2008/09/18

DBH 3: Gimp-arekin hasi.


Beno bada, goazen aurrera irudigintzarako programarekin. Erabiliko dugun programak Gimp izena dauka. Windows-arekin lan egiten baduzue hemendik deskargatu dezakezue.
Oso programa potentea da ikusiko duzue.
Mementuz poliki poliki hasiko gara, hau da gure aste honetako lana:
  • gimp programa erabiliz fotomontai sinple bat egin geruza ezberdinak erabiltzen. Bidalidazue marrazki hori epostaz.
  • zuen web gunean, aurtengo kurtsoko egitura prestatu iazkoa ezabatu gabe; hau da "ikastola 08/09" esteka eta egitura sortu.
  • bermatu aurreko asteko lana: blogaren sarrera, esteka eta iruzkinak egina daudela.
ele, ondo izan.

No comments: