2008/09/23

DBH 1: Dokumentuak partekatzen

Ikasiko dugu nola partertu dokumentuak, horretarako Google docs aplikazioa erabiliko dugu.
Hau da aste honetako lana:


  • sartu docs-en eta ipuin bat hasi
  • partekatu dokumentua nirekin eta beste ikaskide batekin
  • ikaskideak idazten duenean eposta bat jasoko duzu
  • kendu ikaskide horren partekatzeko eskubideak eta sartu beste bat
  • jarraitu zuen ipuinen egoera eta ziurtatu denek idazten duten
  • erantzun zuen klasekideen gonbidapenak.
animo eta aurrera.

2008/09/22

DBH 2: musika taldea


Martxan jarriko ditugu gure web guneak; horretarako aukeratzen duzuen musika taldeari buruzko lana egingo duzue.
Hauek dira lanaren irizpideak:
  • orrialde guztiak aurkibidea izan behar dute.
  • taldekideen biografia agertu behar da
  • argazkiak eta bideoak egon behar dira
  • iazko eta aurtengo kontzertuen zerrenda, prezioak,... agertzea gomendagarria da.
  • taldearen diskografia, diskoen azalak eta diska bakoitzaren abestiak agertu behar dira.
  • zuen iritzia, zergaitik duzue gustuko, abestirik gogokoena...
Epea: urriak 20 Animo eta aurrera...

DBH 4: informatika


Pelikula ikusi eta gero hau da egingo duguna:

Pelikula agertzen diren pertsonai nagusei buruzko biografia bana egingo duzue.
Pertsonaiak hauek dira:
Bill Gates, Paul Allen, Steve Jobs, Steve Wozniak, Steve Ballmer.

LANARAKO BALDINTZAK:
  1. Aurkezpen bakoitzak 5 diapositibera izan behar dute.
  2. Epea: Irailak 29
  3. Aurkezpenetarako gidoia:
  • aurkezpena: lanaren azala, izenburua...
  • Datu pertsonalak: Non jaio, noiz, non ikasi, ze lanak egin dituen...
  • Ekarpenak
  • Zuen iritzia
  • Argazkiak, bideoak...
Sale bada, eta opari giza hona hemen Steve Ballmerren bideo bat:

2008/09/19

DBH 3: matematikak eguneroko bizitzarako

hona hemen gure gaurko ariketa, ea buruak martxan jartzen ditugun:

Araba euskaraz-eko materiala ailegatu da, eta zuek banatu behar duzue.
Guztira 500 kutxa dira eraman behar direnak Donostira, zuen furgonetan 100 sartzen badira ere Arabako poliziak bakarrik uzten dizue 20 eramatea aldi bakoitzan. Orduan Araban zaudeten bitartean gehienez 20.

View Larger Map
Erabili google maps-ak bidea aukeratzeko eta ibilbideen distantziak kalkulatzeko.
Furgonetaren kontsumoa hau da: 0.5 euro kilometroko.
Kalkulu orri batetan kalkulatu garraio osoaren kostea eta azaldu nola egingo zenuketeen.
Pentsatu zein da modurik onena: bilatu biderik motzena, eta kontuan izan kutxak bidean utzi dezakezuela zuen garraioak hobeto antolatzeko.
Hona hemen dokumentuaren eredua:


ele, ea nork lortzen duen modurik merkeena, eginda duzuenean:

  1. partekatu dokumentua nirekin
  2. Jarri hemen iruzkin bat zuen prozedura eta zenbatean atera zaizuen azaltzen.
Adibidez: "Nik lehenadabizi eraman ditut kutxa guztiak 20naka Valladolidera eta handik 100daka Donostira. Guztira atera zaizkit 8237169 euroak"

aio

2008/09/18

DBH 3: Gimp-arekin hasi.


Beno bada, goazen aurrera irudigintzarako programarekin. Erabiliko dugun programak Gimp izena dauka. Windows-arekin lan egiten baduzue hemendik deskargatu dezakezue.
Oso programa potentea da ikusiko duzue.
Mementuz poliki poliki hasiko gara, hau da gure aste honetako lana:
  • gimp programa erabiliz fotomontai sinple bat egin geruza ezberdinak erabiltzen. Bidalidazue marrazki hori epostaz.
  • zuen web gunean, aurtengo kurtsoko egitura prestatu iazkoa ezabatu gabe; hau da "ikastola 08/09" esteka eta egitura sortu.
  • bermatu aurreko asteko lana: blogaren sarrera, esteka eta iruzkinak egina daudela.
ele, ondo izan.

DBH 4: infor tailerra


kaixo guztioi; bada hona hemen gure lehendabiziko erronka:

irratsaio bat egingo dugu.

Hasi baino lehen entzun ditzagun adibide batzuk:



hemen dituzue beste batzuk:


Orduan, adibide hauek ikusita, zera da egin behar duguna:
Bikoteka prestatu behar duzue iragarki bat, pelikula bat komentatu, eta elkarrizketa bat.
Gaia: San Bizente Ikastola eta Araba Euskaraz.
Nola Egin:
  1. pentsatu zer egin nahi duzuen
  2. zuen web guneetan sortu Infor tailerra atala eta horren barruan "irratsaioa"
  3. horren barruan sortu 3 atal hauek: iragarkia, elkarrizketa, eta pelikula
  4. atal hoien barruan hurrengo atalak sortu: musika, eta gidoia
  5. Atal guzti hauek sortu eta gero... bete; aukeratu musikak, prestatu gidoiak..
Ele, animo eta aurrera. Epea: irailak 25.
Hurrengo egunerako ekarri kaskuak!!!

2008/09/17

ekipo berrien erregistroa

Hau da ekipo berriak erabili baino lehen bete beharko duzuen galdetegia:


2008/09/16

DBH 1


kaixo guztioi, hau da gure lehendabiziko eguneko lana:
  • sortu zuen kontu berriak
  • aldatu pasahitza
  • kontaktuetan gehitu zuen klasekide guztiak
  • klasekideak taldea sortu
  • bidali eposta bat klasekide guztiei udan egin duzuena kontatzen. Gutxienez 100 hitz.
  • idatzi gutxienez iruzkin bana blog honetan eta ikastolako blogean.
  • epea: irailak 23

DBH 3: mate eguneroko bizitzarako


hona hemen egingo dugun kalkulo orriaren adibidea:



gogoratu:
  1. formatuak garrantzia dauka
  2. gutxienez 10 produktu
  3. prezio errealak erabili, bilatu interneten
  4. guztirako prezioa kalkulatzeko formulak erabili
  5. epea: irailak 19

2008/09/15

informatika DBH 4


Aste honetan "pirates of silicon valley" filmea ikusten hasi gara. Pelikula honetan ordenagailu eta sistema eragileraren garapena azaltzen da.

Honetaz aparte, gaur egun oso famatuak diren, pertsonai batzuen gaztaroa ikusteko aukera ematen digu; batik bat: Bill Gates, Paul Allen, Steve Jobs, Steve Wozniak, Steve Ballmer...

Datorren astean bukatuko dugu ikusten eta beraien biografiari buruzko lan bat egingo dugu.

Aste honetako lana:

egokitu zuen web guneak "ikastola 08/09" esteka eta egitura sortzen. Epea: irailak 22

2008/09/11

DBH2ko eta 3koen lehendabiziko lana

Kaixo guztioi,

Beno bada, ea polili poliki martxan jartzen ditugun gure motorrak.

Hau da gure lehendabiziko asteko lana:

Zuen blogak ireki eta sarrera berri bat egin, non kontatzen duzuen uda honetan egin duzuen zerbait.
Nahi duzuena, oporrak, zuen herriko jaiak, irakurri dituzuen liburu guztiak.. hori bai, hurrengo irizpideak jarraituz:


  1. gutxienez 200 hitz
  2. "korta/pega"rik ez.
  3. gutxienez 4 esteka zuen sarrera aberazteko
  4. sarrerak eduki behar ditu gutxienez 4 argazki.
  5. zuen klasekide guztien oporretako sarreretan gutxienez iruzkin bat egin.
  6. zuen blogean botoi edo esteka bat jarri blog honetan sartu ahal izateko.
  7. epea: irailak 18 DBH 3koentzat eta irailak 22a DBH 2koentzat.
  8. bikaina lortzeko: ea lortzen duzuen zuen iruzkinetan estekak jartzen.
animo eta aurrera

2008/06/06

DBH 1: fotomontaiak

gure DBH 1eko ikasleak Gimp irudi editore librea erabiltzen ikasten ibili dira eta oraien beraien lanaren fruituak aurkezten dizkigute.


Nuestr@s artistas de DBH 1 han estado aprendiendo a usar el editor de imagenes libre Gimp. Ahora nos muestran sus fotomontajes.

2008/06/04

DBH 4: Argazkigintza


DBH 4ko ikasleak argazkiak egiten ibili dira azken bolada honetan baina ez edozein motatako argazkiak ez, beraiek egindako argazki makinekin eta beraiek errebelatutako benetako argazkiak baizik.
Nola egiten da hau? Ba, hurrengo aurkezpenean Iraultzak eta Jabik azaltzen digute nola.

L@s alumn@s de DBH 4 han estado haciendo fotos esta última temporada, pero no os penséis que fotos cualesquiera, no, son fotos sacadas con cámaras construidas por ell@s mism@s y reveladas en clase.
¿Y cómo se hace esto? Pues en la siguiente presentación Iraultza y Javi nos explican cómo.

2008/04/14

DBH 4: London bideo

Oraingo honetan Sandra eta Matxalen dira beraien bideoa erakutsi digutenak, hemen daukazue Londonen gertatutakoaren laburpen txiki bat erritmo bizi batez astea ondo hasteko.

Esta vez son Sandra y Matxalen las que nos enseñan su video de lo sucedido en el viaje a Londres. Qué mejor que un poco de ritmo para empezar bien la semana...

2008/04/09

Be Ubuntu my friend

Dakizuenez ikastolan software askearen aldeko apostua egiten ari gara.
Zuek ere prozesu honetan parte hartu dezakezue eta zuen etxeetan Ubuntu instalatu dezakezue, ez da zaila eta bideo honetan jarraitu dezakezue prozesu guztia....