.- Prozesagailua
- 6.- Bideo txartela
- 7.- Sare txartela
- 8.- Soinu txartela
- 9.- RAM memoria
- 10.- Elikadura iturria
- 11.- Pila
2008/10/30
DBH 4: infor tailerra

1.- prestatu dituzuen elkarrizketak grabatu eta igo. Honetarako gelditu beharko duzue aukeratu duzuen pertsonarekin, eta grabatzeko gailu bat erabili (telefonoa, kaseta,...)
2.- euskaljakintzaren web gunean agertzen diren ipunak entzun eta aukeratu gehien gustatzen zaizuna. Ahozkeran eta doinuan fija zaitez. Jarri zure iruzkinan zein aukeratu duzun eta zergatik.
3.- Aukeratu testu bat grabatzeko, hemendik edo nahi duzun lekutik baina euskaraz.
4.- Irakurri aukeratu duzun testua zuretzako pare bat aldiz ea dena ulertzen duzun. Bestelakoan erabili hiztegiren bat.
5.- Gero grabaketa bat egin eta entzun ea zer hobe daiteken ikusten.
6.- Hasi grabaketak egiten bilatzen duzun emaitza lortu arte.
7.- Grabaketa igo eta jarri hemen zure esteka.
animo eta aurrera
2008/10/28
DBH 1: AURRERA GURE BLOGAK!!!

Hau da aste honetan egin behar duzuen lana:
1.- Zuen klasekideen "blogroll"a osatu.
2.- Klaseko egutegia txertatu alboko barran.
3.- Blog honetan dagoen inkesta bete.
4.- Sarrera bat egin errezeta bat azaltzen. Gutxienez 100 hitz, 5 argazki eta 5 esteka.
5.- Bukatzen duzuenean jarri iruzkin bat hemen.
Animo eta aurrera
2008/10/23
informatika gela mugikorra

Aunque tengamos una magnífica sala de informática, hemos deci

DBH 3: genero indarkeria...
DBH 4: podcasting....

Jada ditugu gure lehendabiziko grabaketak prest, oraingoan argitaratzeko garaia heldu zaigu.
Hemen sortu dezakezue kontu bat, eta bertan hasi zuen grabaketak igotzen. Gero zuen web gunetara pasa eta listo, erreza ezta??
den dena eginda duzuenean, eskegi hemen iruzkin bat zuen webgunearen estekarekin.
Epea iragarkiak argitaratuak egoteko: urriak 30
2008/10/21
DBH 1: aurrera gure blogak

1.- Jarri ikastolako logoa, ikastolako blogarekin lotua.
2.- Harpidetzeko botoia gehitu zuen blogetan.
3.- Ikesta bat sortu nahi duzuen gaiaren inguruan.
4.- Sarrera libre bat egin, gutxienez 100 hitz idatziz eta estekak erabiliz.
5.- Dena bukatua daukazuenean jarri iruzkin bat hemen bukatu duzuela esanez.
2008/10/14
DBH3: zatikiekin jolasean

Beno, oraingo honetan zatikiak errepasatuko ditugu eta hori egiteko Kbruch aplikazio librea erabiliko dugu. Ikusi dezagun zer egin behar den:
1.- Instalatu aplikazioa ordenagailuan (ez balego); horretarako: aplications>gehitu>kbruch
2.- Jarri 2 zatikiekin, 20 maxden eta alloperationsmixed.
3.- hasi ariketak egiten; gure helburua izango da gutxienez 20 ariketa ongi egitea baino gutxienez %60ak asmatzen. Oso gaizki hasi bazara reset botoia sakatuz leheneratu dezaketu dena.
4.- lortzen duzunean deitu irakasleari.
Labels:
DBH 3,
kbruch,
matematika,
matematika bizitzarako,
zatikiak
2008/10/10
DBH 3: tempus fugit

Orduan; hemen dituzue Hotel ariketaren datu berriak, egokitu zuen kalkulo orriak eta emaitza atera. 2 minutu pasa baino lehen, iruzkin bat jarri sarrera honetan emaitzarekin eta gorde zuen kalkulo orriak datu berriekin. Zihurtatu dokumentua nirekin partekatua daukazuela.
Hau izango da ebaluaketa honen nota bat.
Hona hemen behar ditugun datuak:
- * jario murriztatzaile baten prezioa: 60 euro
- * hotelak 200 gela ditu
- * uraren kontsumoa: egunean iturria irekita dago 10 ordu.
- * uraren kostea: 2 euro metro kubikoa
- * jarioa: 20 litro minutero
- * jarioa murriztua: 18 litro minutero
- * zenbat denbora behar dugu egindako inbertsioa errekuperatzeko???
Eta hona hemen ebaluatzeko irizpideak:
- kalkulo orria sortua eta landua (3 puntu)
- nirekin partekatua (2 puntu)
- formulak ongi (3 puntu)
- emaitza ongi (2 puntu)
Eta hurrengo egunean... google sites, hasi trasteatzen...
Labels:
DBH 3,
google docs,
informatika,
matematika,
matematika bizitzarako
2008/10/09
DBH 3: genero indarkeria irudietan

Zuetariko bakoitzak Gimp programa erabiliz collage bat egingo du.
Tamaina 24 x 18 zentimetrotakoa eta erresoluzia 300 ppp.
Collage egiteko zuen argazki propioak erabili dezakezue edo internetatik hartutako Creative Commons lizentzia duten irudiak. Adi honekin eta gogoratu lizenzia errespetatzeko egilearen izena aipatu behar dela, beraz ez galdu informazio hori.
2008/10/07
DBH 1: blogosferan murgiltzen

Kaixo, jada ditugu gure blog berriak orain sua eta kea aterako diegu.
Hau da aste honetan egin behar duzuena:
- 1. sortu aurkezpen bat taldeka ingeleseko lana egiteko. Taldekide guztiak, ortzi eta nik neuk partekatuak egon behar gara.
- 2. egin sarrera bat zuen blogan eta zuhatzako gorabeherak idatzi. Gutxienez argazki bat egin.
- 3. bidali eposta bat niri zuen blogen url-a ematen.
2008/10/02
DBH 3: the gimp

kaixo guztioi, aurreko asteko etxeko lanak bidali didazue (batzuk), bada garaia orduan argitaratzeko zuen web guneetan. Beraz hau duzue, gaurko lehenengo lana.
Bukatzen duzuenean... jarraituko dugu lanean The Gimp programarekin, geruzak, eta hautaketak; horretarako dokumentu berri batean (800x 600 pixel duena) aukeratu fondo polit bat eta pertsonai bat (bilatu biak interneten), jarri geruza ezbedinetan eta sortu animazio bat egiteko 30 jpg irudi, non gure pertsonaia mugitzen da fondotik.
ele, ea duela urte batzuk egindako lana hobetzen duzuen.
2008/09/30
Teknologia berriez baliatuz irakasleen blogak

Este año va a ser un año especial en cuanto a las nuevas tecnologías en esta ikastola. Dabid nos instruye a los profesor@s en el mundo de los ordenadores. Primero nos enseñó las herramientas de Google, y ahora estamos inmersos en la creación de nuestro propio blog. Estos blogs los tenéis en la barra de la derecha (irakasleen blogak). Vuestr@s hij@s ya entran en estos blog, animáos vosotr@s también.
DBH 3: ura aurrezten gure hotelean

Munduan geroz eta ur geza gutxiago dago, beraz zuen hoteleko iturrietan jario mugatzaileak jartzea erabaki duzue.
Hona hemen behar ditugun datuak:
- jario murriztatzaile baten prezioa: 15 euro
- hotelak 100 gela ditu
- uraren kontsumoa: egunean iturria irekita dago 5 ordu.
- uraren kostea: 1.33 euro metro kubikoa
- jarioa: 20 litro minutero
- jarioa murriztua: 15 litro minutero
- zenbat denbora behar dugu egindako inbertsioa errekuperatzeko???
google docs erabiliz sortu eta programatu kalkulo orri bat emaitza ematen diguna
gogoratu, kalkulo orriak formulen bidez programatu beharko beharko duzue, eta noski, nirekin partekatu dokumentua.
gure kalkulo orriak frogatzeko, datuak aldatuko dizuet datorren egunean eta minutu bat izango duzue emaitza kalkulatzeko, beraz... lanera!!!
Labels:
DBH 3,
informatika,
matematika,
matematika bizitzarako
2008/09/29
DBH 4: Gnu/linux
Egun hauetan microsoft eta apple-en sorrera ikusi dugu, gaurko saioan etorkizunari buruz hitz egingo dugu.
Hona hemen beste bideo batzuk:
Hau da egin behar duzuen lana:
Orain google docs erabiliz aurkezpen bat sortu "GNU/linux" izenarekin, eta hurrengo aurkibidea jarraitu:
- 1. diapositibera.- Azala, izenburua
- 2. diapositibera: zer da software librea
- 3. diapositibera: Richard Stallman
- 4. diapositibera: Linus Torvalds
- 5. dispositibera: Gnu/linux banaketa nagusiak.
- 6.tik aurrera: zergaitik erabili software librea.
2008/09/26
irakasleen blogak

Bada bai, hori da gure asmoa eta alboan ikusi dezakezuenez jada lanean jarri gara. Blog hauek oso tresna potenteak dira, izan ere bertan klaseko lana, argazkiak, helburuak, material osagarriak, bideoak, azterketen datak, eta beste mila kontu aurkituko baitituzue.
Honetaz aparte, zuen proposamenak, zalantzak, txaloak eta abar adieraz ditzakezue bai ikasleek bai gurasoek; ausartuko al zarete? Ikusi nahi badituzue bilatu eskumako barran...
"one
DBH 3: dont worry, be happy
2008/09/25
Audioa lantzen.

Jada ditugu gure web gunean grabaketan egingo ditugun elkarrizketa eta iragarkiaren gidoiak.
Oraingoan Audacity programarari burruzko informazioa jasoko dugu elarning ikastaro baten bidez.
Hurrengo asterako egin beharrak:
- entzun lehendabiziko 21 lekzioak eta idei nagusiak zuen web gunetan idatzi.
- aukeratu duzuen musika ekarri
- kaskuak ekarri.
DBH 3 GIMP: and the oscar goes to

Aurreko astean lehendabiziko pausuak eman genituen gimp programarekin, eta gure lehendabiziko montaia egin genuen. Aste honetan gure gogoko pelikularen kartela diseinatuko dugu; ikusiko duzue zein erreza den.
Hona hemen aste honetan egingo duguna:
- Gimp-arekin dokumentu berri bat sortu: 30 x 40 cm. eta errosolizioa 72 ppi.
- Bilatu hemen gustuko duzuen zine kartel baten bat, eta gorde mahaigainean.
- Txertatu kartel hori gure dokumentuan, kapa berri batean eta egokitu tamaina.
- Hartu hemendik argazkiren bat montaia egiteko eta berdin jokatu (geruza berri batean). Eskatu baimena agertzen direnei.
- Ezabatu soberan dagoena eta mugitu/tamaina aldatu elementuei irudi bat osatzeko.
- gorde dokumentua gimp formatuan eta jpg formatuan eta apostaz niri biladi biak
- zuen blogetan argitaratu jpg formatuan egindako montaia eta azaldu zergatik aukeratu duzuen kartela hori, nola egin duzuen...
2008/09/23
DBH 1: Dokumentuak partekatzen

Hau da aste honetako lana:
- sartu docs-en eta ipuin bat hasi
- partekatu dokumentua nirekin eta beste ikaskide batekin
- ikaskideak idazten duenean eposta bat jasoko duzu
- kendu ikaskide horren partekatzeko eskubideak eta sartu beste bat
- jarraitu zuen ipuinen egoera eta ziurtatu denek idazten duten
- erantzun zuen klasekideen gonbidapenak.
2008/09/22
DBH 2: musika taldea

Martxan jarriko ditugu gure web guneak; horretarako aukeratzen duzuen musika taldeari buruzko lana egingo duzue.
Hauek dira lanaren irizpideak:
- orrialde guztiak aurkibidea izan behar dute.
- taldekideen biografia agertu behar da
- argazkiak eta bideoak egon behar dira
- iazko eta aurtengo kontzertuen zerrenda, prezioak,... agertzea gomendagarria da.
- taldearen diskografia, diskoen azalak eta diska bakoitzaren abestiak agertu behar dira.
- zuen iritzia, zergaitik duzue gustuko, abestirik gogokoena...
DBH 4: informatika

Pelikula ikusi eta gero hau da egingo duguna:
Pelikula agertzen diren pertsonai nagusei buruzko biografia bana egingo duzue.
Pertsonaiak hauek dira:
Bill Gates, Paul Allen, Steve Jobs, Steve Wozniak, Steve Ballmer.
LANARAKO BALDINTZAK:
- Aurkezpen bakoitzak 5 diapositibera izan behar dute.
- Epea: Irailak 29
- Aurkezpenetarako gidoia:
- aurkezpena: lanaren azala, izenburua...
- Datu pertsonalak: Non jaio, noiz, non ikasi, ze lanak egin dituen...
- Ekarpenak
- Zuen iritzia
- Argazkiak, bideoak...
2008/09/19
DBH 3: matematikak eguneroko bizitzarako

Araba euskaraz-eko materiala ailegatu da, eta zuek banatu behar duzue.
Guztira 500 kutxa dira eraman behar direnak Donostira, zuen furgonetan 100 sartzen badira ere Arabako poliziak bakarrik uzten dizue 20 eramatea aldi bakoitzan. Orduan Araban zaudeten bitartean gehienez 20.
View Larger Map
Erabili google maps-ak bidea aukeratzeko eta ibilbideen distantziak kalkulatzeko.
Furgonetaren kontsumoa hau da: 0.5 euro kilometroko.
Kalkulu orri batetan kalkulatu garraio osoaren kostea eta azaldu nola egingo zenuketeen.
Pentsatu zein da modurik onena: bilatu biderik motzena, eta kontuan izan kutxak bidean utzi dezakezuela zuen garraioak hobeto antolatzeko.
Hona hemen dokumentuaren eredua:
ele, ea nork lortzen duen modurik merkeena, eginda duzuenean:
- partekatu dokumentua nirekin
- Jarri hemen iruzkin bat zuen prozedura eta zenbatean atera zaizuen azaltzen.
aio
Labels:
blogosfera,
DBH 3,
matematika,
matematika bizitzarako
Subscribe to:
Posts (Atom)